_
_
_
_
Reportaje:ASIER HORMAZA | Antzezlea | GAIAK

'Antzerkiak zein telebistak bete egiten naute'

Getxoko Antzerki Eskolan ikasi zuen ogibidea. Geroztik hainbat antzezlan eta filmetan hartu du parte. Gaur egun Asier Hormaza ETBko Sorginen Laratza saioan egiten dituen kolaborazioekin tarkekatzen ari da Anarkista baten ezusteko heriotza-n egiten duen Pisani inspektorearen papera.

Galdera. Nolakoa izaten da estreinaldi eguna?

Erantzuna. Nire kasuan ez naiz oso urduri jartzen. Tentsio puntu hori izaten dut, baina ez naiz urduri jartzen. Estreinaldi egunean azken ukituak eman behar dira eta ez dut esango beti presaka ibiltzen garenik; azken urteetan norberaren lana oso zehaztuta baitago antzerkian. Orain urte batzuk norberak guztia egin behar izaten zuen: montatu, desmontatu...

G. Arriagan antzezteak errespetua ematen du?

E. Ez. Hainbat antzezlan egin ditut hemen. Kontrakoa. Futbolean Bernabéu edo Camp Noun jokatzea bezalakoa izango litzateke. Zirrara berezia sortzen dizu eta gogotsu etortzen zara honelako antzokietara.

G. Anarkista bati buruzko antzezlan batek gaurkotasunik ba al du?

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

E. Bai. Egoerak eta jokamoldeak ez dira inolaz ere aldatu. Mundu honetako pertsonaiak aldatu dira. Berdin da Reagan, Nixon edo Bush bat egotea; berdintsu jarraitzen dugu eta nik uste dut okerrera goazela. Alde horretatik gaurkotasun galanta dauka. Pertsonaiak aldatzen dira, baina egoerak ez.

G. Zuk amestutako pertsonaia edo antzezlana?

E. Ez dakit, ez daukat oso argi. Shakespeareren edozein pertsonaia antzeztea edozein antzezlerentzat poztasuna izaten da eta niretzat bereziki, gustatuko litzaidake horrelako pertsonaia bat antzeztea.

G. Lan egiteko telebista ala antzerkia nahiago duzu?

E. Ez nuke aukeratuko. Oso gustura nabil bietan. Gauza desberdinak bizi izaten dituzu bietan. Telebistatik jasotzen duzuna pozgarria da, antzerkitik jasotzen duzuna ere bai. Ni behintzat batak zein besteak bete egiten nau.

G. Beste proiekturik darabilkizu eskuartean?

E. Bai.Camping Gags taldea osatu genuen Joseba Apaolaza, Patxi Barco eta hirurok, eta horretan gabiltza. Shakespeare osoaren ildo beretik Biblia montatuko dugu. Udaberrirako estreinatzea espero dugu.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_