_
_
_
_
Entrevista:FERNANDO HUALDE | Etnografoa | Gaiak

"Erronkarin posible eta beharrezkoa da euskara berpiztea"

Fernando Hualdek Erronkarira irmoki lotzen dituen sustraiak ditu. Aitona Ubaldo Hualde zuen, Erronkariko uskararen azken hiztunetako bat. Galdutako nafar euskaldun haien oroimenari eusteko asmoz, duela lau urte Txuri Beltzean elkartearen sorreran parte hartu zuen.

Galdera. Aitona 1967an zendu zitzaizun, baina bere irudiak bizi-bizirik dirau zuregan, ezta?

Erantzuna. Aitona Erronkariko euskaldun peto-petoa izateaz gain, eskualde honetako janzkera tradizionala zeraman azken pertsona izan zen. Ni haurra nintzen aitona hil zenean, baina sukaldean eserita gogoratzen dut, Erronkariko jantziekin eta itaunketa zorrotza egiten zioten pertsonez inguratua, Koldo Mitxelena, Juan San Martin, Bernardo Estornes Lasa edota Ana Maria Echaide bezalako hizkuntzalariak tarteko zirela. Jira eta bira zebilen magnetofonoa ere gogoratzen dut, eta nola gordetzen zen makina hartan aitonaren ahotsa.

"Aitona haraneko jantzi tradizionala zerabilen azken pertsona izan zen"
"Euskararen Nafar Institutuak ongi bideratutako lehen urratsak eman ditu"

G. Nolako eragina izan du aitonaren irudi horrek Erronkarirekin duzun harremanean?

E. Historia, kultura eta ondarearen aldeko lanean, aitona, erreferentzia ez ezik, jarraitu beharreko eredua ere izan da niretzat. Uskara eta Erronkarirekiko atxikimenduaz gain, bere bizi estiloa ere aipatu behar da. Rafael Gambra idazleak esan zuenez, erronkariarra izatea ez da soilik haran honetakoa izatea; izaera berezi bat ere suposatzen du.

G. Zer geratzen da Erronkarin galdutako uskara hartaz?

E. 1992an, Fidela Bernat zendu zen Uztarrozen, eta berarekin batera, Erronkariko uskara mintzatua desagertu zen. Euskalki hau ez da erabiltzen jadanik, baina toponimia gelditzen zaigu, eta bizi-bizirik dago deituretan, etxeen izenetan, dokumentu zahar batzuetan eta hizkuntzalarien grabazioetan.

G. Baina piskanaka-piskanaka, euskara Erronkarira itzultzen ari da.

E. Erronkariko euskara galdu zen, beste arrazoi batzuen artean, eskolan egindako presio bortitzaren eraginez. 1875 urtetik aurrera, Valladolideko irakasleak etorri ziren Erronkarira eta uskaraz mintzo zirenei zigorrak ezartzen zizkieten. Haur haiek izan ziren helduaroan katea hautsi zutena. Orduko eskola haren aldean, gaurko eskola sistemak, eta bereziki ikastetxeetan nagusitzen ari den D ereduak, euskararen itzulera erraztu du. Horrekin batera, Izabako Memoriaren Etxea, euskararen alde lan egiten duten taldeak eta azken urteotan euskaraz plazaraturiko argitalpenak aipatu behar dira.

G. Euskara erabat berreskuratuko dela uste al duzu?

E. Posiblea da, eta beharrezkoa gainera. Erronkariko bailaran, ideologiak eta pentsaerak alde batera utzita, gehienek euskara onartzen dute. Ondarearen alde lan egiten dugun heinean, euskara erabiltzeko giro aproposa gailenduz joango da.

G. Zer deritzozu Euskararen Nafar Institutuaren lanari?

E. Gure hizkuntza zaharra errekuperatzeko egiten den ahalegin oro onuragarria izango da. Ildo honetan, Euskararen Nafar Institutuak hizkuntza berreskuratzeko borondate politikoa islatu behar du. Goizegi da epaiak egiteko, baina, nire ustez, Institutua ongi bideraturiko lehen urratsak ematen hasia da.

G. Zer eskatuko zenioke alor honetan nafar gobernuari?

E. Euskara altxor baliotsuegia da politikarien esku uzteko. Egungo gobernuak euskara terrorismoarekin, intolerantziarekin eta nortasun galtze batekin lotu du, baina mendez mende, gure arbasoek euskaraz egin dute lan, otoitz, jolas... Naturaltasunez barneratu behar dugu hori, eta naturaltasunez onartu behar dugu, halaber, gure gobernariek baliabide guztiak jarri behar dituztela horren alde.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_