_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Gizartearen isla zientifikoa

Euskarazko tesien portzentaiak gora egin du etengabe azken hamarkadan zehar - Ingelesezkoak gehiago izan dira EHUn 2005etik aurrera

Euskaraz sortutako tesien kopuruak gora egin du nabarmen azken hamar urteotan euskal unibertsitateetan, oro har %5 ingurutik %10era pasatu baitira. Hala ere, portzentaia hori ez da hain altua matrikulatutako ikasleen datuekin alderatuz gero; soilik EHUn euskarazko matrikulazioak %44 ingurukoak izan dira ikasturte honetan. Jorratutako esparruei dagokienez, euskarazko lanak gero eta anitzagoak dira. Horrez gain, azken urteotan beriziki ingelesez idatzitakoak ugaltzen ari dira (unibertsitate publikoan euskarazkoak baino gehiago izan dira azken bi ikasturteetan). Hitz gutxitan, hori da euskal unibertsitateetako tesigintzaren gaur egungo erradiografia hizkuntzaren ikuspuntutik aztertuta.

Tesia euskaraz egin dutenen ahalegina oso garrantzitsua izan da hizkuntzaren beraren ikuspegitik, EHUko Euskara errektoreorde Ludger Meesen arabera. "Garrantzitsuak dira terminoen kodeatzeari dagokionez, horrela corpus zientifikoa osatu baitugu", azaldu du. Horretaz jabetuta, bai unibertsitate publikoak eta bai Deustukoak laguntzak ematen dizkiete karrera bukaerako ikerkuntza-lana euskaraz bete nahi duten ikasleei, adibidez epaimahikideen hizkuntzara egin beharreko itzulpenak ordainduz. "Hemen Ingenieritza Eskolan 1992an aurkeztu zen euskarazko lehen tesia", nabarmendu du Deustuko Hizkuntza Politikarako errektoreorde Roberto San Salvador del Vallek. "Ikuspegi global baten barruan, laguntzak ematen ari gara tesi-egileentzat erabilgarri izan daitezkeen testuak sortzeko", erantsi du. Mondragon Unibertsitatean antzeko egoera dute, nahiz eta bertako testugintzak oraindik ibilbide laburra izan, bertako eledun batek gogorarazi duenez berriki hasi baitira lehen lizentziatuak karrera bukaerako lanak defenditzen.

Hala ere, tesia euskaraz egitea zailagoa omen da oraindik. "Objetiboki ekarpenik egiten baduzu balioesten da tesia, baina euskaraz egiteak lan gehiago dakar, nire kasuan hala izan zen erdaratu behar izan nuelako", dio EHUko Arkitektura Eskolako irakasle Marte Mujika donostiarrak. Eskolan horretan euskaraz aurkeztutako lehen tesia defenditu zuen 2007an, Giza Presentziaren Islada Arkitektoen Adierazpenetan izenburupean.

Dibulgaziorako itzulpenak sarituko ditu EHUk

2005-2006 ikasturtean EHUn guztira aurkeztu ziren 251 tesietatik 25 ingelesez eginak izan ziren (15 euskaraz); hurrengo ikasturtean, 229tik 33 izan ziren ingelesezkoak (22 euskaraz). Bi ikasturte horietan lehenbiziko aldiz gehiago izan ziren ingelesez sortutako lanak bertako hizkuntzaz idatzitakoak baino. Bilakaera hori "hizkuntzen errealitatearen adierazgarria" dela iritzi dio Ludger Meesek. "Europako hizkuntzetan egindakoek gora egin dute; horietan ere zati bat gaztelaniaz edo euskaraz idatzita egon daiteke", gehitu du.

Dena den, tesiaren hizkuntzari ez ezik, ikerketa-lanaren emaitzak euskaraz dibulgatzeari ematen dio garrantzia EHUko errektoreordeak. "Boloniatik datorren prozesuaren harira, gero eta garrantzitsuagoa da nazioarteko ikerketa-sareetan sartzea. Horregatik ingelesezkoak ugaldu dira eta horrelako jarraituko du etorkizunean", azaldu du.

Fernando Olabarrieta Donostiako Psikologia Eskolako irakasleak "koherentzia zientifikoagatik" idatzi zuen euskaraz iaz aurkeztutako Haur euskaldunaren nortasun kulturala izenburuko tesia; kulturak haurren molde kognitibo-afektiboetan duen eraginari buruzko azterketa da lan hori. Bere kasuan, tesiaren hizkuntza ez da oztopoa izan emaitzak dibulgatzeko. "Malagan egindako kongresu batean ingelesez aurkeztu nituen, ez dago inolako arazorik", nabarmendu du.

Horren harira, EHUko Euskararen Plan Gidarian aurreikusten diren zenbait neurri abian jarriko ditu laster Euskara Errektoreordetzak. Besteak beste, unibertsitateko hiru dibulgazio-aldizkari euskaldunetan argitaratutako artikulurik onenak ingelesera itzultzeko programa bultzatuko dute, eta euskarazko tesirik onenak saritzeko deialdia eratuko dute Euskaltzaindiarekin batera, Meesek aurreratu duenez.

Horrekin batera, DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako dibulgazio-aldizkaria sortzea aurreikusten du aipatutako planak, beste zenbait ekimenen artean.

Tesiak hizkuntzaren arabera

Goranzko joera: Euskarazko tesien portzentaia %5etik 10era igo da azken hamarkadan. Materiala: Itzulitako testuen gabezia aipatzen dute tesi-egile euskaldunek oztopo nagusitzat.

Hizkuntza frankoa: Ingelesez aurkeztutakoak gehiago izan dira azken bi ikasturteetan EHUn.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_