_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Zoroak eta mozkorrak

Zoroei eta mozkorrei kasu egin behar zaie, benetako egiak esaten dituztelako, eta munduaz duten ikuspegia beste inorena baino argiagoa eta zehatzagoa izaten delako, perspektiba handiagokoa. Aurreko egunean, taberna batean nengoela, kafesneari zurrutada eman eta egunkariari begirada bat bota bitartean, alboko mahaian gizon bat ikusi nuen esertzen. Itxura berezia zuen. Ez nuke jakingo zein taldetan sartu, zoroen taldean ala mozkorren taldean, agian bietan batera zegoen, txikitan ikasten genituen multzoen barruko azpimultzo horietako batean.

Halako batean, gizona abesten hasi zen, eta laster hasi ziren inguruko mahaietakoak hari begira, barrezka batzuk, beste batzuk pena aurpegiaz, eta barrako gizonak mespretxuz begiratzen zion tabernatik kaleratu ala ez pentsatuz bezala. Kontua da gizonak lelo berdina errepikatzen zuela behin eta berriz: Bizitza badoa, badoa... Eta barre egiten zuen gero ingurukoei begira. Eta une batez pentsatu nuen gizon hura ez zela zoroa, ez zegoela mozkortuta, taberna hartan zegoen pertsona argiena zela, beste guztiak bakoitza gure eguneroko txikikerietan murgilduta, itota, itsututa, eta haiekin burua mozkortuta geneukan bitartean, berak inork baino argiago ikusten zuelako bizitzaren ezaugarri ezinbesteko bat, bizitza kearen modukoa dela, eta ihesi doala gure atzamarren artetik, egunero, aldi oro, gelditu gabe.

Benetan garrantzitsua dena ikusteko gaitasun ikaragarria dute zoroek eta mozkorrek

Taberna hartan esaten ari zenaren gauza zentzuzkoena zen gizonaren ahotik irteten zena, eta hala ere, barre egiten zioten batzuek, mespretxuz begiratu besteek, konturatu gabe bizitzaren muinari heltzeko zelako gaitasun ikaragarria zuen gizon hark.

Beste behin baten ere, atzerriko hiri handi horietako batean nengoela, gogoratzen dut gizon beltz bat ikusi nuela kalearen erdian besoak zabalduta eta garrasika: No one listens!, esaten zuen, hau da, inork ez duela entzuten, eta aurreko egunean tabernako gizonarekin izan nuen sentsazio bera izan nuen harekin ere. Arrazoi santua zuen gizon hark. Mundu honetan ez du inork entzuten. Haren albotik pasatzen zen jendeak aurrera egiten zuela gogoratzen dut, gizonari begiratu ere egin gabe, esaten zuena entzun gabe. Batzuk mespretxuz begiratzen zioten, beste batzuk inolako keinurik egin gabe egiten zuten aurrera. Tabernako gizonaren istorio bera. Egia berdaderoa esaten ari zen gizon hura, eta inork ez zion arretarik eskaini nahi.

Bai, benetan garrantzitsua dena ikusteko gaitasun ikaragarria dute zoro eta mozkorrek. Eta baita umeek ere. Haien inozentziak agerian uzten du gizakiok dugun izateko modua, planta eta itxurakeriarik gabe. Gogoratzen dut nire lagun batek bigarren umea izan behar zuela eta bere lau urteko semea prestatu nahian, behin eta berriz errepikatzen ziola anai bat izango zuela laster. Egun batean semeak honela erantzun omen zion: bai, badakit, ama... baina nortzuk izango dira haren gurasoak?

Horregatik jotzen dira hainbat artista zoro, mozkor edo heldugabekotzat. Besteak beste, hauek bezala, ez direlako txikikeriatan galtzen. Aldiz, txikian handia eta unibertsala dena ikusteko gaitasuna dutelako.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_