_
_
_
_

Gai handiak hitz txikiekin esanaz

1999ko urtea literaturaz bizi duen Katalunian Miquel Martí i Pol poetaren urtea da. Poeta nazional izendatu dutenak berriki egin ditu 50 urte poesian lanean. Urtemuga profitatuz, Kataluniako zenbait erakundek poetari eskainitako omenaldia eratu dute urte guztian zehar. Miquel Martí i Pol poeta handia Roda de Ter Bartzelonako herrian jaio zen. Hamalau urteko mutikoa zela fabriketako lan gogorrean hasi zen. Poesia gogoa jaio eta laster argitaratu zituen bere lehen poemak, gazteleraz. Roda de Ter herria 40. hamarkadaren irudi bat zen, mikrokosmos bat, era berean baserri giroko eta industria indartsuaren kokagune. Lehen poemak gazteleraz -eta aldizkari falangista batean- argitaratu bazituen ere, laster igaro zen katalaneraz idaztera. Garai horretan Francoren aurkako kontzientzia zorroztu zitzaion, eta Paraules al vent, El poble eta La Fabrica bezalako lanekin egoera sozialaz zuen lotura bildu zuen. Hiru epe 1973an esklerosi ugaria deitu gaixotasunaz jota, elbarriturik, Miquel Martí i Polek etxetik irten ezinik aurkitzen du bere burua, ezin mugiturik, hitz egiteko apenas gai delarik. Ordukoak dira bere poemarik entzutetsuenak, Estimada Marta, adibidez. Alex Broch kritikoak hiru epealdi ikusten ditu bere lanean: hasieran katolizismoak poesia erlijiosoa eta metafisikoa bultzatzen du; ondoren dator giro soziala jasoa egiteko garaia; Catalunyak etorkizunaren ateak zabalik ikusten dituenean, eraikuntza nazionalerako bideak aurrez-aurre dituenean, han izango da Martí i Pol, etorkizuna itxaropenez sortzeko asmoz. Poetak, baina, ez du bere lana olerkigintzara mugatu. Gitarra zahartxo bat hartuz, gaixotu aurretik, urteetan aritu zen Nova Cançoren inguruan hitza eta musika elkartuz, berrikuntza sozialaren bidetik. Lluis Llach kantari ezagunak bere testuak musikatu ditu, poetarentzat zabalkunde handiagoa lortuz. Gaur egun ez da bere bizi-nahia agortu. Berriki liburu bat eman du argitara, Llibre de les solituds (Bakardadeen liburua). Liburu honen aurkezpena Bartzelonako Palau Sant Jordi kiroldegi erraldoian egin zen eta aitaponteko izan zituen Lluis Llach kantaria eta Josep Guardiola, Barça futbol taldeko jokalaria. Datu hauek azpimarratzen dute zein neurritan bihurtu den Miquel Martí i Pol-en ahotsa gizarte baten irudi. Aurton ekitaldi ugari egingo dira Katalunian idazle nagusi eta klasiko honen omenez. Martí i Pol jadanik Carles Riba eta Salvador Espriú poeten pare jarri dute zenbait ikerlarik. Omenaldia San José egunean 70 urte bete zituen Martí i Polek, eta eguna ospatuz, Katalunia osoko unibertsitateen gorazarrea hartu zuen poetak; bere lanak aztertzeko asmoz jardunaldiak eratu zituen Vic-eko Unibertsitateak; Generalitateak urrezko domina eskaini dio; Hezkuntza Kontseilaritzak liburu sortak banatuko ditu eskoletan. Gizarte zibilak poetaren biografia argitaratu du eta poemen argitarazio desberdinak agertzen ari dira liburu-dendetan. Lluis Llachek azaldu du ez litzatekeela poeta ofiziladu behar, nahiz eta eskertu behar den orain egiten zaion omenaldi zabala. Argia dena hitzetan argia da bizitzan idatzi zuen poetak ikusi du bere hitz argia euskaraz emana. Joseba Sarrionandia arduratu zen poetaren hitza euskaraz ematen. Gerardo Markuletak itzulitako Kataluniako poesiaren antologian ezinbesteko erreferentzia da hizkuntza horretan egindako poesia ezagutu nahi dutenentzat.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_