_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Klasiko garaikide bat

Miranderen 'Haur besoetakoa' nobelaren irakurketa eginen da Bilbon, ekainaren 16ean - Obraren inguruko hitzaldi zikloa hasiko da ostegunean

Jon Mirande idazleak bere egingo du Bilboko Arriaga antzokia, Haur besoetakoa nobela hamabi orduz eta etenik gabe irakurriko baita ekainaren 16an. Klasikoen irakurketa ekimena antolatu du horretarako hirugarrenez Bilbo Zaharra euskaltegiak. 400 lagun inguru gonbidatu dituzte, kirolariak, politikoak, aktoreak, ikasleak, elizgizonak, kazetariak, eta beste hainbeste. Ekimena ez da egun bakarrera mugatuko, ordea. Nobelaren inguruko hiru hitzaldi eskainiko dira aurretik Euskaltzaindiaren egoitza nagusian, Forum jardunaldien baitan, eta lehen hitzordua ostegun honetan izango da, Josune Muñoz, Katixa Agirre, eta Laura Mintegirekin.

"Kurtso amaiera da, eta euskaltegiak festa bat egin nahi du", dio Pedro Alberdik euskaltegiko kideak. "Jaia modu askotara ulertu daiteke, eta guk klasikoen irakurketa bat egitea pentsatu genuen". Axular idazlearen Gero obraren irakurketarekin hasi ziren orain dela hiru urte, Mogelen Peru Abarka eleberria hautatu zuten iaz, eta obra garaikideagoa aukeratu dute oraingoan. "150 urte inguruko saltoa dago lehenengotik bigarrenera, eta salto berbera egin nahi izan dugu, literatura garaikidera hurbiltzeko". 1959. urtean idatzitako Miranderen Haur besoetakoa lana aukeratu dute horretarako. Oso obra modernoa da, Alberdik azpimarratu duenez. "Pertsonaiak oso kaletarrak dira, munduan ibilitakoak, ikasitakoak, eta oso kezka berriak dituztenak. Protagonista, esaterako, ia alkoholizatuta dago, gaztetan gizartearekin konfliktoan sentitzen zelako, eta bere emaztegaia jo egiten du, neska gazte batekiko maitasunean oztopoak jartzen dizkiolako. Gai modernoak dira edozein hizkuntzetako literaturan, baina are modernoagoak dira euskarazko literaturan".

Laura Mintegi, Bernado Atxaga edo Txomin Peillen hizlari arituko dira

Emakumeei eman diete hitza ostegun honetan egingo den lehen hitzaldian. "Emakumeen presentzia garrantzitsua da beti, baina are gehiago nobela honetan, gaiagatik, eta argumentuagatik", Alberdiren aburuz. "Oso ikuspuntu diferenteak daude emakumeen eta gizonezkoen artean, eta emakumeen iritzia jasotzeko saioa antolatu dugu, euren artean iritzi diferenteak izan arren". Katixa Agirrek Lolita mitoaren inguruko doktore-tesia egin du, eta Mirande eta Nabokov idazleen arteko antzekotasunei eta ezberdintasunei buruz arituko da. Ikuspuntu feminista ekartzeko gonbidatu dute Josune Muñoz, Eskolastika emakumeek sortutako kultura zabaltzeko lan egiten duen guneko kidea. Laura Mintegi nobelagile gisa mintzatuko da, irakurketa literarioagoa eskaintzeko.

Txomin Peillen izango da ekainaren 10ean egingo den bigarren hitzaldiko protagonista. Gertutik gertura ezagutu zuen Mirande, eta bere obraren inguruan asko idatzi du. Idazlearekin izan zuen harreman estu horregatik, Peillenek irakurriko ditu nobelaren lehen lerroak Arriaga antzokian. Hitzaldiari dagokionez, Pablo Joxe Aristorena kazetaria izango du alboan Pelleinek. "Miranderen biografia bat idaztekotan da Aristorena, eta datu berri asko omen dauzka, bai bere heriotzaren gainean, eta baita orokorrean ere. Hori jakin genuenean, etortzeko gonbita egin genion". Bernardo Atxaga idazleak emango dio amaiera hitzaldi zikloari. Ameriketako Estatu Batuetatik iritsi berri, irakurketaren bezperan, ekainaren 15ean, eskainiko du hitzaldia. "1987an Pamielak Miranderen nobelaren edizio berri bat atera zuenean, Atxagak bere iritzia hitz-atzean idatzi zuen. Oso adierazgarria da artikulu horretan kontatzen duena, eta proposamena luzatu diogu".

Aurpegi berriak ere izango dira irakurketa egunean. Mario Izeta Bilboko apezpiku laguntzailea, Alberto Surio Eitb-ko burua, edota Isabel Celaá Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, beste askoren artean. Jendearen harrera oso beroa dela dio euskaltegiko ordezkariak, eta ekimena gero eta rameganteagoa da. "Aurreko irakurketetan parte hartu dutenek berriro etorri nahi dute, eta berriengana joaten zarenean ondo iruditzen zaie. Ni konbentzituta nago oso ideia interesantea dela".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_