Autobiografia intelektuala
Nafarroa dela eta liburu bereziak agertu dira gure artean. Bata Xabier Zabaltzarena (Tutera, 1966): Gu nafarrok. Liburu horretaz Javier Rojok hauxe dio: "Bere planteamentuaren arabera, Nafarroan bi nazio identitate daude lehian: euskal nazio identitea eta espainiar nazio identitea".
Beste joera batekoa da Aingeru Epaltzak (Iruñea, 1960) inprentara eraman duena: Bezperaren bezpera, egilearen autobiografia intelektual gisa onartu behar genukeena.
Noiz edo noiz idazle baten biografia idaztea tokatzen denean, ez dago zer konta handirik. Zer esango dugu ia aipamen epikorik ez duen bizitza bati buruz?
Horrelakoetan, bizitzak ez duenean askorik ematen biografia intelektuala josi behar da. Eta horixe egiten du maisuki Aingeru Epaltzak saiakera honetan.
Bere historia propioa kontatu, bere identitatea, berea eta bere gisakoena, zalantzan jarriz, ironiaz begiratuz, pasadizoak umorez kontatuz, eta saminez ere bai.
Hona hemen historiaren zurrunbiloan bizi den idazleak utzitako aztarna. Batez ere, Trantsizio garaiko kontuak dira, baina beti ere gertatukoaren aurrean bere buruari galdera egiten diona. Ez die arazo gordinei muzin egiten Epaltzak, beti ere luma zorrotza erabilita. ETAk sortu zion galera ere nabarmen adierazita dago.
Bizitza probatua eta bizitza historikoa batera datoz. Eta lehen saria irabazitakoan "Sariketa, Joven Guardia Rojak antolatua zen Ikusten ari naiz aita zena zurbiltzen, semea Lemari Handiaren kumeek sariturik ikustean" (47). Baina ikuspegi hori bat-batean lotzen da garai hartan egindako hauteskundeekin eta eszeptizismo sanoarekin: "Ni behin berriz, galtzaileetarik izan nintzen" (46).
Hogei eta hamar urteren buruan Aingeru Epaltzak bista iraganera bidali du, eta historia politikoa kronika sentimentala bihurtu, batzuetan etsitua, besteetan esperantzako, beti ere begia zoli.
Bezperaren bezpera. Aingeru Epaltza. Pamiela. Iruñea, 2007. 117 orr. 13,00 euro
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.