_
_
_
_
ANTZERKIA

Bakarrizketa finkatu da eszenatokietan

Maskarada berriro sartu da bakarrizketaren eremuan. Pirandelloren testu batean oinarritutako Ni eta nire sudurra eta Patrick Süskind-en Kontrabajua-ren ildoari jarraituz, Mikel Martinez aktorea bakarka arituko da Izarretako bitakora, Carlos Panerak zuzendu duen muntaian. Otsailaren 24an eszenaratuko da Bilboko Arriaga antzokian. Ez da hori izango, ordea, euskal antzerkiak denboraldi honetan bakarrizketaren formatuan estreinatzen duen obra bakarra: Ttantaka honezkero Novecientos prestatzen ari da, Alexandro Baricco italiarraren testu bat oinarri duela. Mikel Martinez ziur dago bakarrizketak baduela erakarmenik ikusleentzat. "Dena aktore bakar baten esku uztean arriskatu egiten zara, baina hasieratik irabazita daukazu ikuslegoaren %30aren oniritzia. Izan ere, antzerkizaleek balio handia ematen diote bakarkako lanari" dio Martinezek. "Onerako edo txarrerako, pertsonaiaren baitan bete-betean sarturik eta une bakar batean ere arreta lasaitu gabe jardutera behartzen zaitu". Izarretako bitakora honetan Maskaradak antzerki gisa moldatu du Izarretako egunkariak: bidaiak eta oroitzapenak, Stanislaw Lem zientzia-fikzio idazle poloniarraren eleberria. Konplizitatea Bakarrizketa bat dator Maskarada taldearen zaletasunekin. "Oso interesgarria iruditzen zaigu, ikusleen hurbiltasuna eta konplizitatea lortzen direlako." Antzezle bakarrarentzako testuak aurkezterakoan ikuslegoa ikuskizunaren barruan sartzen saiatzen dira. Ijon Tichy galaxietako pilotua kontu kontari aritzen da ordu bat eta 10 minutuz, Jose Ibarrola pintorearen laguntzaz diseinatu den eszenografian kokaturik. Aurreko aldietan bezala, Martinezek berak antzeztuko ditu bi bertsioak, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Maskaradak aldi berean erabiliko ditu bere errepertorioan Izarretako bitakora eta 1989an estreinatutako Kontrabajua. Bigarrena kafe-antzerkiko beste bakarrizketa bat da, teknikaren aldetik erraza, eta horrexegatik luzaroan iraun duena. "Zail da obra honi iraungitasun data jartzea, ez dielako konpromiso handirik eskatzen ez teknikariei ezta antzezleei ere". Ttanttaka taldea ere bakarrizketetan espezialista bihurtzeko zorian dago. Hurrengo hiletan Novecientos izenburukoa aurkeztuko du, baina lehendik badu beste bat, Raymond Cousse-ren Umekeriak. Frantziar idazle horrek aktore bakarrarentzako obra arrakastatsuak egin ditu, besteak beste gaztelaniaz antzeztutako Estrategia para dos jamones. Bakarrizketa berezi samarra da Novecientos. Aktore bat ari da hizketan, Jose Ramon Soroiz, baina antzeztokian bada beste pertsonaia bat, hizketan ez baina pianoa jotzen diharduena. "Pianojolea hortxe egotea antzezpenean sartzen da; haren musika ez da lagungarri hutsa.Obra hitza eta soinuaren bategitetik sortzen da." ohartarazi du Fernando Bernues zuzendariak. "Toreroa sei zezenei aurre egitera irteten denean bezala gaude". Horregatik, Ttanttakak nahiago izan ditu antzezpen lanera mugatzen ez diren bakarrizketak, eta "birtuosismoa" agintzen dute ingurunean ere.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_