_
_
_
_
Gaiak

Bertsolaritzaren egungo egoera aztertu du EHUk

Hamar euskaldunetik lau oso bertsozaletzat jotzen du lanak

Bertsolaritza indartsu dago, baina aldi berean gorabeherak izan ditzakeen testuinguru ahul batean txertaturik dago. Hori da EHUko bost soziologok osatutako taldeak Bertsolaritza Tradizio modernoa izenburuko liburuan azaltzen duten ondorio nagusia. Lan hori Bertsozale Elkartearen enkarguz egin zuten eta orain ikerketaren emaitzak bildu dituzte Euskal Literatura Saila bildumaren baitan; sail honek euskal literaturari buruzko hausnarketak plazaratzeko asmoaz sortu zuen unibertsitateak.

Kultur merkatua asko dibertsifikatu dela nabarmendu dute egileek

Ikerketa aurrera eramateko milaka lagun elkarrizketatu zituzten, 2005eko txapelketa nagusiko finalaurreetan hasita. "Bertsozale Elkarteak termometroa jarri nahi zion gaur egungo bertsolaritzari" , azaldu du Harkaitz Zubiri soziologo-ikertzaileak, lanean parte hartu duten adituetako batek. Berarekin batera, Juan Aldaz eta Eider Alkorta soziologoek jardun dute landalanean bildutako datuak sailkatzen eta interpretatzen, Alfredo Retortillo eta Xabier Aierdi buru izan dituztela.

Ikerketak euskal hiztunak aintzat hartuz egin dute, haiek baitira bertsolaritzaren kontsumitzaile potentzialak. Multzo horren barruan,%14k bertsozale sutsutzat jotzen dute beren burua eta beste %25,5ek bertsozale moderatutzat. Bi azpimultzo horiek osatzen dute lanaren egileek "bertsozaletasunaren nukleotzat" jotzen dutena. Datu horietan oinarritua, bertsolaritza "indartsu" dagoela ondorioztatu dute, "jarraitzaile asko" baititu, Zubiriren esanetan. "Datu horien arabera, 90.000 lagun inguru oso bertsozaleak dira, 130.000 moderatuak eta 180.000 periferikoak", azaldu du soziologoak.

Zenbaki horiek, baina, badute itzalgunerik. Deigarriena, agian, kultur adierazpen honekiko atxikimendua adinaren arabera aztertzean aurkitu dituzte lanaren egileek, hain zuzen ere 16 eta 24 urte bitartekoen artean baitago ez bertsozaleen portzentaiarik handiena (%39,4 zehazki). Adinaren piramidean gora egin ahala gero eta txikiagoa da kopuru hori, eta 50 urtetik gorakoen artean %12,2koa besterik ez da. "Laneko deskubrimendurik garrantzitsuena izan da", aitortu du Zubirik. "Baina bertsozaletasuna txikitzen ari dela esan nahi du horrek?", galdetu dio soziologoak bere buruari.

Izan ere, datu hori itxuraz dirudiena baino "askoz konplexuagoa" dela nabarmentzen dute lanaren egileek, beren iritziz ez baitago horren inguruko ondorio objetiborik ateratzerik besteak beste "hizkuntzarekiko atxikimenduak" azken hamarkadetan izan duen bilakaera aztertu gabe. "Orain, gero eta gehiago dira adibidez euskara bigarren hizkuntzatzat dutenak", erantsi du Aldazek. "Atxikimendu handia dutenen artean, ez dago gainbeherarik, baina atxikimendu txikia dutenen artean, berriz, gainbehera nabarmena da", zehaztu du.

Bestalde, gizarteak bertsolaritzaz duen pertzepzioa ere aztertu dute lan honen bidez. Inkestatutako euskaldunetatik (ez nahitaez bertsozaleak), gehienek arte motatzat, adierazpen modernotzat edo tradiziotzat (%16,3, 51,3 eta 25,6 hurrenez hurren) jotzen dute bertsolaritza. Datu horien artean inolako kontraesanik ez dagoela esatean bat datoz lanaren egileak. "Badirudi tradizioa kontu zaharkitu gisa ulertu behar dela", argudiatu du Zubirik, "tradizio modernoa izan daiteke, egunorekotasunean praktikatzen den kultur adierazpena baita".

"Bertsolaritzak baditu ezaugarri batzuk beste kultur adierazpenek ez dutena", zehaztu du Aierdik, "baina argi dago beste kultur adierazpen batzuk ez daudela hain indartsu". Haren iritziz, oztopoak oztopo, bertsolaritzak "asmatu du" oro har garai berrietara egokitzen, "gai eta formatu berriak proposatuz eta bereziki kalitate handiko bertsolariak sortu direlako". Hala ere, bide horretan sakontzen jarraitu beharko du ikusentzunezkoak nagusi diren "kultur merkatu dibertsifikatuan" nabarmentzeko. Soziologoaren iritziz, "ezin du rock talde batekin lehiatu, baina hala ere, ikaragarria da daukan zabalpena.".

Bertsolaritzaren gizarte-pertzepzioa

- Unibertsoa: 5.000 elkarrizketa egin dituzte horietatik 3.800 bertso saioetan.

- Zaletasuna: Euskal hiztunen %29,5 bertsozale sutsuak edo moderatuak eta %31,6 ez bertsozaleak.

- Gazteak: 24 urtetik beherakoen artean daude ez bertsozale gehien (%39,4).

- Ezagupen maila: %60 asmatu dute azken txapeldunaren izena; gainerakoek ez dute erantzun edo ez dakite.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_