_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Ikuskizunaren zibilizazioa

"Ez al duzue uste aspaldi honetan, hiriburuetan behintzat, kalera atera eta beti egiten dugula topo guretzat prestatutako ikuskizun batekin? Udalak ordaindutakoa, zer esanik ez, edo udalak eta enpresa pribatu bat(zu)ek, edo Diputazioak, edo Jaurlaritzak, edo denek batera biribilketa alegerean... Oraintxe bertan jasan dugu Gasteizen, esaterako, Erdi Aroko Azoka, simulakroen artean simulakro, berreraikuntza historikoz mozorrotutako merkataritza-operazio dorpea, benetako Erdi Aroarekin zer ikusirik mendreena ez daukana -ba al dakigu, zinez, zer izan zen Erdi Aroa? Zer ikasi dugu Erdi Aroaz azoka horretatik igaro ostean?- Gailurra, Foru plazan egin zen torneoa: Erdi Aroan bertan gerra ordezkatzen zuen zaldun aspertuen arteko jolas odoltsua, egun antzezpen hanpatu batek ordezkatzen du atzera, langabezia teknikoan dauden zinemako espezialistek burutua eta, nahi gabe noski, parodikoa suertatzen dena.

"Entretenituta eduki nahi gaituztela kosta ala kosta, are gure borondatearen aurka"

Baina, Erdi Aroko Azoka alde batera utzita, kontua da beti dagoela zer edo zer kalean, hirien erdigunean bereziki, herritarra entretenitzeko asmoz bertan paratua, dela magia ikuskizun bat, dela dantza etnikoen emanaldi bat, dela mundu osoko artisau errealago edo alegiazkoagoen salmenta-gune bat, dela kontzertu inprobisatu bat... Ibiltaria ezin da jada atera kalera besterik gabe paseatzera, eta paseoan aspertzera, lege zaharrak agintzen zuen bezala. Gure seme-alabek ez dakite aspertzen jada, eta ez da harritzekoa: entretenimenduaren kulturan hezi ditugu, derrigorrezko entretenimenduarenean, eta ziurrenik beranduegi da haientzat...

Flâneuraren eginkizuna benetan zaila bihurtu da egunotan, txangozale ezaxolatia aldiri urrunenetara abiatzen ez bada behintzat, hots, gure urbeak inguratzen duten babes ofizialeko etxeez jositako auzo berri horietara, zeinak, beren lo-hirietako geldotasunean, hirien fikzioak besterik ez baitira, eta, beraz, zinezko flânerierako arras desegokiak. Ematen du gure agintariek, gu guztiok krisi ekonomikotik babesteko gai izan ez diren arren, edo horregatik hain zuzen ere, entretenituta eduki nahi gaituztela kosta ala kosta, are gure borondatearen aurka.

Egunen batean bizi gaituen egoeraren aurkako matxinada edo Iraultza bat piztuko balitz, kontuz ibili beharko ginateke bertan parte hartzen hasi aurretik, udalak antolatutako inauteri bat ez dela ziurtatu artean behintzat".

-Ea, zer diozu?

-Ez dakit ba. Erdi Arokoei zirika aritzea ondo dago, azken batean konpetentzia dira. Baina ez al zaizu pixka bat pakoaristianoegia atera, EL PAÍSeko euskarazko orrialdeetan ipintzeko?

-Benetan? Ez dut uste...

-Berriaren faksimilean hobeto geratuko litzateke, akaso. Baina horretarako zutabeak idatzita daude jada, eta egunkaria inprentan. Aymanen lan-taldeak prestatu ditu...

-Kaka zaharra. Dena dela, zer axola du? Azken batean, inork ez du jada gogoan nola idazten zuten morroi haiek, duela seiehun urte...

-Beti egon daiteke erudituren bat, badakizu... Eta, gainera, ahalik eta fideltasun historiko handiena lortzen saiatu behar dugu: hori izan da Euskal Azoka Autonomiko-Kapitalistaren ikurra, hiri honetan ospatzen hasi ginenetik. Eta garai haietan, antza denez, paperezko egunkariak irakurtzen ziren, eta bertako zutabeak, beraz...

-Hau guztia tentelkeria galanta iruditzen zait.

-Tira, lanera. Inaugurazioa gainean dugu eta.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_