_
_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Eskolako txarrena

Kirmen Uribe

Kike Amonarrizekin egin nuen topo gabon bueltan Bilbo aldean. Ustegabe atsegina izan zen. Erdi galduta ibili ginen biok ala biok Bilbo erdildeko kaleetan zehar. Ez da lan xamurra orientatzea ondoan solaskide fina baldin badaukazu. Beste gauza askoren artean, liburuez egin genuen berba. Edukazio onekoa denez, nire nobelaz egin zidan hitz aurrena, liburuak bere gaztaroko pasarte bat gogorarazi ziola esan zidan. Ondarruko lagun bat izan zuen gaztetan eta hark jakinarazi zion hurrena. Bazegoen marinelen artean ohitura bat. Kostera luzea zenean, erbesteko portuetan atseden hartzen zuten marinelek eta atseden ordu urri horietan putetxeetara joateko ohitura zuten. Txalupako gazteena ere, txoa,beraiekin batera eramaten zuten marinel zailduenek. Txoa mutil koskorra izaten zen garai hartan. Mutikoarentzat huraxe izaten zen emakume batekin egoten zen lehen aldia. Helduen munduan sartzeko modua, huraxe zen, halako pausu iniziatiko bat.

Guztiok gara onak zerbaitetan, jakin behar dugu zertan

Honenbestez, patroiak txoa putaetxera eraman du. Patroia mutilaren osaba da hain zuzen. Gela batean sartu da gaztetxoa emakume batekin. Bueltan, gustatu zaion galdetuko dio osabak. Mutikoak ahal duena egin du. Osabak esango dio, "orain badakit zer egin duzun, eta ez diot inori ezer esango. Bada, zeuk ere ez kontatu inori ontzian gertatzen den ezer. Esaten baduzu, neuk ere esango dut". Horrelaxe finkatzen omen zen marinelen arteko fideltasuna Kikeren gaztaroko lagunaren ustez.

Gero, besteren liburuez aritu ginen. Kikek gustura irakurtzen ari zen bat aipatu zidan, Daniel Pennacena, Mal de escuela. Liburuak Daniel Pennac idazle frantziarraren eskola urteak jasotzen ditu. Pennac, gaur egun idazlea izan arren, idazle famakoa gainera, eskolan zebilenean ez zen bat ere ikasle fina. Ez zuen gustuko ikastea, ez zuen atsegin orduak eta orduak eskolan igarotzea, ez zuelako deus ulertzen bertan. Burua beste zerbaitetan zeukan. Matematika zuen gorroto batez ere Pennacek. Oraindik ere matematikekin egiten du amets. Behin eta berriz errepikatzen zaion amesgaiztoan. Umeentzako zenbaki batzuk ikusten ditu ametsetan, handi-handiak. Zenbakiok lurrean daude barreiatuta. Pennacek zenbaki horiek hartu eta ordenatu behar ditu, bata bestearen atzetik jarri, errenkadan, txikitik handira. Ariketa erraza betitantzen zaio Pennaci, aitaren batean egitekoa. Hala ere, zenbakiak eskuekin hartzerakoan konturatzen da ezin duela. Izuikarak hartzen du. Ez duela besorik konturatzen baita. Ariketa horren erraza izan eta ezin du artez bete. Behingoz ariketa egiten jakin eta ezin. Amesgaizto hori egiten omen du idazleak gaur egunean ere, hirurogeita bost urteko gizona izanagatik oraindik eskolako kontuekin egiten du amets. Garai bateko ezinak bizirik daude egungo amesgaiztoan.

Halako batean, Pennacek ulertuko zuen irakasle bat ezagutu zuen. Irakasleak esan zion guztiok garela onak zerbaitetan, jakin behar dugula zertan. Horixe dela sekretua. "Zu ona zara istorioak kontatzen, konturatu naiz lagunen arreta lortzen duzula beti hitz egiten duzunean. Helduiozu bide horri". Pennacek irakasleari jaramon egin zion behingoz. Idazle bihurtuko zen urteen poderioz, istorioak kontatzeko zuen erraztasun horri bide eman ziolako.

Kike agurtu nuenean, galdera bat piztu zitzaidan burura. Nolako ikaslea izango ote zen bera? Lagunen arreta lortzen zuela, horri buruz ez dut zalantzarik.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_