Protesta kantuetatik, lan sinfonikoetara
Benito Lertxundi kantariak euskal musika herrikoiaren esparruan egindako ikerketa sakonaren azken emaitza da Auhen Sinfonikoa. Lehengo protesta kantuetatik arrakastaz beteriko ibilbide luzea jorratu du 30 urtetan zehar. Berriro ere indar osoz azaldu da euskal musikagintzan, Euskadiko Orkestrarekin batera sortutako proiektu sinfonikoan. Nola azaldu protesta kantuetatik lan sinfonikoetarako bilakaera? Benito Lertxundik Orion eman zituen lehen pausoak, erlojugintza lanak egiten zituen bitartean. 1965ean musikari zion maitasunari erantzun zuzena ematea erabaki zuen. Norbaitek esan balio orduan euskal musika popularraren ardatz nagusienetarikao bihurtuko zela, ez ziokeen inongo jaramonik egingo. Baina hala izan da. Garai hura ez zen batere erraza izan musikarientzat, ezta Lertxundirentzat ere. Francoren diktadurapean, bere ahotsak protesta kantuei eman zien lehentasuna, eta errepresioaren atzaparrak ezagutu zituen: Gipuzkoan eta Bizkaian kantatzea debekatu zioten, euskara eta Euskal Herriarenganako jarrera militantea aldarrikatzen zen momentu haietan. Militantzia Hala ere, testuinguru horrek onurarik ekarri zion euskal musikagintzari. Lertxundi eta bere belaunaldikideak irudimena lantzeko beharrean aurkitu ziren, metafora meheen bila, zentsura eskibatzeko nahian. Gipuzkoar trobalaria, olerkari ezkutua beti, beharrezkoa duelako kantantzen du. Garaiak erabat aldatu dira eta baita Lertxundiren bidea ere. Lehenengo diskoa kaleratu zuenetik hona, Ez Dok Amairu merkatuan azaldu zenetik, beste hamar bat lan eskaini dizkio euskal musikaren publiko leialari. Hasierako protesta kantuetatik doinu lirikoetara eta folk esparrura eboluzionatu zuen urtean joan urteak etorri. Horrela ikus daiteke bere bigarren diskoan, Oro laño mee batek, aurrekoa baino askoz sakonagoa eta lirikoagoa. Eta geroago Lertxundik, ... eta maita herria uken dezadan plazera-rekin aro berri baten ateak zabaldu zituen. Zuberoako kantu herrikoi hauetan geroago garatuko zuen estilo malenkoniatsu eta tristea suma zitekeen, hori izan baita bere ibilbidea zehaztu duen bizkarrezurra. Lehenengo hogeitabost urteko ibilbidean, amodioa, tradizioa eta ikerketa uztartu zituen disko anitzetan. Zazpi urteko etenaldiaren ondoren, Hitaz Oroit lanarekin azaldu zen berriro, eta orain dela hilabete batzuk, Benitoren beste aurpegi bat ikusteko aukera izan zuen publikoak. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera Auhen sinfonikoa grabatu zuen. Kantariarentzat guztiz berria zen proiektu honek arrakastatsuak bihurtu ditu berriro ere bere betiko kantuak.Garai aldaketek estilo eta gogoeta berriak ekarri dituzte, eta oriotarrak ikerketzen jarraitzekoaukera ikusi du. Lertxundi euskal musikaren artisaua da, beti erregistro berrien bila. Jatorriz komunikatzailea da, nahiz eta barkarlari itxura egotzi dioten.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.