_
_
_
_
GAIAK

Jazzle: Abilezia magikoa den inprobisaziorako, topagune oparoa

Guztiak ustekabean harrapatzen ditu; entzulea, instrumentua eta, maiz, musikaria ere zur eta lur gelditzen omen da barnetik ateratzen zaizkion doinuak entzuten dituenean. Inprobisazioa, bat batean eta aldez aurretik prestatu gabe ihardutea, harridura sortzeko gauza den artea. Aho zabalik uzteko gaitasuna duen dohaina.

Hala ere, mitifikazio ugari omen dago inprobisazioaren inguruan, gizabanako gehienok alosia magiko batekin edo beste munduko trebetasunarekin erlazionatzen badugu ere, artearen beste diziplina baten inguruan gabiltza, eta diziplina denez, lantzea, lan egitea, beharrezkoa da, premiazkoa. Iritzi honetakoa da Sorkunde Idigoras, Jazzle elkarteko piano eta harmonia irakaslea, 'inprobisazioa desmitifikatu egin beharko litzatekeelakoan nago. Maitagarri edo aztiekin zerikusia duela uste dugu, baina inprobisatzaile on baten atzean denbora eta lana ezkutatzen dira. Landu egin behar den diziplina da. Egon badaude dohain bereziak dituzten musikariak, baina denetarik aurki daiteke multzo honetan, interpretatzaile bikainak eta aparteko inprobisatzaileak'.

Donostiako Jazzle elkartea 1987. urtean sortu zen, inprobisazioa eta jazz doinuak ardatz nagusi zituen musika eskola gisa. Egun, inprobisazioan oinarritutako irakaskuntza iharduera garrantzitsuena duten arren, beste hainbat esparru ere jorratzen dituzte Jazzlen. Besteak beste, inprobisazioa lantzen duten euskal musikarien lanak hainbat diskoetan plazaratu dituzte, guztiak Zirrara izeneko bildumaren barne daude, eta kalean lau disko aurki baitaitezke ere, laster bosgarren eta seigarren aleak ere eskuragarri izango dira.

Bateria, saxoa, baxua...

Egunero eta arratsaldez inprobisaziozko eskolak ematen dituzte Jazzleko geletan, mota guztietako soinuak entzun daitezke korridoretan. Bateria, saxoa, baxu elektrikoa, kontrabaxua, pianoa, tronpeta edo gitarra dira inprobisazioan hasten diren ohizko instrumentuak. Moldaketak ere egiten dituzte, eta baita combo taldeak osatu ere. Mota guztietako jendea hurbiltzen da Jazzlera, heldu gehiago azaltzen da eskolak jasotzeko prest, baina badago inprobisatzen ikastera animatzen den haur bat edo beste. Sorkunde Idigorasek azaldutakoari eutsiz, 'musika klasikako ikasketak amaitu dituen jendea etortzen da, musika modernoa ikasteko aukerarik izan ez dutenak. Baina prestakuntza klasikoa ez duten musikariak ere hurbiltzen zaizkigu. Guztiek inprobisatzen ikasi nahi dute eta guk aukera eskaintzen diegu'.

Klaseak eta diskoak salbu Jazzlek artearen inguruko hainbat diziplina biltzen dituen jaialdi berezia antolatzen du. Berezia sortze lan originalak estreinatzen delako, aberatsa musika, dantza, arte plastikoak, magia, hitza eta bat batekotasuna nahasten dituelako. Oparoa denetarik ikusi eta entzun daitekeelako.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_