_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Eleak eta beleak

Izaskun Gracia (Bilbo, 1977) Madrilen bizi den euskal poeta gaztea dugu. 2007ko irailean Europako sei herritan zabaldu zen Odysée du Danube kultura-proiektuko partaidea izan da. Elena Medelekin batera, -izena aipatzea estetika aipamena egitea da-, Transgeneración 1.0, Encuentro de jóvenes poetas ekitaldian parte hartu du, eta oraintxe ezagutu dut Eleak eta beleak argitara eman duen liburua, 2006. urteko Ernestina de Champourcin olerti sariaren irabazlea.

Egile plazaratu berrien kalitatezko aitaponteko bihurtzen ari den Harkaitz Canoren sarrera interesgarria du liburuak.

Barne munduaren deskribapenean oinarrituriko poesia idazten du Izaskun Graciak ("barruko irudiak hitz bihurtzea gero eta zailago egiten zait", 13. or.) eta zentzu horretatik badu Alemaniako espresionismoaren hondarrik bere lanean: "geu ez garen ehunez jositako sareak inguratuta". Jorge Oteizaren aipu argigarria dakar liburuak bere atarian: "Vivo tan despacio/ que no sé si soy yo mismo". Barne munduaren esplorazioan astiro-astiro murgildu da egilea. Agian, bere idazkeraren ezaugarririk nagusiena zera liteke: joera espresionista hori esaldiaren sinpletasunarekin lotzen duela.

Barne murgilketa horrek badu maitasun hizketaldiaren ñabardurarik. Gertatzen da, baina, mugimendua ez dela geldoa, kontraesanez betea agertzen da maiz: "Hain denbora luzea pasatu eta gero/ erantzun guztiak dauzkagulako ustean gaude/ baina itaun asko daude adarretatik eskegita oraindik/ eta barruan erretzen zaigu horien pisua/ elkar ezagutzen ez dugun horiek nortzuk diren jakiteke" (32. or.). Aipatu dugun poema horren antzekoak dira Izaskun Graciak idazten dituenak: zalantza nagusi bihurturik, balantzaka egiaren eta ustearen artean, minaren mugak adierazi nahiz.

Identitate konplexu baten bila abiaturik, zalantzetan aurkitzen ditu bidea eta izaera: "Egiten dudanagatik gorrotatzen dut nire burua/.../ zeharo galdu nahi izango banu bezala/ bakardadea daukat erabakia eta zigorra" (31. or.), eta sentimendua beti nahasten da gazi-gozoarekin, erraietan bildurik dagoen ezinegonarekin.

Eleak eta beleak. Izaskun Gracia Quintana. Arabako Foru Aldundia. Gasteiz, 2007. 70 orr. 7 euro.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_