_
_
_
_
Tribuna:
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Beldurra ESTEBAN ANTXUSTEGI

Ume batek, kolorerik gabeko txandal batekin, Espainiako aire-armadako uniforme urdinei ikara osoz begiratzen zien, berau polizia serbiarrek erabiltzen duten kolore bereko jantzia baita. Irudi honen aurrean umearen aurpegian beldurra besterik ez zen nabaritzen, beldur osoa, kolore guztietakoa, barne-barnetik azalarazten zen aintzinako eta berritutako beldurra. Gaztetxo hau Kosovotik zetorren, Mazedoniako errefuxiatu-kanpamentu batean hilabete luze iragandako taldearekin batera, isilik, nekeak jota, beraiekin zekarzkien ondasun guztiak plastikozko poltsa eta ur botila batzuk baino ez zirelarik. Baina beren benetako ekipaia nekea, oinazea, oroitzapenak eta beldurra bezalako osagaiz beteta zegoen Torrejoneko aireportuan lurreratu zirenean, Siguenzarako apaiztegirako bidean. Familiak hautsita, oraindik Kosovoko mugak gainditu gabeko senitartekoei gerta dakiekeenaren beldur, beraien artean kontatutako istorio beldurgarrietako mamuekin izuturik, herrialde ezezagun batean, ezer ulertu gabe, etorkizunaren beldur. Beren etsaiak serbiarrak dira, beren etxeak kiskali, emakumeak bortxatu, gizon gazteak hil eta beren herrietatik kanpora bidali dituztelako. Ziurrenez duela hamar urte baino gutxiago elkarrekin bizi eta elementu amankomunak zituzten auzokideek gaur ezin dute elkar ikusi. Zer gertatu da duela ez hainbeste eredu politikotzat jotzen zen Jugoslavia horretan gorrotoa hainbeste areagotzeko? Baina serbiarrak ere egunero bonbardaketen beldur dira. Serbiarrei ere, enbargoa dela eta, aurretik okerra zeukaten egoera egunetik egunera gaiztotzen ari zaie. Gerra honetan, egiarekin batera, askatasuna atera da galtzaile. Serbian, egia ofizialaz gain, ez dago beste iritzirik. Guztia militarizatua dago, eta soldaduskara joan nahi ez duten gazteek, gauero, etxez aldatu behar dute poliziak ez harrapatzeko. Zeren serbiarrek, azken batez, Milosevic boterean mantentzearen zigorra jasaten ari baitira. Beldurra ez dago Serbia Handiaren izenean ezkutatzerik. Gerraren ondoren serbiarren pobrezia eta sufrimendua areagotu baino ez da egingo. Etorkizun iluna, benetan. Eta alboko herriekin bizitzen jarraitu beharko da. Eta zauriak itxi. Erreza bailitzan hainbeste sarraski ondoren zauriak sendatzea. Etorkizun zaila, beldurgarria. Edozein momentutan sua piztu daitekeenaren beldur. Baina beldurra ez dago hor bakarrik. Nazioarteko ordena berrian ere, armamenduaren beldurrean gauzatu zen bake zalantzagarriaren ondoren, gerra hotzeko errautsen artetik, badirudi NATOk, Leviathan-en metafora betez, munstrotzarra bilakatu nahi duela, era honetaz, munstro txiki guztiak, beldurraren bidez, geldirik mantentzeko. Ez ote dago, beldurraz gain, gizaki eta herrien arteko arazoak konpontzeko beste biderik? Bitartean, gazte kosobarrak, izuikaraz, begiak zabal-zabalik, ez die begirik kentzen uniforme urdina duten soldaduei.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_