_
_
_
_
_
GAIAK

Padrón, euskarazko poesian saridun

Lourdes Oñederra donostiarraren Eta emakumeari sugeak esan zion lehen eleberriarekin batera, espainiar Kritikaren 1999ko Sarietan José Luis Padrón izan da euskarazko beste protagonista nagusia, poesiaren atalean Ibaia euri erasotan bezala tituluko liburuagatik sari hau jaso duelarik.Hogeita hamar urteko urretxuarra den José Luis Padrónek azken urteotako euskal poesiaren panoraman aurki daitekeen ahots pertsonaletakoena azaldu du bere ibilbidean zehar. Idazle gazte honek bai poesia eta baita itzulpengintzaren arloak ere landu izan ditu orain arte. Espainiar kritikak euskal poesigintzaren 1999. urteko fruiturik hoberena aurkitu duen honetan, Ibaia euri erasotan bezala liburuan, maiteminaren gaia jorratzen du poetak, berea duen estilo intimista eta sinbolistari helduz baina nolabaiteko egunerokotasunari muzin egin gabe aldi berean.

Más información
"Idaztea hizkuntzarekin oso borroka polita izan da"

Lan hau 1998. urtean Euskaltzaindia-BBK lehiaketan ere saritua izan zen.

Maitearekin elkarrizketa da José Luis Padrónen poema sorta honi sakontasuna eta osotasuna ematen dizkiona, baina egileak ahotan duen maitemina ez da bakarrik gizakien artekoa, bizitzarekikoa ere baizik. Berari emandako sari honek, dena den, gaur egun bere lana isilean egiten ari diren poeta gazte asko, kalitatezko lanak egiten dituztenak gainera, ezagutzera emateko baliagarri izango denaren esperantza adierazi du poeta urretxuarrak, eta bide batez, saria bere esanetan azken hamar urteetan idazten jarraitzeko euskarri izan duen Félix Marañari eskaini nahi izan dio.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_