_
_
_
_
Tribuna:
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Baso eraila

IVÁN IGARTUA

Zuhaitzak zutik daudelarik hiltzen direla zioen antzerki lan ezagun baten izenburuak. Baina hori ez dela beti horrela gertatzen aski ondo oroitarazi ziguten duela aste gutxi Agustín Ibarrolaren basoa suntsitzera joan zirenek. Zuhaitzak aizkorakada krudel batzuen bidez ere hil daitezke, erraz gainera, eta orduan ez dute, ez, zutik irauten.

Ez dakit harrigarria den (edo penagarria, edo beste zerbait) arbasoen basoak hainbeste miresten omen dutenak beste baso batzuk, berriagoak, agian libreagoak ere bai (ez baitira historiak edo are gehiago mitoek inposatzen dituzten horietakoak), akabatzen saiatzen ikustea. Besteen ekarpenekiko gorroto suntsitzailea ideologia eta sinesmen itsuetatik datorkie, ezbairik gabe. Eraso hori jasan duen artista, azken finean, baso berekoa baita, sustrai bera duten zuhaitz artean hazia, leinu eta herrialde berekoa, zoritxarrez. Arrazoi honengatik, hain zuzen, alkateren bat etorri beharko da gauzak argitzera: abertzaleen aurka hain modu nabarmenean egoteagatik gertatzen zaizkio (agian merezi ere bai?) ezbehar horiek. Ez beste inongoa izateagatik. Beraz, baso berriak eraikitzeagatik arbasoen basoen aurrean belaunikatu gabe. Bortizkeriari eta zeinu jakin bateko politikaz mozorrotutako ekintza hiltzaileei ezetz esateagatik.

Jon Juaristik ikertu eta berriki aurkeztu dituen historiaurreko kontakizunen basoek betetzen zuten funtzio edo eginkizuna (alegia, herri eta lurralde bakoitzaren jatorria eta bertakotasuna genealogia mitikoen bidez bermatzea), gaur egun makilaka eta mehatxuka, hilketen bidez ez denean, bete nahi omen du zenbaitek. Kanpokoak eta barnekoak izutuz. Antzinako kontakizun ezberdin horiek (asmo berekoak denak, hala ere) historiaurrean kokatzen dituzte nazioen hastapenak, baina auskalo zein izan daitekeen oraingo baso suntsitzaileen eta historiaurrearen arteko lotura, ez baldin bada, atzerantz asko jota, primateen (edo antzekoen) jokabidea.

Kontakizun hutsek benetako gertakizunek baino indar gehiago dute nazionalismoen garapenean. Askotan bere burua nazionalistatzat dutenen bizitzak eta esperientziek baino pisu gehiago.

Baina nola onartu, besterik gabe, aberriaren jatorriari buruzko asmakizunak daudela oraingo bortizkeriak hartzen dituen formen atzean, nahiz eta kontzientziaren azpian (edo antzeko bazter ezkuturen batean) izan? Edo bestela esanda, nola leporatu antzinako mitomanoei egungo gertakarien aurrean erantzukizun zatiren bat ere? Hildakoen gaineko oroitzapenak bizi direnen burmuinak pozoitzen dituela diote, arrazoi osoz, seguraski. Baina gaur egun errudun bakarrak bere burua iraganaz pozoitzen utzi dutenak dira. Eta asmakizun horietatik ondorio errealak atera dituztenak itsu-itsuan, bide batez beste batzuk (gehienetan gazteagoak, jakina) irtenbide errazik gabeko baso berean galaraziz.

Erasoak errepikatu egiten dira, bai eta hilketak ere (horretaz ez dut uste inor gogorazi behar denik). Baina ez patu ulergaitz baten ondorioz, ez beste era batera bizi (eta hil) ez gaitezkeelako. Guztiok dakigu maiz gertuegi dugun jendeak hartzen dituela horrelako erabakiak. Totalitarismoek aurrera egiten dute, gizarte osoak irensteraino, ez euren alde biztanleen gehiengoa daukatelako, baizik eta, batez ere, gehiengo horren pasibitateaz eta ez jakin-nahiaz baliaturik. Ez dut uste nahi horrenbestera hel gaitezkeenik, zenbaitek gogo osoz hori nahi badu ere. Baina itxaropen handirik ere ez da geratzen boterea dutenek zuhaitzen enbor zaurituetatik baino aizkoretatik hurbilago segitzen duten bitartean.

Egoera latz honetan batek baino gehiagok pentsatu nahiko genuke: arbasoen basoez libratuko ez garenez, libra gaitezen, behintzat, basakeriez. Baina mundu eta momentu hauetan erremediorik gabeko errealistak izatera behartuta gaude: ez da horrelakorik gertatuko. Alderantziz. Berdin jarraituko dugu aurrerantzean ere. Batzuek haize berriak dakartzaten basoak nahi adina suntsitzen, beste batzuk, aldi berean, arbasoen basora liluraturik begira dauden bitartean.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_