_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Espazioaren izaera emankorra

Aurrekoan denborari buruz idatzi nuen. Oraingoan, lau dimentsio baldin badaude eta denbora hauetako bat baino ez bada, espazioari dagozkion hiru dimentsioen txanda iritsi da. Denborak beti izan du halako kutsu literarioagoa, dotore eta aristokratikoagoa, espazioaren indefinizioaren aurrean.

Espazioa hor dagoen zerbait besterik ez da: izaki eta gauzek okupa dezaten eremu soila. Denborak ez bezala, espazioak ez du inolako protagonismorik bilatzen, bere etxea eta lekua besteei uzteko prest dagoen morroi prestuaren antzera agertzen zaigu. Bere eskuzabaltasunaz ohartzeko nahikoa dugu gau izartsu batean zerura begiratzea. Bere emankortasuna (ia) amaigabea da eta bere baitan guztientzako dago tokia. Hain da itzela, ez garela bere presentziaz ohartzen. Izaera isila du, baketsua, umila.

Grekoen ustez, hasieran ez zegoen espaziorik. Hesiodok bere Teogonian agertzen digun bezala, Zeruak -Uranok- bere emazte eta arreba Gea (Lurra), etengabeko besarkadan lotu-lotu eginda, taigabe ernaltzen zuen. Ama gaixoa umez puztuta zegoen, baina ezin zituen bere sabeletik atera, beti gainean baitzuen Urano ikaragarria eta bien artean ez baitzen espaziorik. Halako batean, barruko seme azkar batek -Kronosek- lortu zuen, ordea, igitaiarekin aitari barrabilak ebakitzea. Geroztik Urano aldendu egin zen Gearengandik, dagoeneko ezin baitzuen gehiago ernaldu. Orduan, Lurra eta Zeruaren artean espazioa egitean, amaren barrenean lehertu beharrean zeuden izaki guztiak atera egin ziren azkenean: ibaiak, mendiak, itsasoak, jainko eta jainkosa guztiak. Kronosek, Denborak alegia, espazioa posible egin zuen, beraz. Zeru goitiar eta Lur behetiarraren artean gizakiak agertu ziren eta espazioa betetzeari ekin zioten.

Biblian kontatzen zaigun historiak ordena eta hierarkia zorrotzagoa ezartzen ditu, bertan Egile gorenak sortzen baitu guztia. Hasieran Jainkoak zeru-lurrak egin zituen. Lurra kaosa besterik ez zen, anabasa, iluntasunezko abismoa, eta uren gainetik Jainkoaren haizea zebilen. Hurrengo 'egunetan' guzti hori ordenatu eta elementuak eratzeari ekin zion. Azkenean gizona sortu zuen eta, bakarrik ez egoteko, zeru-lurretako izakiak jarri zizkion lagun. Han ibili zen Adan abere, txori eta animalia guztiak bataiatzen. Baina Yahveh ohartu zen gizonak bere itxurako laguna behar zuela eta saihets bat kendu, haragiz bete, eta emakumea sortu zuen. Ez zitzaion, ordea, oso esanekoa atera bikotea eta, jakinduriaren bila edo, debekatutako zuhaitzetik jan zuen.

Begiak zabaldu, ona eta txarra bereizi, bai, baina paradisutik kanpo. Bete lurra, hazi eta ugal zaitezte. Espazioa betetzera zigortuta. Lanari lotu behar eta lurretik elikagaiak ateratzera behartuta. Kainek, gainera, Abel anaia hil ondoren, hiriak eraikitzeari ekin beharko dio. Gizakia gero eta espazio gehiago okupatzen, era guztietako espazioak: lur gainak eta lur zuloak, itsasoak eta ibaiak, airea bera ere bai.

Mitoak ez ezik, grekoen garaitik filosofia ere hor aritu da espazioari buruzko azalpen burutsuak eskaintzen eta baita bere paradoxak ere azaltzen: gogoratu bestela Zenonen dordokaren eta Akilesen arteko amaiezinezko lasterketa hura. Espazioa, materia eta hutsaren misterioak. Baina kontua zera da: guk edozein diskurtso-mota egiteko erabili dezakegula espazioaren aitzakia, baina ez da bera -espazioa- berez eragozpenak jartzen dizkiguna, ez da bere emankortasuna oztopo. Gerra egiteko arrazoi bihurtzen dugunean edo etxebizitzaren eskandaluzko prezioen errua berari egozten diogunean, esaterako: espazioa ez dago mapetan bezala kolore ezberdinez margotua, herrialde bakoitza ez dago berez mugatua, metro karratuak ez dira naturalki dirutan neurtzen.

Asterix eta galiarrak bezala, zerua buru gainean erortzea, espaziorik gabe, arnasgarririk gabe, geratzea izan daiteke gure izua, denborarik gabe gelditzea bezain ikaragarria.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_