_
_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Traste berrien mintzo zaharra

Oinarrizko baliabide informatikoek euskarazko bertsioa duten arren, adituek ahalegin handiagoa eskatzen dute enpresa-softwarean eta bideo-jokoen alorrean

Windows sistema eragilea eta bere suite ofimatikoa, Office, euskaraz ere erabil daiteke. Hori gogoratzeko, Microsoft-ek Klik egin euskarari ekimena abiarazi du. Irailaren 1era arte, www.microsoft.es/eus helbidean sartuz gero, Windows XP eta Vista sistemen eta Office 2003 eta 2007 suiten euskal liburutegia deskarga daiteke. Honela, produktu horiek gure ordenagailuan aurreinstalatuta badauzkagu, euskaraz erabili ahal izango ditugu.

Horrez gain, deskarga gehien egiten duten sei erabiltzaileek, Dell, HP eta Investronica etxeetako ordenagailuen nahiz sistema eragileen zozketan parte hartuko dute. Ekimen honetan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak parte hartu du Elhuyar Fundazioaren laguntzarekin.

"UEUren katalogoak 46 produktu biltzen zituen 2003an, eta 342 gaur egun"
"Bideo-jokoak euskaratzeko akordio bat lortu behar dugu Nintendorekin"

"Garrantzi handikoa da Microsoft-ek egin duena, baina Jaurlaritzak ez luke ahaztu behar euskara Informazio eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) arloan osasuntsu baldin badago ez dela Microsofti esker, egunero horretan lanean diharduten euskal enpresa eta agenteei esker baizik", esan du Josu Waliño Elhuyar Fundazioko Berrikuntza eta Proiektuetako Zuzendariak.

Ahalegin horretan daude, Elhuyar Fundazioarekin batera, ESLE elkartea -28 euskal enpresa biltzen ditu-, Librezale erakundea eta software librearen inguruan lan egiten duten beste hainbat elkarte eta aditu.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Horien artekoa dugu Juanan Pereira. Bere esanetan, "euskara ez da inoiz Microsoft-en hizkuntza helburua izan, baina dirua dagoenean, orduan bai euskaratzen dituela sistema eragilea eta behar den guztia".

Iritziak iritzi, azken urteotan argi ikusten da euskarazko baliabideen hazkundea. Uxune Martinezek eta Emilio Delgadok, UEUren IKT ataleko datu-baseen arduradunek Euskarazko Software Katalogoaren bilakaera nabarmendu dute: "2003an 46 produktu genituen katalogatuta, eta gaur egun, 342; urtero, 60 produktu berri katalogatzen ditugu".

Zerrenda horretan, sistema eragileak (Windows, Linux); ofimatika-baliabideak (Office eta OpenOffice); Firefox, Thunderbird eta Explorer bezalako nabigatzaileak; Panda antibirusa; Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta beste baliabide batzuk aurki ditzakegu.

Bestalde, eguneroko erabileran behar diren baliabide ugari ere euskaraz topa ditzakegu, horietako asko erabilera libreko softwarea euskaratzen diharduten boluntarioen ahaleginari esker. Azken aldi honetan, gainera, web bidezko aplikazio eta zerbitzuak ere euskaratzen hasiak dira, baita bestelako zerbitzuak ere (Tomtom GPSa, adibidez).

Nolanahi ere, euskal softwareak badauzka hutsune nabarmenak, "esaterako enpresetarako softwarea", zehaztu du Waliñok. UEUren arduradunaren esanetan, euskal enpresa askotan euskarazko bertsiorik ez duten CAD tresnak erabiltzen dira.

Bideo-jokoen arloa da bete beharreko beste esparru bat. "Badaude PCrako bideo-joko batzuk, gehienak guk argitaratutakoak -Kao, Hiru mosketariak, eta abar-, baina horrez gain, euskarak ez dauka ia presentziarik alor honetan", ziurtatu du UEUko adituak.

"Ondo legoke Nintendo bezalako erakunde batekin harremanetan sartu eta plataforma horietarako (PS, NDS, XBOX...) bideo-jokoak euskaraz argitaratzea", iradoki du.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_