Marraztutako literatura
Komikiak, zineak eta letrek lotura estua izan dute kultura garaikidearekin
Batman edo 300 bezalako pelikulen arrakasta kultura garaikideak komikiarekin duen zorraren bi adibide besterik ez dira. Kioskoak kontsumo azkarreko produktuz gainezka dauden honetan, egokia izan daiteke gogoratzea genero honek harreman estua izan duela literaturarekin eta baita zinearekin ere. Gurean, Harkaitz Cano idazleak eta Iñaki García Holgado marrazkilariak berriki aurkeztutako Piztia otzana da lotura horren emaitza berria
"Komikia marraztutako literatura besterik ez da. Literatura-kutsu hori zinearekin nahastuz sortzen da komikia", dio marrazkilariak. Ikastolen Elkarteak bultzatutako Xabiroi bildumaren baitan argitaratua, Travis izeneko pertsonaia "ezlekutuaren" istorioa kontatzen du komikiak, Canoren hitzetan. "Taxi Driver eta Paris Texas filmetako pertsonaiei egindako omenaldi txikia besterik ez da", azaldu du txikitan "Zipi y Zape zale amorratua" zela aitortzen duen idazleak.
Telebistako gidoia komikia baino "kartzelagoa" dela dio Harkaitz Canok
Euskara hutsezko lehen tira komikoak 1907an plazaratu zituen Victor Iraolak
Telebistako gidoigile gisa aritua, hura bineta bera baino "kartzelagoa" dela uste du Canok. Arrazoia, oso sinplea: "Komikian, eguraldia aldatzea nahi baduzu, aldatu egiten da; edo hegazkin-istripu bat sar dezakezu beldurrik gabe".
80ko hamarkadan Arantxa Urretabizkaiak eta Anjel Lertxundik zinetik komikirako bidea egin zuten, Albaniaren konkista eta Hamaseigarren aidanez istorioetako testuak idatziz. "Obra gehiena berea zen", gogoratzen du Koaderno gorria eleberriaren egileak, bi komikietako marrazkien egile izan zen Antton Olariaga gogoan. "Niretzat atsegina izan zen, agian pelikularen inguruan izan nuen esperientza atsegin bakarra", erantsi du.
Lertxundik Olariagarekin elkarlanean jardun zuen garai horretan Ipurbeltz aldizkariaren sorreran. Bere eleberria oinarri hartuta egin zuten 1985an izenburu bereko pelikula. "Zinearentzat story-board bat egiten den bezala egin daiteke komikia", dio idazleak.
Euskara hutsezko lehen tira komikoak Baserritarra aldizkarian plazaratu zituen Victor Iraolak 1907an. Hamasei urte geroago, Iruñeko kaputxinoek haurrei zuzendutako euskarazko komiki bat sortzeko proposamena luzatu zioten Euskaltzaindiari, baina "euskal ingitxo" hura ez zen finean argitaratu.
Euzko Deya aldizkariak Teles eta Niko haur bikotearen kontakizunak plazaratzeari ekin zion 1916an, eta hamar urte geroago, Txistu izeneko pertsonaia euskara hutsez argitaratutako lehen abentura grafikoen protagonista bihurtu zen, Argia astekariaren barruan. Zoritxarrez, Txisturen hamabi ale besterik ez ziren kaleratu.
Ixaka Lopez Mendizabal kulturgilearen ekimenari esker, 1935ean euskara hutsezko bigarren komiki aldizkaria agertu zen Tolosan: Poxpolin. Bertan argitaratutako istorio batzuk TBO aldizkariari erosi eta euskarara itzulitakoak ziren, eta beste batzuk, John Zabalo Txiki marrazkilari donostiarrarenak.
Felipe Murieta apaizak Umeen Deia haur aldizkaria plazaratu zuen Iruñean, 1959an. Garai hartan, Iparraldeko Pottolo haur aldizkaria zen euskaraz kaleratzen zen bakarra, tira komikoak ere biltzen zituena. Frankismo garaian euskarazko komikigintza lantzeko saiorik sendoena Kili-Kili aldizkaria izan zen, 1966an Jose Antonio Retolaza apaiz euskaltzalearen ekimenez sortua.Diktadorea hil eta bi urte geroago, Ipurbeltz argitaratzen hasi zen, Erein argitaletxe sortu berriaren babespean. Julen Lizundia, Anjel Lertxundi, Antton Olariaga eta Jon Zabaleta izan ziren aldizkariko kolaboratzaileetako batzuk.
Helduentzako lehen euskal komiki aldizkariak Gomiki 2, Ehun kilo eta Alde izan ziren, 70eko hamarkadan. 1975ean, Komikia azaldu zen, Anaitasuna aldizkaria eta Lankide Aurrezki Kutxaren arteko lankidetzari esker, eta 80ko hamarkadan, Habekomik, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) sortua.
Iruñean, Napartheid komiki aldizkari alternatiboa sortu zen 1988an, Asisko Urmeneta, Patxi Ugarte eta bestemarrazkilari batzuen ekimenez.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.