Animaliekin solasean
Semonides Amorgosekoak (Kristo aurreko VI. mendean) Emakumeen janboa poema ospetsuan animaliak erabiltzen ditu emakume-mota desberdinak definitzeko. "Gizonak ezin du aurkitu -esaten du satira misogino horretan- bedeinkazio handiagorik emazte on batek emango liokeena baino, ezta madarikazio okerragorik emazte txar batetik jasoko lukeena baino". Eta lagun "gaizto" horien ezaugarrien artean honako hauek aipatzen ditu: txerriak bezain zikinak, azeriak beste maltzurrak, zakurrak adina erretxinak, astoak beste setatiak, erbinudeak bezain neurrigabeak, behor odolgarbiak adina harroak, tximinoak bezain itsusiak.....; emazte onak, aldiz, erleak bezain arduratsu eta gozoak diren bitartean.
Baina ez dira animalia hauek gizakiekin konparaketak egiteko erabiltzen diren bakarrak. Greziako narrazioetan, besteak beste, lehoiari boterea eta indarra egokitzen zaio, sugea maltzurra eta isilekoa den bitartean. Fabula genero literario oso antzinakoa da literaturaren historian, eta erabilia zen, esaterako, Mesopotamia eta Babiloniako jakituria-tradizioan.
Greziar literaturan agertzen den aurreneko fabula "belatza eta urrentxidorra"rena da, Hesiodok idatzia (Lanak eta Egunak, K.a. VII. mendea). Hala dio: "Honela mintzatu zitzaion belatz bat kolore ugariko urretxindor bati, oso gorantz eramaten zuen bitartean, laino artera, atzaparrekin gogor estutuz. Urretxindorra, belatzaren atzaparretan kateaturik, kexuka ari zen, minez, atsekabetuta; eta hala esan zion belatzak:
Zorigaiztoko! Zergatik ari haiz txilioka? Orain hi baino askoz indartsuago baten menean hago. Oso kantari ona izanagatik ere, nik eramandako lekura joango haiz, eta nire janari izango haiz hala nahi badut, edo askatuko haut hori bada nire gustua. Eroa da indartsuen pareko jarri nahi duena! Garaipena ukatzen zaio, eta, burlak jasateaz gain, tratu txarrak nozitzen ditu".
Fabula honekin Hesiodok "erregeek" aholkatu nahi ditu, esanez, auziak epaitzen dituztenean, ez izateko belatzak bezain krudelak, errukiorrak baizik, gizakiengan Justizia (Diké) nagusitu behar delako, Zeusek babesten duena; eta ez animalien munduan bezala, indarkeria eta mugarik gabeko boterea gailentzen mundua baita.
Fabuletako animalien munduak gizakien mundua islatzen du, beraz: hura horren ispilu da, eta, horregatik, adibide moral modura hartu beharra dago. Horretarako, animali horiek gizakiek soilik duten dohain batez hornituak daude (lógos), aldi berean arrazoia eta hitza dena. Fabularen oinarrizko konbentzioa horixe du: animaliek pentsatu eta hitz egiten dutela. Hortaz, animalia hiztun horiek, amarru paradoxiko horren bidez, jokabide-lezioa erakusten digute: animaliek giza portaera azaltzeko metafora modura erabiliz.
Genero literario horrek funtzio didaktikoa du, fantasia-mozorropean. Kontaketa fabulistikoek, antzinako erretorikoek azpimarratu zuten bezala, izaera alegorikoa dute, non fabula "egiaren irudia agertzen duen itxurazko kontaketa bat" baino ez den. Errealitatea eta gizartea den bezalakoaren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen digu fabulak, eta ez ipuinek egiten duten bezala, fantasiarantz ihes egiteko gonbitea luzatu (Rousseauk, esaterako, Emilion fabulak ez erabilera ez egitea aholkatzen zuen umeen heziketarako, haiek azaltzen zuten mundu moralaren garraztasuna salatuz).
Fabulak...
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.