_
_
_
_

Familia arteko kontua

Ezagunak dira Coen anaiak, Farrelly-tarrak eta Matrix filma zuzendu zuten Wachowski anaiak. Baina, zaila da hainbeste senitarteko biltzen dituen lan bat aurkitzea. José Miguel eta Esteban Ibarretxe arduratu dira pelikula idatzi eta zuzentzeaz. Javier Ibarretxek ekoizle lanak hartu ditu Eduardo Carneros, Iñaki Núñez eta Philippe Carcassonne-rekin batera, eta Santiago Ibarretxe aritu da musika jartzen. Ibarretxe anaien bigarren filma da Sabotage!. 96an, Sólo se muere dos veces pelikula estreinatu zuten, eta lan honek Meliés D'Argent saria irabazi zuen Sitgeseko Zinemaldian. Publikoaren erantzuna, aldiz, ez zen espero bezain ona izan, eta aretoetan bildutako dirua aurrikusitakoa baino gutxiago izan zen.

Aurrez, Ibarretxe anaiak film laburrak egiten aritu ziren urteetan zehar: Persecución implacable (1987), La venganza del artista calvo (1988), Malditas sean las suegras (1994) eta In vino veritas (1995).

Telebistan ere egin izan dute zenbait saialdi. 94an, esaterako, Las memorias de Karbo Ventas telesaila idatzi, zuzendu eta ekoiztu zuten. Euskal Herrian egindako lehen TVmovie-a, berriz, 97an ekoiztu zuten. Iván Belastegik idatzi eta zuzendua, Agur, Olentzero, agur ETBn estreinatu zen urte hartako Gabonetan.

Ezin geldirik egon, etorkizunari begira jada pentsaturik dute zinema aretoetara eramango duten hurrengo pelikula. Oraindik aurreprodukzio prozesuan dagoen arren, zenbait gauza aurreratu dute jada, eta Sabotage! pelikularen promozioaren ondoren hasiko dira hirugarren film honen filmaketa lanetan. 150 milioiko aurrekontuarekin, La venganza de Hong Kong Guggenheim museoa abiapuntutzat duen artearen inguruko komedia izango da.

Oraingoz, Ibarretxe anaiek Sabotage! filmaren promozioan xahutzen dituzte indar guztiak. www.sabotage-movie.com zuzenbidean, filmari buruzko datu ugari azaltzen dira, argazki zenbait eta trailerraz gainera.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_