Maiztasun platonikoa
Olariagak Berrian egunero argitaratzen duen tiretako batean, Zakilixut ikusten zen neska bati begira bere ohiko maneran: zirkin iheskor malenkoniatsua zuen haren soak, tristura etsia nabarmentzen zitzaion pertsonaia xelebrearen ezpain arteari. Haren hausnarra jasotzen zuen burbuilatxoan, aldiz, bi berbez osatutako hitz joko jenial bat ageri zen: "Maiztasun platonikoa".
Maitasun platonikoa espresio ezagunari, amets bete gabeen eta frustrazio behin eta berriro beteen maiztasuna erantsi dio Zakilixutek. Maitasun fisiko konplitu gabearen desioa, maiztasun platoniko bihurtu du. Denborarekin eta errepikapenarekin -ohiturarekin- zerikusia duen kondizio bat da maiztasuna, eta desplazamendu interesgarria ekarri du espresioak maitasun fisikotik maitasunaren idealera bitarteko joan-etorrian: modernitatearen maitasun fisikoa ulertzeko moduan garrantzi betea duen fetitxe batek -maiztasunak- ekarri du formula miresgarria.
Maitasun fisiko konplitu gabearen desioa, maiztasun platonikoa bihurtu du.
Ezinezkoa da hain laburrean hainbeste esatea.
Milan Kunderaren Izatearen arintasun jasanezina hartu, eta Tomasek momentu batean bere buruari dioenaren bila hasi naiz: "Emakume batekin amodioa egitea eta emakume batekin lo egitea bi grina dituk, desberdinak ez ezik, ia kontrajarriak ere badirenak. Amodioa ez duk sexu-nahiaren bidez nabarmentzen -desira hori ezin konta ahala emakumerekin zagok erlazionaturik-, baizik eta elkarrekin lo egin nahiaren bidez -desira hori emakume bakar batekin zagok erlazionaturik".
Nobela eta zine ohikoenak -arruntenak- sexu-nahia kontatzen du, gizonezkoarena gehienetan, eta matxoaren zeremoniala izaten du kontagai. Neska dastagarri bat ikusi orduko, matxoaren begiradak ez du beste diskurtsorik: "ez diat etsiko bertan larru egin arte". Narratzaile batentzat ez da kontakizun zaila, hiru osagairen dosiak orekatu behar dira: idealekiko zinismo puntua, piper & gatz pixka bat hizketarakoan eta gehiegi findu gabeko detaile sentiberaren bat. Horren emaitza berdina da beti: nirea haiz, politt hori.
Bigarren grina -norekin egiten duzun lo, harekin lotua omen dagoena-zailagoa da kontatzen. Zeinu eta zeremonial gutxi dago halako harreman batean, apenas dagoen kamara batek edo idazkera bizkor airoso batek di-da batean har lezakeen eusgarri plastikorik. Ez dago ikuskizunik. Maitasunaren distira oso da pribatua eta ia ilunpean dago -gogoratzen Italo Calvinoren Gli amori difficili bildumako ipuinak? Kamerak eta lumak nekez iristen dira bertara.
Beste bat da -bi zirkunstantzia horiek baino areagokoa- maiztasun platonikoak iradokitzen duen egoera: nobela bat sujeritzen du espresioak, nobela bat dago hor. Baina oso da kontakizun zaila. Nola narra liteke frustrazioaren maiztasun behin eta berriro konplitua, haragizko tasunik gabeko tenporaltasuna? Zakilixutek emakume kontaezinez betetako haren bat dauka bere baitako haiman, bere desioaren aterpean. Atsegin fisikoaren desioa ez da, ordea, fisikoa. Denboran gauzatzen da, hala ere: maiztasunean. Zer irtenbide gelditzen zaio Zakilixuti ez bada ironikoki begiratzea bere pasioari, maiztasunaz trufatu eta maitasuna errezeloz hartzea, bakardadearen mamua maiztasun platoniko gisa bataiatzea maitasun platoniko idealizatuaren kontrapuntu erreal denborazkoan?
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.