_
_
_
_
Gaiak

Ingalaterrako euskal izkribu 'berriak'

Pierre Urteren 'Biblia saindua' eta XVII. mendean Erronkari eta Zuberoako agintariek euskaraz igorritako gutunak Bilbora ekarri ditu ekimen pribatuak

Ingalaterra iturburu emankorra bihurtu da azken aldi honetan euskal testu klasikoak berreskuratzeko ahaleginean. Londreseko Sotheby's enkante etxearen bitartekaritzari esker, Euskaltzaindiak Leizarragaren Testamentu Berriaren jatorrizko ale bat erosi zuen urte hasieran. Baina ez da hori izan, zorionez, Britainia Haunditik iritsi zaigun eite horretako albiste bakarra.

Sotheby's-en erosi ditu Jose Maria Arriola bibliofilo bizkaitarrak

Leizarragaren liburua gordeta zegoen bilduma pribatu berean -Oxfordshireko Shirburn gazteluan-, euskal literaturako beste maisulan handi bat berreskuratu da: Pierre Urte lapurtarrak 1700 urtea aldera egindako Bibliaren itzulpenaren eskuizkribua. Jose Maria Arriola bibliofilo bizkaitarraren ahaleginari esker, izkribua Bilboko bere liburutegi partikularrean datza ikertzaile guztien mesedetan.

"Egia esanda, ez da batere harritzekoa Ingalaterran era honetako euskal liburu zaharrak aurkitzea, hizkuntzalari brinainiarrak euskara eta hizkuntza zeltikoen arteko harremana frogatu nahian ibili baitziren XVIII. mendean", azaldu du Arriolak, Urteren Biblia sainduaren jabe berriak.

Ingelesen euskaltzaletasun horrek badu, noski, azalpen pragmatikoagorik. Antzinako liburuen salerosketan espezializatutako Bilboko Astarloa liburudendako gerente Javier Madariagaren esanetan, "euskaraz inprimaturiko liburu zaharren zerrenda mugatua denez gero, nazioarteko bibliofiloek balore segurutzat jo ohi dituzte, eta horrexegatik, XIX. mendetik hona, hizkuntza honetan idatzitako obrek leku berezia izan ohi dute liburu zaharren katalogoetan".

Pierre Urte izan zen Biblia euskaratzen ahalegindu zen bigarren euskal idazlea, eta bere izkribua Shirburn gazteluko apalategietan ahaztuta egon zen, harik eta, 1894an, Llewelyn Thomas jakintsu galestarrak Oxfordeko Unibertsitatean argitaratu zuen arte.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Eskuizkribu horrekin batera, Arriola notarioak balio filologiko eta historiko handiko beste agiri mordo bat ere erosi du: Erronkariko notarioak eta Mauleko fiskalak XVII. mende hasieran idatzitako euskarazko 16 gutun ofizialak, mugaz gaindiko arazoei konponbide adostua ematea xede zutenak.

Orduan, Estatuetako hizkuntzak erabili ohi ziren mugaldeko herrien arteko komunikazioetarako, baina 1615eko azaroan, Detchart fiskalak zera idatzi zion De Rox notarioari: "Jauna ceren çuc ezpaituçu fraincez lengoageric endelgatzen, eta nic ezpaitaquit escribatzen espagnolez, haren causaz heuscaraz escribaturen dut guthun haur, esperançaz plazer harturen duçula goure lengoage naturalaz". Erronkariarrak honela erantzun zion: "Jauna plaçer andia reçevitu nuen çure cartaz". Posta bidezko harreman hau 1617ra arte luzatu zen.

Joan-etorriko bidaia

Pierre Urte Donibane Lohizunen jaio zen 1664an, eta Ingalaterran erbesteratuta hil zen 1725 urtea aldera. Apaiz ordenatuta zegoen arren, Londresera heldu bezain laster artzain protestante bihurtu zen.

Hantxe ekin zion Testamentu Zaharra euskaratu eta Grammaire Cantabrique-Basque eta Dictionarium Latino-Cantabricum idazteari. 1749an, izkribuak Royal Societyko buru zen Lord Macclesfield bibliofilo mitikoaren gaztelura iritsi ziren, eta Arriolak Oxfordshireko kondearen funts bibliografikoak saltzeko enkante batean eskuratu zituen Sotheby's-en.

Macclesfield-en ereduari jarraiki, Arriolak XX. mende aurreko 12.000 liburutik gorako liburutegia osatu du. Zuzenbidea, Historia eta giza-pentsamenduaren izenburu unibertsalen ondoan, XVII. mendeaz geroko euskarazko 150 dotrina, Larramendi, Etxabe, Garibai eta Pozaren apologiak, gramatikak eta euskararen hiztegi historiko guztiak bildu ditu, baita Euskal Herriko liburu zaharrena ere: 1388ko Expositio Evangeliorum, Michael Iabarrena.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_