_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Ezagutu zure burua

Ezagutu zure burua. Gnothi seauton. Hala zegoen idatzita Delfoseko tenpluan, eta hala gustatzen zitzaion errepikatzea Sokratesi. "Aztertu gabeko bizitzak ez du bizitzea merezi", zioen berak. Hau da, ez bizi landare edo abere baten moduan: gogoeta egin bizimoduaz, pentsatu gauzen zergatia, aztertu zure pausuen arrazoia. Labur esateko: era kontzientean bizi.

Aspaldiko aholkua, beraz. Laister, norbere burua ezagutzeko modurik (agian) onena idaztea dela ulertu zuten batzuk. Ez ziren hasi berehala egunerokoak idazten (hori oso garai modernoetako kontua da: norbere intimitaterako bakarrizketa), senide edo adiskideei gutunak idazten baizik. Kontzientzia-azterketaren lehenengo pausuak izan ziren, elite kulto baten esku baino ez zeudenak, noski.

Norbere burua ezagutzeko modurik onena idaztea dela ulertu zuten batzuk

XVI. mendetik aurrera, ordea, Kristiandade osoan kontzientzia-azterketa hori nahitaezko betebehar erlijiosoa bihurtu zen guztientzat, jakitunentzat zein ezjakinentzat. Katolikoentzat aitortzaren sakramentua salbamenerako ezinbestekoa zenez, fededun guztiek beren barrena sistematikoki arakatzen ikasi behar izan zuten, gero apaizari bekatuak modu ordenatuan aitortu ahal izateko: bosgarrengoaren kontra hau, seigarrengoaren kontra beste hau... Egindako ekintzak eta esandako hitzak ez ezik, gogamenean ibilitako desirak, asmoak eta sentimenduak berdin-berdin izan zitezkeenez bekatu, horiek ere kontzientziara ekarri, hitz bihurtu eta ahoz aitortu behar ziren.

Jakina, kristautasunak bultzatu zuen barne-ezagutza hori bekatu bilaketa zen soilik. Eta ondo eginak? Eta lagun hurkoari eskainitako laguntza, maitasuna, onginahia? Horiek ez ziren aitortza-gaiak, ezta kontzientzia-azterketan pentsatu beharrekoak ere. Michael Foucaultek azaldu zuen moduan, sakramentu horrek introspekziorako bidea zabaldu zien gure aurrekoei, "ni" esaten lagundu zien, baina zein preziotan? "Ni" esatea eta "ni" horri uko egitea batera ekarri baitzituen. Ahuldadea, orbana, zikina ziren barruan aurkitu beharrekoak, ez besterik.

Sekularizazio prozesuarekin batera, norbere burua arakatzeko modu berriak asmatu ziren. Psikoanalisia, esaterako. Formula berdintsua zen: barru-barruko deabruak hitz bihurtu, askatu eta arima (psikea) arindu. Niaz kontziente egin (are gehiago: kontzientzia azpikoaz ere kontziente egin), baina jada ez salbamen espiritualari begira, norbere buruarekin gustura bizitzeko asmoarekin baizik. Gaur egungo gainontzeko terapia psikologikoen antzera: norbere ezinegona plazaratu, ahoz edo idatziz; hitz bihurtzean ordena bat eman, zentzua bilatu.

XXI. mendeko gure testuinguru honetan, norbere burua ezagutzeko zein beste formula sustatzen dira? Hazi egin ote da ezagutza hori idatziz egiten saiatzen direnen kopurua? Zenbat jendek eramaten ote du eguneroko edo gogoeta-koaderno bat? Teknologia berriek -gutun (email), web-orri, egunerokoek (blog)...- eindartu egin ote dituzte praktika horiek? Komunikazio-modu boteretsuak dira oso, bainabereziki introspekzioa bultzatzen dutenik ez zait iruditzen. Gaur ez dugu inongo tenplotan idatzita Gnothi seauton, eta inongo erlijiok ez digu agintzen horretarako metodorik. Bizimodu kontzientea -oso kontzientea- ez da, orain ere, gutxi batzuen pribilegio edota kondena besterik.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_