_
_
_
_
Reportaje:

Munduko plazara itzultzen

Frankfurteko liburu azokan 6 euskal argitaletxe izango dira aurten - Euskal Editoreen Elkarteak eskubide eskuragarrien gida berria banatuko du azokan

Nazioarteko 7.000 argitaletxe baino gehiago elkartuko dira bihartik aurrera Frankfurteko liburu azokan. Munduko liburu azoka garrantzitsuenetakoa da eta aurtengoan sei euskal argitaletxe egongo dira bertan. Euskarara ekarri ditzaketen liburuak bilatu, eta euskarazko ekoizpenak ere saltzea dute helburu. Saltzen eta erosten denaren artean, ordea, ez dago orekarik. Gehiago dira beste hizkuntzetatik euskarara datozenak, euskaratik munduko plazara iristen direnak baino. Urtetik urtera, baina, gero eta euskarazko ekoizpen gehiago itzultzen dira, euskal argitaletxeen lanari esker.

Egun, gaztelera da euskal edukien itzulpenetarako gehien erabiltzen den hizkuntza. Eskubideak saldu egiten direlako, edo euskal argitaletxeek ere euren kabuz itzultzen dituztelako. Gainera, zubi lana egiten du gaztelerak, Jorje Jimenez Euskal Editoreen Elkarteko buruak dioenez. "Gaztelerara itzultzea oso inportantea da, berme gisa funtzionatzen duelako. Gainerako hizkuntzetara itzultzeko balio du, gazteleraz baldin badago, argitaletxeek gure idazleen materiala ezagutzeko aukera baitaukate".

Urtero bi liburu alemanera itzultzen ditu gutxienez PRV argitaletxeak

Alemanera ere gero eta liburu gehiago itzultzen dira, eta Jimenezen hitzetan, errotzen ari den joera da. "Euskal literatura modernoak bidea egina du gaztelaniara eta alemanera. Askoz ere zailagoa da frantsesa eta ingelesaren merkatuan sartzea. Italieraren kasuan, badira argitaletxe batzuk interesa eduki, eta euskal ekoizpenak nahiko era sistematikoan argitaratzen dituztenak. Hala ere, alemana eta gaztelera dira esportaziorako biderik seguruenak". Pahl-Rugensteain PRV argitaletxe alemaniarrak, adibidez, euskal literaturari eskainitako sail berezi bat dauka. Urtero bi liburu itzultzen dituzte euskaratik gutxienez, eta sei liburu baino gehiago dituzte jadanik argitaratuta. Harkaitz Cano idazlearen Pasaia Blues nobelaren itzulpena da azkena, Frankfurteko azokan aurkeztuko dena.

Azokako idazle gonbidatuetako bat izango da Harkaitz Cano, hain zuzen ere. Miren Agur Meabe eta Karmele Jaio idazleek ere parte hartuko dute azokan. Hiru idazleek, hortaz, euren lanak aurkeztuko dituzte eta euskal literaturaren enbaxadore ere izango dira Frankfurten. Baina, gainontzeko euskal idazleen lanak ere presente izango dira. Horien berri emateko eskubide eskuragarrien gida prestatu du Euskal Editoreen Elkarteak. Bi katalogo dira, haur eta gazte literaturari eskainitakoa bata, eta helduen literaturari eskainitakoa, bestea. Azoketarako tresna oso garrantzitsua dela dio Jimenezek. "Hamar bat urte daramatzagu gida hauek egiten. Asko erabiltzen ditugu, editore bakoitzak eta elkarteak berak. Beharrezko informazioa agertzen da: liburu bakoitzari buruzko fitxa teknikoa, sinopsia, egileari buruzko datu garrantzitsuenak... Jendearen interesa pizteko balio duten datuak, alegia". Frankfurteko azokan banatuko dituzte gidak, eta aurten, lehen aldiz, atzerriko 15 argitaletxeekin elkartuko dira euskal editoreak katalogoak eskura emateko.

Oso garrantzitsua da, izan ere, agente eta argitaletxeekin zuzeneko harremana edukitzea. Eta hitzordu hauek aukera paregabea dira horretarako. "Azokek tratuak ixteko baino gehiago, bideak zabaltzeko balio dute. Gainera, behin argitaletxe edo agente batekin traturen bat eginez gero, elkarrekin lanean jarraitzeko ohitura dago. Horregatik da hain inportantea tratu hori zuzenekoa izatea".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Ahalegin guzti hauei esker, gero eta ezagunagoa da euskal literatura munduan, eta baita Frankfurteko azokan ere. "Gero eta gutxiago azaldu behar izaten dugu zer den Euskara, Euskal Herria eta Euskal literatura. Gero eta gehiago eta hobeto ezagutzen gaituzte. Beste kontu bat da editore bakoitzak interesa pizten duen edo ez. Baina argi dago babes hori gabe askoz ere zailagoa izango litzaiokeela. Ia ezinezkoa. Aterki handi hau gabe, editorea oso salduta egongo litzateke". Lan hori indartzeko aurten sustapen ekitaldiak egingo dituzte eta stand berria izango dute, handiagoa eta diseinu berritzaileagoarekin.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_