_
_
_
_
_
GAIAK

Mantxa-aldeko erri koxkor batean...

Oiartzunen jaio zen On Kixoteren abenturak euskaratu zituen Pedro Berrondo apaiz euskaltzalea. Bertako Aranguren baserrian ikusi zuen lehenengoz mundu honetako argia 1919ko urtarrilaren 11n, eta apaiz ikasketak amaitu ondoren, San Inazio Loiolakoa gogo-jardunetan egon zen Manresako haitzulora joan eta hantxe idoro omen zuen beste munduko graziaren distira.

Hurrengo urteak Ekuadorren eman zituen misioetan, eta Eibarko parrokia baten zuzendaritzaz arduratu eta gero, 1966an, Manuel Lekuona euskaltzainburuaren ondoan lan egiten hasi zen Donostia aldean.

Arantzazuko Biltzarrean, Berrondok batuaren aurkako jarrera azaldu zuen, Lekuonak bezalaxe. Eztabaida linguistikoa gori-gorian zegoen urte haietan, Zarauzko Itxaropena argitaletxeko Unzurrunzaga anaiek Cervantesen obraren lehen liburukia euskaratzeko enkargua egin zioten.

Zarauzko Itxaropena argitaletxearen enkarguz egin zen On Kixoteren lehen euskarazko bertsioa
1904an Miarritzen inprimatu ziren Duvoisin kapitainak estrainekoz itzuli zituen pasarteak

Hiru mila orduko lan nekagarriaren buruan -"bizpahiru ordu orrialde bakoitzeko", Berrondok berak aitortu zuenez-, 1976an Don Kijote Mantxa'ko obraren lehen liburukia atera zen. Ardi larruz azaleztatutako 3.000 ale plazaratu ziren Donostiako Aurrezki Kutxaren laguntzaz, eta ale haien guztien hasieran, Berrondok idatzitako "Xegundo, nere aita zanari et Kontxesi, nere amari biotz-biotzetik" dedikatoriaren ondorengo orrialdeetan, munduko literatura guztietan hain ezagunak diren Cervantesen hitzik errepikatuenak iraku zitezkeen: "Mantxa-aldeko erri koxkor batean, bere izenik ez nuke gogoratu nai, bizi zan denbora asko ez dala etxeko-seme bat: lantza altxa-tokian, adarga zaar, zaldi igar ta erdi-zakur dun oietakoa."

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Duvoisin kapitainak 1859an plazaratutako Bible saindua lan erraldoiaz aparte, Pedro Berrondoren Don Kijote Mantxa'ko da, zalantzarik gabe, euskarara itzulitako lanik luze eta korapilatsuena.

Hala ere, ahaleginak ez zuen lortu jendearengan espero zuen erantzuna, eta lehen liburukiak izandako salmenta eskasa ikusita, bigarren zatia ez zen argitaratu 1985 urtera arte, Jose Estornes Lasaren bultzadaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzaz. Bigarren liburuki honetatik, 1.250 ale besterik ez ziren plazaratu.

Pedro Berrondok Escribá de Balaguerren lan batzuk eskaratu eta erlijio eta kultura gaiak landu zituen Donostiako prentsa idatzian, beti ere euskaraz, baina Gipuzkoako euskalkian, batuari amore eman gabe. On Kixoteren abenturen itzultzailea 2002ko abenduaren 27an hil zen.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_