Hizkerak aztergai
Bidasoa bailarako hizkera aztertzeko Loidi beka jaso du Txomin Sagarzazu filologoak
GAIAK
Luis Luziano Bonapartek egin zituen XIX. mendean euskal dialektologiaren lehen ikerketa zientifikoak. Bonapartek Bidasoa aldeko hiztunak,baita Irun eta Hondarribikoak ere izan zituen kontutan bere lana egiterakoan eta horixe da hain justu Txomin Sagarzazuk egingo duena Hondarribiko eta Irungo euskara aztertzeko; herri horietako hamar pertsonei ordu beteko grabazioa egingo die eta ondoren transkribatu. Era horretan hain gertu dauden bi herrien artean hitz egiteko orduan dauden berrezitasunak agerian geldituko dira. Lan hauxe egiteko jaso du Txomin Sagarzazuk Irungo Udalak lehen aldiz emandako Jose Antonio Loidi Ikerketa beka.
'Euskal dialektologian azken urteotan egiten ari diren ikerketetan txertatuta heldu da ikerlan hau' esan digu Txomin Sagarzazuk, 'alde batetik, mikrodialektologiaren alorrean kokaturik dago, alegia, herri edo bailara bateko hizkera aztertuko du eta bestetik hizkeren sailkapenen ikuspegitik ere interesgarria da gure bailarako hizkerak aztertzea'.
Txomin Sagarzazuren esanetan euskara estandarra gero eta sustraituago dago, baina era berean, ahoz gureganaino iritsitako hizkerek ere oso balio handia dute.
Horrelako ikerketen balioa azaldu du Txomin Sagarzazuk: 'Euskarak iraun badu hizkeretan iraun du eta horrelako ikerketek duten balioa aurrera begira da, aurrera begiratu eta hizkuntza aberasteko'.
Euskara batuaren eraginez hizkerak galtzeko arriskurik ote dagoen galdetuta, 'hizkerak aldatu egiten direla, hizkuntza aldatu egiten den bezala edota gizartea aldatzen den bezala esan du, batere aldatu gabe irauten badute boladatxo baterako izango baita'.
Orain hamarren bat urte ekin zion Sagarzazu filologoak bere herriko, Hondarribiko, hizkera aztertzeari. Bere esanetan azentua da bereziena, hau da, hitz bakoitzean indarra, doinua, non finkatzen den. Eta bere azterketak hori agerian utziko du. Eta agerian utziko du baita ere, herri bereko auzo ezberdinetan era ezberdinetan hitz egiten dela. Intonazioa ere deigarria da bailara horretan, batzuentzat euskararena ez dena, baina hori esatea ez da Txomin Sagarzazuren gustukoa: 'Esan izan da bertako intonazioa ez dela jatorra, ez dela euskerarena, baina kontua da euskarak bere eredu desberdinak izan dituela eta eredu bat edo biren ezagutzaren ondorioz horrelako baieztapenak egiten dira'. XVIII. mendean Bibliaren zati bat lapurterara itzuli zuen Donibane Lohitzungo idazle baten kasua ere aipatu du Sagarzazuk: 'Hemengoarekin [Hondarribikoarekin] alderatuta oso dira biak antzekoak, hiru mende pasa dira baina sistema bereko azentua dute Hondarribikoak eta garai hartako lapurterak.
Bidasoa beheko hizkerak iturri anitzak izan ditu, Euskara batuak iturri anitzak izan dituen bezala. Nafarreratik, lapurteratik eta baita gipuzkeratik ere jaso du Hondarribiko eta Irungo euskarak, era horretan batuaren filosofiatik oso gertu dago. Baina mugan dagoen hizkera da, goi nafarreran barruan kokatu zuen Bonapartek, eta nafarreratik oso gertu izan da beti. Mendeetan hala izan da, nafarreratik hurbilago zegoen, baina hizkuntzak eta gizarteak aldatzen diren bezala hizkerak ere aldatu egiten dira eta orain Hondarribiko euskara gipuzkeratik gertuago dago.
Bonaparteren lanatik abiatuta
Txomin Sagarzazuk egingo duen Bidasoa bailarako hizkeraren azterketa ez da noski bailara honetan egingo den lehena. Jada XIX. mendean Luis Luziano Bonapartek Euskal dialektologia zientifikoa aztertzeari ekin zion lehen ikertzaileak Hondarribia, Irun eta inguruetako hizkuntzari buruzko, goi nafarrerari buruzko, liburua argitaratu zuen frantsesez. Berak egin zuen, beraz, hizkera hauei buruzko lehen deskribapena. Gero Azkuek egin zuen bilduma handi bat. Bilduma hartan lexikoa, hiztegia, morfologia eta bertako ezaugarriak jaso zituen. Beste atzerritar batek, suediarra kasu honetan, 1960. hamarkadan argitaratu zuen hizkerei buruzko liburua. Hainbat herritako hizkeraren oso deskribapen zehatza egin zuen grabazioetan oinarritua. Nikolas Alzola Gerediagaren lana ere aztertu du Txomin Sagarzazuk. Alzola Gerediaga La Salleko frailea zen Irunen, eta Irungo zein Hondarribiko herritarrei egindako grabazioak transkribatu zituen eta bailara horretan hitz egiterakoan azentu berezia erabiltzen dela agerian utzi zuen. Koldo Mitxelenak ere euskararen azentuak aztertu zituen, baina kasu honetan Hondarribikoa 'ahaztu' egin zuela nabarmentzen du Txomin Sagarzazuk. Hori benetan deigarria da, Sagarzazuren ustez, 'Hondarribiko hizkerak zerbait berezia badu azentua baita'. Dialektologia alorrean egindako lan berri nagusienak Arantzadiren Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoa eta Euskaltzaindiaren Euskal Herriko Hizkuntz Atlasa, bi horiek dira, baina bi horietatik kanpo gelditu da Irungo hizkera. Hutsune hori betetzera etorriko da Txomin Sagarzazuren lana, Hondarribiko eta Irungo hizkerak alderatuko dituena.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.