_
_
_
_
LABURPENA | Gaiak

Aihotza (II)

Gogoan izan zure zina -esan zion irribarrez mahaikide batek, bere ohoretan kopa topa egiteko jaso ondoren-. Zure burua ez dugu kaleko galtzada-harrietan bueltaka ikusi nahi.

Guztiek egin zuten barre eta zeresanak ere ugari izan ziren. Ezaguna zenez, inork ez zuen bururik galdu zina ez betetzeagatik eta prokuradore berriak irribarre egin zuen, agindu larria haizeari esandako hitzak baino ez ziren. Ahotsen eta topen artean iragan hurbilean pentsatu zuen berriro.

Arazoak hirugarrenez errejidore hautatu eta gero hasi ziren. Lehorte gogorreko urteen ostean euriak iritsi ziren, 1326. urte hartan lortutako uzta txiroak suntsituz. Soroak lokatzez bete ziren eta fruta-arbolak beso hezurtsuko txorimaloak ziren. Gasteiz goseak hilik zegoen. Auzoko herrietatik ez zuen hornidurarik jasotzen, nekazariak baitziren kaltetu nagusiak eta, egunero, nekazarien taldeak urian pilatzen baitziren babes eta lan bila. Familia osoak noraezean zebiltzan kaleetatik, arropa fardelak eta lanabes gutxi batzuk herrestan eramanez, txanpon batzuekin edo jaki apur batzuekin trukatzeko. Azkenean, Kontzejuak ateak ixtea erabaki zuen, eta barruan familiakoak zituztenei edo mantentzeko eta etxebizitza alokatzeko behar den besteko dirua zutela egiaztatzen zutenei bakarrik utzi zieten sartzen. Alondegiak biltegietako aleak arreta handiz banatzen zituen, eta prezio oso handian, eta etxe batzuetan txakurrak jaten hasita zeudela esaten zen. Alkateak aguazilei matxinada ahalegin guztiak zapaltzeko agindu zien eta aletegien ateen aurrean guardia bikoitza jarri zen.

Etxe guztiak arakatu zituzten janari bila, berea izan ezik
Santa Marian, San Migelen eta San Pedron hil-kanpaiak entzun ziren
Etxe batzuetan txakurrak jaten hasita zeudela esaten zen
Berak ganbara haragi eta arrain gazituz, lekalez eta frutaz beteta zuen

Bera lasai zegoen. Egoera okerrerantz zihoala konturatzen lehenengoetakoa izan zen, merkatua bere ardurapean zegoen eta. Astez aste barazki eta ortuari gero eta gutxiago zeudela ikusi zuen, untxiak eta oiloak gero eta maharragoak ziren harakinen kakoetan, prezioek gora eta gora egiten zuten eskaeraren aurrean. Baina berak ganbara haragi eta arrain gazituz, mota guztietako lekalez eta fruta-kontserbaz beteta zuen.

Hilabete gutxitan, ia-ia aberatsa izatera iritsi zen. Merkatariek haien merkantziak normalean baino prezio altuagoetan saltzeko eskubidea garestiago ordaintzen zuten. Bazekiten berak haien interesak zainduko zituela eta babes hori eskudirutan ordaintzen zuten. Inork ez ezerk ezin zuen gorakada geldiezina oztopatu. Handikiak isilpean joaten ziren berarengana, eta maileguak eskatzen zizkioten jaki urritasunak gutxiago kaltetutako lurraldeetara joateko edo oraindik eskura zeuden ondasun urriak eskuratu ahal izateko. Trukean, mailegatutakoa baino hamar aldiz gehiago balio zuten pagareak sinatzen zizkioten edo egoeraren eraginez balioa galduta zuten hiriko eta landako jabetza aberatsak ematen zizkioten. Iraganeko auzokoak ere laguntza eske joan zitzaizkion, baina ez zien jaramonik egin. Ez zeukaten baliozko ezer ordaintzeko.

Lehortearen eta gosearen ostean, izurri beltza udaberri batean iritsi zen, bi urte geroago. Sendagile eta osagileen botikek eta belarrek, otoitzek, Jainkoaren errukia erregutzen zuten zigortzaileen prozesioek eta mendi tontorrera edo itsas ertzera ihes egiteak ezin izan zuten gaitza geldiarazi.

