Atomoak euskara ikasi zuen
30 urte dira aurten Euskal Herriko Unibertsitatean euskarazko aurreneko ikastaro ofizialak eman zirela - Euskaltzaleen ahaleginari esker lortu zen
Fisika nuklearra euskaraz ezin zela irakatsi. Hori esan zuen Adolfo Suarez Espainiako lehen presidenteak 1978. urtean. Oker zebilela agerian geratu da hiru hamarkada beranduago, EHU Euskal Herriko Unibertsitatean derrigorrezko ikasgaien %95 euskaraz ikasi baitaitezke, fisika barne. Aldaketa hau ez da gauetik egunera lortu, ordea. 70eko hamarkadan aitzindari izan ziren euskaltzaleek ereindako haziaren fruitua da. Garaiko oztopoak gainditu, eta 1979-80eko ikasturtean Biologia, Geologia eta Kimikako lehen maila osoa euskaraz ofizialki ezartzea lortu zuten. Geroztik, fakultatez fakultate hedatzen joan da euskara. Horregatik, ikasketa ofizialak ezarri zirenetik 30 urte bete diren honetan, EHUk omenaldia egin die aitzindari izan ziren irakasle, sustatzaile eta ikasleei.
Joseba beste mezu baten zain dago. Baina ez. Ez dago Clararen mezurik.
Hogeita hamabi ikasle hasi ziren euskarazko lehen ikasturtean
"70eko hamarkadan euskararen irudia erabat hondatuta zegoen", dio Karmele Artetxek, euskara eta unibertsitatea aztertu duen historialariak. "Horregatik, erdaldun eta baita euskaldun zahar askok uste zuten euskarak ez zuela unibertsitaterako balio". Kontrako iritzia zeukaten euskaltzaleek, euskara unibertsitatera ekarri behar zela garbi baitzeukaten, eta horretarako lanean hasi ziren. Jacinto Iturbe kimikako katedradunak, esaterako, euskarazko lehen tesina aurkeztu zuen 1974. urtean, eta bi urteren ondoren, Ricardo Arrue kardiologoak euskarazko lehen tesia defendatu zuen. Gainera, EKT deitutako kultura taldeetan antolatzen hasi ziren. "Oso inportanteak izan ziren talde hauek, fakultate bakoitzean euskarazko jarduerak eurek bideratu baitzituzten. Mintegiak eta hitzaldiak antolatzen zituzten, eta batzuk klaserako materiala ere prestatzen hasi ziren".
Horretan aitzindari izan zen Jesus Mari Txurruka Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea. Hutsetik hasi ziren materiala prestatzen, dioenez. "Ez zegoen euskarazko hiztegi baturik, eta ez genekien zenbait termino nola esan behar genituen. Hizkuntza normalizatu gabe zegoen, are gutxiago zientzia munduan. Lan horretan ari ziren Elhuyar taldea eta UEU Udako Euskal Unibertsitatea, eta horien bidez, trebakuntza linguistiko zientifikoa lortu genuen klaseak ematen hasi aurretik".
Francoren heriotzarekin, mugimendu euskaltzale aktiboagoak sortu ziren, Artetxeren hitzetan, eta aurreneko pausuak emateari ekin zioten euskaltzaleek. "Tiraka eta bultzaka ibili ziren unibertsitatean euskarazko eskaintza sustatzen. Egoera politiko berria zegoen, baina hauen lanari esker hasi zen euskara unibertsitatean sartzen". 1977an euskarazko lehen ikasgaiak eman ziren Donostiako Kimika Fakultatean, eta urtebete beranduago Euskal Filologia espezialitatea sortu zen. 79. urtean etorriko zen ofizialtasuna Zientzia eta Teknologia Fakultatean. "Urratsa eman behar genuela erabaki genuen", dio Txurrukak. "Lehenengo euskarazko kurtsoa martxan ipini nahi genuela esan genion Gregorio Monreal errektore ordeari. Ontzat eman zuen asmoa, eta aurrera ateratzeko gestioak Madrilen egin zituen".
Hogeita hamabi ikaslek eman zuten izena aurreneko ikasturte hartan. Gehienak euskaraz alfabetatu gabekoak ziren. Horregatik, quitamiedos bezala ezagun zen aurretiazko ikastaroak jaso behar izaten zituzten, Txurrukak dioenez. "Erdaraz ikasitakoak ziren gehienak. Asko euskaldun zaharrak ziren, baina euskaraz alfabetatu gabekoak. Beraz, lehengo bi asteak ikasleei hizkuntza trebakuntza zientifikoa ematen aritzen ginen. Baina hizkuntzarekiko atxikimendu handia zutenez, dena zen posible".
30 urte beranduago omenaldia egin die EHUk, ostiralean egindako ekitaldian."Beraiei esker euskara unibertsitatean hasi zelako omendu ditugu", dio Jon Irazusta EHUko euskara errektore ordeak.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.