Irratia jalgi hadi internet-era
'irratia.com', sarean euskaraz egindako lehen irratia, egunero hogeitalau orduz entzungai
Betiko irratiko dialean ez bilatu, han ez baituzu aurkituko. Interneten bidez eta euskaraz eginiko irratiaren premia genuen, eta hona hemen: www.irratia.com.
Jabi Zabala, Patxi Gaztelumendi eta Koldo Alonso dira irrati hau helburu bikoitzarekin bultzatu dutenak, euskal kultura digitalizatzea eta kultura digitala euskalduntzea.
EITB-k berak, zein beste irrati batzuk euren programa batzuk sarean jarriak zituzten, baina irratia.com ezberdina da. Irratia deitzen diogu, baina irrati konbentzionalarekin antzik ez du, izan ere, egunkari eta telebistaren ezaugarriak ez baititu.
Zer aurki dezakegu beraz? Eguneko 24 orduetan euskal musika onenaren aukera zabaltzen dute sei musika kanalen bidez. Hala nola, kanal nagusiaz gain, Txosna Rock, Elektronik, Triki Soundz eta euSKA-reggae kanalak martxan dira. Hauetako kanal bakoitza DJ (edo, hobe esan, IJ) baten ardurapean egongo da eta, laster, Folk, punk-hardcore eta Heavy kanalak ere gehitzeko lanean ari dira. Sei musika kanal, grabatutako irratsaioak eta astean behin zuzeneko saioa dugu entzun gai irratia.com-en. Zuzenekoak asteazkenetan izaten dira Bilboko Tas Tas irrati libretik.
Horretaz gain, entzuleek aldi bereko IRC 'chat' berriketa zuzenean egin dezakete irratiko esatariekin galderak eta iruzkinak bidaltzeko. Multimedia kontzeptuan oinarritua dagoenez, testuak eta argazkiak ikusgai daude. 'Irudi biziak erabiltzeko asmoa ere badugu, bideoak eta ikus ditzagun. Hori oraindik proiektu bat da baina helduko da'.
Internet entzuteko bide bakarra izatea abantaila handia da, baina baita ere eragozpen handiena ere, 'Oraindik internet gutxiengo baten esku dago, baina horrez gain euskalduna izan behar du, eta hala ere, badaude euskal web guneak bisitatzen ez duten euskaldunak. Gure publikoa gutxiengo baten gutxiengo bat izango da' dio Jabi Zabalak.
Abantailen artean, amaraun digitalean zabaltzen denez, posiblea da entzutea, adibidez, beste eran ezinezkoa den Xiberuko ahotsa edo Xorroxin Irratia Jabi Zabalak azaltzen duenez, 'irrati txikietako saioak ez dira beren eremutik irteten, baina era honetan posible da uhinen bidez inguru mugatu baten soilik entzuten direnak Ameriketan, Australian edo munduko edozein puntatan entzutea'.
Horretaz, gain, irrati libre eta irrati txikien indarra batu eta irrati handi euskaldun bat eraiki nahi dute irratia.com-eko arduradunek. Horretarako, euskaraz aritzen diren irrati txikiei laguntza teknikoa eta azpiegitura eskaintzen diete.
'Irratsaiorik interesgarrienak irrati txikien eremu murritzetik atera eta euskaldun guztien esku jartzeko asmoa dugu. Gure planteamenduaren aldetik irrati libre euskaldun bat gara, forma aldetik ohikoa den emisio analogikotik erabat ateratzen bagara ere'.
Gainera, Zabalaren iritziz, erabat funtsezkoa da murgilduta garen Informazio Gizarte horretan euskarak bere tokia izatea: 'euskara ez bada interneten salbatzen ez da salbatuko. Euskara ezin da saretik kanpo garatu, bestela kanpoan geratuko baita eta orduan bai, Unamunok esan bezala euskara lurperatu eta denok gazteleraz edo ingelesez'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Estados Unidos sanciona a familiares de Cilia Flores, esposa de Maduro
La Administración de Trump publica solo una parte de los papeles de Epstein pese a que la ley le exigía difundir “todos” los archivos
La Corte Interamericana condena a México por no prevenir ni investigar el feminicidio de Lilia Alejandra García Andrade hace 25 años
García Luna apela en Estados Unidos la sentencia de 38 años por colaborar con el Cartel de Sinaloa
Lo más visto
- El Supremo condena a ‘Okdiario’ y a Eduardo Inda por intromisión en el honor de Iglesias al acusarle de cobrar de Venezuela
- Los pagos del Gobierno de Ayuso a Quirón engordan con facturas de hace una década y sin pagar desde tiempos de Cifuentes
- Más de 40 congresistas demócratas piden por carta a Trump que cese en sus “intentos de socavar la democracia en Brasil”
- La princesa Leonor realiza su primer vuelo en solitario como parte de su formación en el Ejército del Aire
- La policía registra varios domicilios y las oficinas de la ministra francesa Rachida Dati por otro presunto caso de corrupción




























































