Kultura-gizona, gobernu-gizona
Lan egiten duenak merezi ditu aitortza, dedua eta ospea. Lan egiten duen horrek, gainera, gizartearen, alegia, gu guztion mesederako behar egiten badu, areagotu egiten da omena eskaintzeko zorra. Horixe gertatzen zaio Euskaltzaindiari ere, Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohiarekin.
Zorra kitatzeko asmoarekin ondu du, ondu ere, Euskaltzaindiak, urtarrilaren 24an, halako omenaldi esanguratsua Jean Haritschelhar-en inguruan. Omenaldiak, jakina, laudorio-orduak izaten dira. Hartara, gure oraingo hau Jean Haritschelhar-en bi ikuspegi desberdin azpimarratzera dator.
Lehen-lehena, kultura-gizonarena, euskaltzalearena, asmoa eta ekintza bildu dituena, eta euskal literaturaren alorretik besteetara joateko kemena eta adorea ekarri dituena. Izan ere, Jean Haritschelhar-en izkribuetan ikasi dituzte hainbatek gure klasikoen nondik norakoak, xehetasunak eta osterantzekoak. Bide beretik ere, horrek ekarri du, Euskaltzaindiaren barruan, euskal literaturarako grina eta zaletasuna, besteak beste, literatura batzordean, hamaikatxo artikulutan eta testutan gauzatu dena.
Kultura, haatik, sarri askotan ez da aski izaten Euskaltzaindiaren moduko erakundea gobernupean jartzeko. Hainbatez, gobernu-sena behar da, erakundearentzat zer den komenigarriena une oro jakiteko. Horretan ere, Jean Haritschelhar-ek asmatu duela esan daiteke, laguntzaileen aldetik (lehen, Jose Luis Lizundia; geroago, Juan Jose Zearreta eta Pello Telleria) nahiz euskaltzainen aldetik.
Aurrekoaren froga ukaezina da, agerikoa denez, mota guztietako euskaltzainok eskaini diogun liburu mardula, eta, omenaldi amultsua, horrekin eskertu nahi izan dizkiogula, urte luzeen ondoren, berak egin dituen ahaleginak, euskararen eta Euskaltzaindiaren gobernua bermatzeko.
Erakustaldi ederra eman digu Jean Haritschelhar-ek, gobernu-gizon moduan, erakunde orok behar dituen norabideei buruz. Lemazain zorrotza izan da berarekin gobernu-erantzukizunak izan ditugunontzat; gidari ziurra, eta, beti-beti, erakundeari zor zaion begirunea gorde duena.
Horrexegatik eskaini dio Euskaltzaindiak omenaldi akademikoa, uste dugulako, uste osoz gainera, Euskararen Akademiak eskerrak eman behar dizkiola, eta orobat, eskatu behar diola, aurrerantzean ere, guri laguntzea, Euskaltzaindia, oztopo guztien gainetik, euskaldun guztiontzat, eta ez batzuentzat bakarrik, euskararen erakundea izan dadin.
Hori irabazi behar dugu. Hori irabazten dugu egunero, ez soil-soilean joanaren itzal eta izenarekin, ezpada jarduneko ekin eta zereginarekin. Jean Haritschelhar-ek erakutsi digu norabidea. Ohar gatzaizkie haren ereduari eta aldarteari. Bistan da, geurea egiteko orduan, hura ere aintzakotzat hartzeko modukoa dela.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.