_
_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Literaturaren irudirik herrikoiena

El País

Ohiturak agindutakoa baino ia bi aste lehenago izan arren, aurten ere Donostiako Gipuzkoa plazak, eguneroko itxura baztertuz, literaturari irekiko dizkio ateak. Liburuaren Nazioarteko Egunari lotutako urteroko zita da, Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Erakundeak antolatzen duen azoka, alegia. Bi egunez, euskal argitaletxe nahiz idazleen azken uzta dendetako apaletatik atera eta kaleko protagonista bilakatuko da."Batik bat, liburu bat erosteko ohiturarik ez dutenei edota irakurzaletasun handirik ez duten herritarrei luzatzen zaien gonbitea da ospakizun hauen helbururik nagusiena", dio José Manuel Vilasek, Gipuzkoako Liburu Saltzaileen presidente eta azokaren antolatzaileak. "Liburu dendek jendea bildurtu egiten dituela dirudi. Denda barruan, gehientsuenak liburuak ikutzen edota apal batetik bestera ibiltzen ez dira ausartzen", gaineratzen du. Ildo honetan, azoketan salmenta kopuruak nabarmen gora egiten duela onartzen du, eta ondorioz, azoka antolatzerakoan hori ere kontutan izaten dutela ez du ukatzen.

Aste Santuarekin bat egin ez dezan, Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna datorren astera (ostegun eta ostiralera) aurreratu dute Bilbo eta Donostian. Vilasen esanetan, "duela 27 urte gauza bera gertatu zen. Orduan, azoka egunez aldatzea erabaki genuen, baina porrota galanta izan zen, ez baitzen inor aldaketaz ohartu. Aurten, lehenagotik eman dugu horren berri eta, beraz, herritarren aldetik erantzun ona espero dugu".

Donostian, guztira, 22 erakustoki izango dira Gipuzkoa plazan, 13 liburu denda eta bederatzi argitaletxe ordezkatuz.

Hitzaldi eta aurkezpenak

Aurrekontu handirik izan ez arren, inoiz baino ekitaldi gehiago antolatu dituzte aurten Donostian. Liburu Saltzaileen Erakundearekin batera, Donostiako Udala eta hainbat argitaletxe arduratu dira Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunaz.

Aurkezpenen artean, besteak beste, José Mari Iturralde, Anjel Lertxundi, Xabier Etxaniz, Carmen Torres Ripa edota Toti Martínez Lezearen azken lanen berri emango da datozen egunotan. Esate baterako, Ereinek argitaratuta eta Bernardo Atxagak aurkeztuta, Iturraldek Euliak ez dira argazkietan azaltzen liburua aurkeztuko du. Anjel Lertxundik, bere aldetik, aspaldian idatzi zuen eleberri baten edizio berria kaleratuko du.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Hitzaldi ugari ere izango da. Guztien artean, José María Sadak eskainitakoa eta Felipe Juaristik gidatuko duen mahaingurua nabarmentzen dira. Gaur zortzi, azkenik, Tex-turas urbanas izeneko erakusketa zabalduko da Donostiako Okendo Kultur Etxean. "Gipuzkoako hiriburuan girotutako hamabi koadro batzen dituen proposamen aitzindaria da", dio Vilasek. Erakusketa ekainerarte egongo da zabalik.

Azoka amaitu bezain pronto, euskaraz nahiz gaztelaniaz gehien saldu diren liburuetako egileei Zilarrezko Euskadi sariak emango zaizkie.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_