Ahozkotasuna munduan
Bertsolaritza munduan bakarra dela uste dutenek Puerto Rico, Argentina, Galizia, Kuba, Txile edo Mexikon dauden ahozko tradizioa aztertu besterik ez dute . Bertan bat-batekotasunak sustrai sendoak ditu, eta apur bat desberdina bada ere, badu hemengoarekin parekotasunik. Aipatutako herrialdeetan, eta beste zenbaitetan ere, decima deritzan tradizioa oso zabalduta dago. Jon Sarasua bertsolari eta kazetariak ahozko tradizio batzuk ezagu-tzeko egokiera izan du. VI Encuentro Festival de la Décima y del Verso Improvisado izenburupean joan zen abenduan Kanariar uharteetanegin ziren topaketetan parte hartu zuen. Bertan hainbat herrialdetako ordezkariak izan ziren. Haien artean Txileko Santitos gitarrajole itsua, Argentinako Martita Swin, eta Mexikoko Guillermo Vazquez y los Leones de la Sierra del Quichú. Esperientzia hori oinarri hartuta, ahozko bat-batekotasuna mundu guztian zabalduta dagoen tradizioa dela dio. "Fenomeno unibertsala da bat-batekotasunarena, kultura eta hizkuntza anitzetan eman eta ematen dena. Gizakiak artea sortzeko duen gaitasunaren beste era bat da". Gehienek, bertsolaritzak ez bezala, musika dute lagun eta hitzak non aterpetu badu. Musikak jantzi dotorea ematen dio bat-batekotasunari, eta zenbait tokitan "ikuskizuna" izatera iritsi daiteke. Musika, hala ere, ezer gutxi litzateke hitzaren gorpuzkerarik gabe. Kritika Aldiz, doinuen erabilpenari dagokionez desberdintasunak sumatzen dira euskal bertsolaritzaren aldean. "Oso doinu gutxi erabiltzen dituzte, hori egia da; baina guk doinu desberdinak erabiltzen ditugun moduan eurek afinazioa aldatzen dute. Honek zailtasunak ditu Esaterako, Txileko payador-en kasuan bat-batekotasunerako gaitasuna menperatzeaz gain afinaziorako jaiotasuna ere kontutan hartu behar dutelako". Sarasuak aitortu duenez, Kanariar uharteetan egon zenean "inbidia apurra"izan zuen hitza hain jantzirik ikusita. "Gurea askoz apalagoa da, gure tradizioa erabat desberdina da, hitza biluzik agertzen zaigu. Nolanahi ere, jakin izan genuenez gure doinu eta ñabarduren emozioek hunkitu egin zituzten hara batutakoak", azaldu du. Argi eta garbi utzi du bertsolariak "beraiek-gu" zatiketak ez duela balio, "beraien artean alde izugarriak egon daitezkeelako". Herri bakoitzak errealitate sozial desberdina du eta "poetikotasunerako joera bertsolaritzaren baino handiagoa bada", tokian tokiko arazoen isla izan daiteke bat-batekotasuna: "Mexikon eta Txilen sentsibilitate handia dago eta euren poesian txertatu egiten dute. Gaia eta errealitate soziala ezin dira banatu. Ez daude plano desberdin bitan, batak bestea berarekin darama". Norbaitek pentsa lezake mundua gertatzen den fenomeno honek zerikusi handiagoa duela marjinalitatearekin, eta ez da horrela. "Egia da bat-batekotasunaren inguruan sortu diren guztiak (payador-ak, trobero-ak, alpujarreño-ak, decimista-k edo bertsolariak) ez direla mass-medientzako ikuskizunak, era xumeagoan igortzen dira. Bitxia da adibidez Argentinan gertatzen dena. Payador-a gaucho-aren irudi marjinalaren inguruan sortutako fenomenoa da. Jarrera etikoaren oinarrian ere payador-ak gaucho-arena du. Beste herrialde batzutan, berriz, egoera bestelakoa da. "Mexikon ere bietatik dago. Nabarmentzekoa da, baina, inprobisazioak boterearekiko kritika eta mundu erruralaren trinkotzean jokatzen duen papera. Marjinalitate edo sasi-marjinalitate hori den bezala hartu behar da. Honek ez du esan nahi baztertze idilikoan bizi behar dugunik; gaur egungo kultur tresnak erabili behar ditugu. Argi dago". Inprobisazioari helduz Kubako Alexis Diaz Pimientak bat-batekotasunaz kaleratu berri duen Teoría de la improvisación liburuan depai izeneko tradizioa aipatzen du. Sarasuaren iritziz, "hori tranpa antzekoa da. Bat-batekoa ez den inprobisazioa da. Kuban telebista saioetan eta agertzeko, etxean prestatutako bertsoak botatzen dituzte bat-batekoak bailiran. Gurean, bertsolaritzan, ez da horrelakorik onartzen. Onargarria izan daitekeena zera da, agurretan eta antzerakoetan erdi prestaturik zerbait ekartzea". Bestalde, Jon Sarasuaren iritziz, bertsolaritzak lan handia egin du bide berriak urratzen eta tradizioa garai modernoetan txertatzen. "Beraiek zailago dute. Iraganari eta etorkizunari begiratzen dieten jarrera nagusi bi daude. Guk aspaldian gainditu genuen hori. Jasotakoa modernitateari atxikitzen ari gatzaio modu xumean bada ere".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.