_
_
_
_
Reportaje:

400 urteko tradizioa

"Harizko instrumentu eramangarriak (gitarra, biolina, eta abar) egiten duen pertsona". Hala definitzen du hiztegiak luthier hitza. Definizio horren atzean Italian sortutako bost mendeko tradizioa dago. Luthier hitza lutha izeneko instrumentutik dator, biolina sortu aurretik erabiltzen zen harizko musika trenatik, alegia. Andrea Amati Cremonako artisaua jotzen dute aditu gehienek "lutheriaren aitatzat", biolina asmatu zuenaren izena zehatz-mehatz jakiterik ez badago ere. Amatiri buruzko datu gutxi dago artxibategietan (1502 aldera jaio eta 1580 urtearen inguruan hil zela uste dute ikerlariek), eta hark egindako lanaren fruituak desagertuz joan dira. Gaur egun, aleren bat edo beste baino ez da gordetzen Europako zenbait museotan, besteak beste Oxford-eko Ashmolean Museum-en 1564an egindako biolin txikia dago.

Más información
Stradivariusen ikasleak

Belaunaldiz-belaunaldi Amatitarrek eutsi egin zioten familiaren tradizioari. Nicoló Amati (1596-1684), aurrekoaren iloba, izan zen familiako fabrikatzailerik onena. Haren ikasle batek, Antonio Stradivarik, eraman zuen gorengo mailara biolinak egiteko artea, Cremonako eskolako beste artisau handi batekin batera: Giuseppe Guarneri.

Antonio Stradivarik (Stradivarius, abizena latinera egokitu zuenean) 1700 aldera egin zituen historiako biolinik onenak, oraindik ere bakarlari eta orkestrarik handienek erabiltzen dituztenak. Askoren biolinak egiteko erabiltzen zituen osagai sekretuetan datza Cremonako artisau handiaren arrakasta, oraindik inork ez baitu hark lortutako maila gainditu. Beste batzuen iritziz, berriz, ez dago halako sekreturik: Stradivari artisau bikaina zen eta inork baino hobeto menderatzen zuen egurra lantzeko artea. Gaur egun, 300 milioi pezetaraino ordaintzen dira Cremonako maisu handiak egindako biolin batengatik. Eta hori instrumentua saltzeko prest dagoen norbait aurkituz gero.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_