_
_
_
_
Tribuna:
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Testua ni naiz: saiakera garaile? LUIS DANIEL IZPIZUA

Duela gutxi, Gore Vidalek zioen literatur jeneroen artean saiakera izango zela iraungo zuena, nobelari gaur egun poesiak jasaten duen onarpen gutxitua aldarrikatzen ziolarik. Zaila egiten zaigu sinestea modernitatearen ikur literarioa izan denak -hau da, nobelak- etorkizun hain murritza izango duenik, eta Vidalek berak ere merezimendu ukaezinak onartzen dizkio agurra eman bitartean: nobelarik gabe ezin genituzke ezagutu gizakiak bizi dituen hestualdiak eta lorpenak, nobelak moldatu baititu gure kontzientziaren pasadizoak eta egoitzak. Moldatu ditu -alegia, moldatu izan ditu-, baina egia ere da gaur egun nobelak bide ohiak ibiltzen dituela eta ezer gutxi eskaintzen digula gure egoera ezagutzeko baino gure aurpegia berritzeko. Badirudi Don Kixoteren bidaiak manierismoaren topoa aurkitu duela eta topo horrek ez digula gauza handirik esaten. Pierre Menard-ek Don Kixote berridatzi zuen eta Borges bera ez zen gauza izan nobela bat idazteko. Saiakera bai, baina odolik gabeko saiakera, eta azken finean bere ipuinak ere saiakera odolustutzeko ahaleginak izango ez ote zireneko susmoa izan dut beti: una literatura en zapatillas, o la vida en tránsito(?) al calor del hogar. Hori bai, inteligentzi handiarekin. Saiakera nobelarekin batera sortu zen jenero bezala XVI. mendean, eta nobelaren antzera goitik behera apaindua jaio zen. Montaigneri atxikitzen zaio bere sorkuntza eta miresgarria deritzot bere gaurkotasunari, kontutan izanez gero Essais bere liburuan hark ez zuela inolako ideiarik defendatu nahi izan. Horregatik, behar bada, haren iraupena eta gaurkotasuna, nahiz eta paradoxikoa suertatzen den higidura, aniztasuna eta finkotasun eza -l"irrésolution- mamiz hartu zuen liburua horren iraunkorra mantentzea. Garai berriaren zeinu eta garai berriaren atari, Montaigneren liburuak indibiduoaren geografia zabaltzen digu, eta eremu horren mugak higikor irristatzen zaizkio: Moi à cette heure et moi tantôt sommes bien deux. Gizakiaren geografia hori gurearen berbera da eta bertatik ez gara mugitu, hobeto esanda, mugimendu amaiezin horretan gabiltza oraindik ere. Denborak itsasoratua, kostaldetik kostaldera ikusten du Ni-ak lehorra aldatuz dihoakiola, eta idazten duen liburua irla baino untzi bihurtzen zaio, itsasoko egurra: Je n"ai pas plus fait mon livre que mon livre ne m"a fait. Liburuak eginiko Ni-a ez da ordea deus trinkorik, higitzearen kartografia bat baino. Ondorengo bikainak izan zituen Montaignek, Francis Bacon-ekin hasi eta gaur arte, eta William Hazlitt ez zen txikienetakoa izan. Honen Table-Talk edo The Plain Speaker saio bildumetan ikus daitekeenez, kontraesanetan mugitzen ziren bere idazkiak, eta inoiz gutxiesten bazuen gizon jakintsua, Jakintsuen ez jakiteari buruz saioan bezala, hurrengoan goraipatu egiten zituen haren emaitzak. "Gorroto dut nire estiloa ezagutzeko modukoa izatea, beste edozein idiosinkrasia gorroto dudan bezala", idatzi zuen behin. Horrek ez zion galerazten pentsatzea jenioaren bidea bakartia zela, arrakastarekin zer ikusi gutxikoa gainera, arrakasta ideia arruntetarako ahalmenari lotuta ikusten zuen-eta. Irudimena eta sinpatia zituen tresna egokien hurkoa eta errealitatea ezagutzeko, eta adimena eta zentzuak baino imajinazioa zuen gizakiaren ezaugarri nagusitzat, inorren irudimenik sendoena norberaren pasio nagusi uste zuelako: "gizakia ez da egoismoaren edo zuhurtziaren seme, berak hartutako bideak bi sentimendu hauen urak xurgatzen baditu ere; aitzitik, askoz ere gehiago da irudimenaren seme, eta ohiturarena, pasioena, apetarena, humorearena". Maiz kontrako iritziak zituen zenbait gairi buruz eta orduan bi aldeak defendatzen zituen, saio batean positiboak eta bestean negatiboak, eta biak sutsu, biak bereak bailira, edota bera bi gizon ezberdin bailitz. Mugimendu horretan, sistole eta diastole horietan nabari daitezke ez bihotzaren ahulezia bakarrik, baita Ni-aren lur irristakor eta mugagabea ere. Behar bada, Gore Vidal ez zebilen oker bere juzkuetan.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_