_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Idazle izan nahi dutenen eskola

Idazkuntzaren sekretuak irakatsiko ditu UNED, Eusko Ikaskuntza eta Idazleen Elkarteak sortu behar duten zentroak

El País

IIdazle izan nahi dutenek asko irakurri behar omen dute; irakurri eta noski, idatzi, hauxe izan baita orain arte behintzat idazten ikasteko modua.

Besteek egiten dutena begiratuz eta imitatuz ikasi izan dituzte idazle askok orain arte sorkuntza teknikak. Urtetako lana izanik, orain bi urte irauten duen ikastaro baten laguntza izango dute idaztea maite duten guztiek, izan ere, euskaraz idatzi nahi duten idazleek badute jada eskola bat. Baina ez soilik idazleek, baita kazetariek, irakasleek, notarioek, abokatuek.. hots, euskaraz idazten ikasi nahi duen ororentzat da eskola hau egokia.

Hizkuntzaren baliabideak

Hainbat esparrutan ari diren profesionalei zuzenduko diete bi urteko ikasturtea

Datorren ikasturtean UNEDek Bergaran duen zentroan idazleen eskola abiatuko da. Bi urteko ikastaroa Euskal Idazleen Elkartearen (EIE), UNEDen eta Eusko Ikaskuntzaren ekimenez sortutako egitasmoa da eta datorren irailean emango ditu lehen urratsak. Euskal testugintzan berezko idazketak pisu gutxi duela eta kalko ugari delako, idazketa literarioa lantzeko asmoa dute. Horrez gain, idazketa profesionalarentzat ere tokia izango da. Horregatik idazketa literarioa landuko badute ere, ez dute hori bakarrik egingo, egun hainbat diziplinatan idazteko beharra eta gaitasuna izan behar baita.

Tere Irastorza EIEko lehendakariaren aburuz, "hizkuntzaren baliabide sortzaileak irakatsi nahi ditugu, lehen urtean pragmatika, estilistika eta erretorikako baliabideak ezagutarazi nahi zaizkie ikasleei beraiek testuak sor ditzaten, direla literarioak, direla dibulgazioko testuak, direla enpresa baten kudeaketarako testuak" . Izan ere, hizkuntzaren baliabide sortzaileak irakatsita, gero ikasle bakoitzak hauek erabiliz nahi dituzten testu motak sortzea da helburua.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Aurreneko urtea amankomuna izango da eta bigarren ikasturtea espezializaziorako izango da, ikaslegoaren profilaren arabera modulu ezberdinak definituko dituzte. Tere Irastorza proiektuaren bultzatzaileak dioenez, "bigarren ikasturtea ikasleek nahi dutenaren arabera definituko da, agian testugintza literariorantz joko dugu, edo beharbada konparaziozko testugintzara edo agian notaritzak euskalduntzera joko dugu".

Lehen ikasturtea hizkuntzaren sorkuntza baliabidetan zentratuko da.Batetik, hizkuntza zuzentasuna, testuaren koherentziari dagokiona eta diskurtsoaren arauak irakatsiko dituzte. Alor horretan, baliabide estilistikoak sakonki jorratuko dituzte.

Bestalde, itzulpengintza ere, sorkuntza bide moduan ulertua eta kalkoa ekiditeko baliabide moduan sakonduko duten beste alor bat da. Azkenik, praktikoena izango den moduluak testu idazketa izango du ardatz. Bertan ikasle bakoitzak jorratu nahi duen testu mota landuko dute. Lehen ikasturteak 150 ordu izango ditu. Hauetatik 120 presentzialak izango dira; eta beste 30, telematikoak, foroak eta eztabaidak sortzeko asmoz. UNEDen modeloa distantziakoa izanik, kasu honetan presentziala izatearen garrantzia azpimarratu du Irastorzak, "eskola bat sortzeko talde bat sortu behar delako eta tutorearen figura kasu honetan garrantzitsua izango baita, irakurle on eta kritikoak izango baitira".

Babes akademikoaren beharra

Eskola hau sortzearen ideia Euskal Idazleen Elkartean ernatu zen arren, ekimena garatzeko hainbat alorretan hankamotz gelditzen zirela-eta UNED eta Eusko Ikaskuntzarekin jarri ziren harremanetan. UNEDek babes edo tutoretza akademikoa ziurtatzeko behar besteko esperientzia du eta alderdi telematikoan ordea, Eusko Ikaskuntzak duen eskarmentua baliatu nahi dute. Proiektua aberasteko parte hartzea ugaria izatea garrantzitsua dela uste dute eskolako arduradunek. UNEDen Bergarako zentroa duela 27 urte sortu zen eta lehen 20 urteetan euskal kulturari eskainitako departamentua izan zuen. Urte horietan euskararekiko loturari eusten saiatu ziren. "Horregatik proiektu hau oso interesgarria iruditu zitzaigun hasieratik", dio Vicente Huice zentro horretako idazkariak, "eta akademikoki zereskainirik bagenuenez, ez genuen zalantzarik eduki". UNEDek babes akademikoa emango dio ikastaroari, proiektua borobiltzeko asmoz, eta titulua bermatuko die ikasleei. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak bestalde, alderdi birtuala gainbegiratuko du. Izan ere, ikasle eta irakasleen arteko harremana indartu eta bermatu nahi dute eta horretarako plataforma bat sortuko dute Interneten.

Printzipioz izena ematen duten ikasleek eta irakasleek bakarrik hartu ahalko dute parte elkarrizketa birtual hauetan eta horren gain, hainbat material izango da kontsultagai, bai eta ariketak eta lanak egiteko aukera ere.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_