Austria eta aintzinako mamuak
ESTEBAN ANTXUSTEGI
Azken egunotan Austriatik datorkigun musikak, Vienako baltse berriak, ez du oso soinu atseginik. Akorde hauetako pentagraman bazterketa eta desberdinekiko erasoak gogor entzuten dira, gogorregi.
Aberria gobernu egoki eta justizia bilatzen maitatzen da, eskubide zibilak eta hiritarren eskubide politikoak bultzatuz, eta ez homegeneotasuna inposatuz. Baina hori ez da Austriako Alderdi Liberaleko programa, ezta Haider bere buruaren asmoa ere. Hauteskundeetan, gutxienez, etorkinen aurka eta ongizate-Estatuaren beste muturrean kokatu da.
Austriako presidenteak, azkenik, alderdi liberal honen eta alderdi popularraren artean gauzatu den koalizio-gobernua ontzat eman du, bi kide berrien artean giza eskubide eta europar baloreak bermatzen dituen agiri bat sinatu ondoren.
Schÿssel, Austriako Alderdi Popularreko burua, urriko hauteskundeetan porrota jaso eta hirugarren alderdia gelditu ondoren, lehen ministroa bihurtuko da. Bera da, neurri handi batean, bere maniobrakeri eta eskrupulu ezarekin egoera honen sortzailea. Schÿssel Haider eta bere alderdia bideratuko dituelakoan dago, bere ustez botereak pentsamolde honen igoera baretu eta diskurtsoa moderatuko baitu. Haider-entzat, ostera, Austriako presidentea izateko lehen urratsa besterik ez da.
Haider-en diskurtsoa, momentuz, erabat liberala eta xenofobiaz estalia agertzen da. Eta ez dezagun historia ahaztu. Hitler-ek Austria bereganatu zuenean austriarrek txalotu egin zuten. Baina Austriak, Alemaniak beste nazi izan zituen arren, ez du inoiz bere iraganarekiko errurik sentitu.
Habermasek alemaniarrek etorkizunerako edozein proiektu egiterakoan, nahitaez, iraganean gertatutakoa berriro ez errepikatzeko irmotasuna agertu behar dutela dio; austriarrek, aldiz, ez dute iraganaren lotsarik sentitzen. Ahaztu egin dute.
Seguraski Haider oportunista bat baino ez da, eskuindar populista, aldatu behar den guztietan aurpegia mudatzeko prest dagoen politiko horietako bat, baina hor dago bere mezua. Aintzinako mamuak ere hor diraute, beste behingoz bueltatuko ote direnaren beldurra desagertzen ez delarik.
Bitartean, zertan ari da Batasun Europarra? Zerbait egin beharra dauka, baldin eta bere sinesgarritasuna babestu nahi badu, hor baitaude beste hamabi aspirante atarian, itxoiten eta orain hartzen dituen erabakietatik ondorioak ateratzeko prest. Beharbada lidergoa falta da, egun Guterres eta Prodi-ren artean lortzen ez duten buruzagitza sendoa. Garai hau ezin hobea da jakiteko Europak zenbat aurreratu duen, integrazio politikoarekin batera, bere kontzientzia demokratikoan.
Eta hau orokorra da, zeren edozein momentutan, nahiz eta xenofoboak ez garela behin eta berriro errepikatu, egunen batean gu ere halakoak garela ohar baikaitezke. Heziketa, beraz, ezinbestekotzat jotzen denez, desberdinaren bazterketa uxatzean eta aukera gutxiago izan dituztenekiko elkartasunean gauzatu behar dugu. Ildo honetan, arrazismoak ezin du inoiz demokratikoa izan, ehuneko 99k onartuko badu ere.
Europako mendebal honetan jaiotzeagatik guk izan dugun zortea ezin dugu eskubide bilakatu. Jaiotzea ez da eskubide bat, gertakari bat baizik. Eta gertakari hau jaso ez dutenek ez dira, gizaki bezala, gu baino gutxiago eta ez dute zertan bizitza guztian zehar zerga hau ordaintzen egon behar. Zergatik ez dute izango, bada, beraien bizitza hobetzeko aukera? Gainera, globalizazio garai hauetan, jarrera honek frogatzen du bakarrik zibilizazioan bizi garen edo ez.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.