Gasteizera ere iritsi zen pandemia izugarria. Lehenengo txiroen etxeetara joan zen eta gero apurka-apurka biztanle guztien artean hedatu zen, handikien dorreetara iritsi arte. Auhenak herriaren alde batetik bestera entzuten ziren; lurperatzaileak ezin ziren iritsi, eta izaretan bildutako gorpuak harresiaren gainetik botatzen zituzten; medikuek, beldurtuta, kostarantz ihes egin zuten, osasuntsuak eta gaixoak bere horretan utziz. Santa Marian, San Migelen eta San Pedron hil-kanpaiak entzun ziren egunez eta gauez. Inoiz ez zen antzeko egoerarik ikusi uriaren historia osoan.

Prokuradore berriak hotzikara moduko zerbait sentitu zuen hilabete gogor haiek gogoratzean. Bat-batean egarria sentitu zuen, beirazko kopa ezpainetara eraman zuen eta barrukoa zurrutada bakarrean edan zuen. Inguruan, beroak, ardoak eta espeziadun jakiek haien egitekoa bete zuten. Alkatea lo zegoen aulkian, eta abadeak ere beste horrenbeste egiten zuen. Prokuradoreak begirada beirakara mirabe batek berriro ere botatako likido gorrira zuzendu zuen, bertan islatutako aurpegi desitxuratu eta barregarria aztertu zuen, eta bere gogoak berriro ere itxuraz amaierarik ez zuten egun ikaragarri haietara hegan egin zuen.

Epidemiak iraun zuen bitartean etxean sartuta egon zen. Atea trangatu zuen eta ez zien erantzun etsita aldaba behin eta berriro jotzen zutenen deiei. Leihoak ere trangatu zituen, zulo eta zirrikitu guztiak bikez bustitako oihalekin estali zituen eta eraikina piztutako zuzi batekin zeharkatu zuen. Nonbaiten entzuna zuen keak kutsatzeak uxatzen zituela eta, bide batez, baita lekaleen eta zerealen erreserbak jan nahi zituzten arratoiak ere.

Egun batean, udazkena iristean, eliza eta komentuetako kanpaiak pozez jotzen hasi ziren. Belarria atera hurbildu zuen eta kalean oihu batzuk entzun zituen.

-Joan da! Gaixotasuna joan da!

Beste egun pare bat behar izan zituen etxetik ateratzen ausartzeko. Jendea kaletik zebilen, elkar agurtzen zuten, hitz egiten zuten eta azken hilabeteetan bizitako beldurra azaltzen zuten. Familiakoren bat galdu zutenen arrangurak entzun zituen, baita karitatez jateko zerbait eskatzen zutenena ere. Udaletxera joan zen eta bertan ohartu zen kideen kopurua hiru laurden murriztu zela.

-Nahitaezkoa da gasteiztarrek eskura dauden jakiak Alondigara eramatea, urriak izan arren, albait ondoen banatu ahal izateko- adierazi zuen sindikoak.

-Ni neu arduratuko naiz horretaz -berak bere burua eskaini zuen-, aguazilei eta San Vicente gotorlekuko soldaduei beharrezko aginduak ematea baimentzen badidazue.

-Egin ezazu -eman zion baimena alkateak-. Besteek baino osasun egoera hobea duzula dirudi. Hautatu zuk zeuk gizon batzuk eta joan etxez etxe.

Hogei bat gizon hautatu zituen eta Gasteizgo kale eta kantoietako etxeak zeharkatu zituen, elikagaiak, animaliak, kontserbak, gaztainak eta ahora eramateko modukoa zen guztia eskatuz. Baten baino gehiagotan agindua betetzeari uko egiten ziotenak espetxeratzeko agindua eman zuen eta emakume batzuk berak jo zituen hezurretan zeuden eskuetan eskututa zituzten gari zaku txiki bat edo gosez hildako oilasko bat aska zitzaten. Ez zen geratu etxerik miatu gabe, ganbararik goitik behera aztertu gabe, sotorik ikertu gabe. Guztiak arakatu zituzten, bere etxea izan ezik. Bera sartu eta atera zen bere etxetik baba lehorren zaku batekin eta gaztaina poltsa batekin, eta bilketa organ alai jarri zituen.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_