Bikote kide bila, Interneten jolasean
'Kaixomatia.com' harremanetarako atariak 470 bazkide ditu jada
Euskaldunek ez omen dugu asko ligatzen. Ez gara oso trebeak. Horixe diote behintzat; hitz jario pobrea dugula, hotzak garela, ez dugula harremanak eztitzeko joerarik. Ez dirudi ordea, hala denik, www.kaixomaitia.com euskarazko harremanetarako web gunean. Iragan den San Valentin egunean abian jarri zen; 470 harpide ditu dagoeneko eta hamar hile hauetan 35.000 bisita jaso ditu.
Dokumental bat ikusten ari zela bururatu zitzaion zerbitzua sortzea Iñigo Arandia donostiarrari. Filmeko protagonistak, bere lanaren ondorioz, ez zuen harremanetarako aukera handirik eta web gune baten bidez asetzen zituen bere behar sozialak. Hala, lanean hasi ataria sortzea erabaki zuen, euskara hutsean gainera.
Konexioa dutenen herenek eman dute izena honelako zerbitzuren batean
Hasieratik, kalitatea eta seriotasuna bermatu nahi izan du sortzaileak eta horregatik arau batzuk bete behar dituzte Kaixomaitia gunean izena eman nahi dutenek. Besteak beste, harpidetza euskaraz egitea eta parte hartzaile guztiak adin nagusikoak izan behar dute. Era berean, argazkia nahi duenak soilik jartzen du baina urrats hori ematen dutenei, irudi serioa eta erreala exigitzen zaie, hots, hartzailea behar bezala identifikatzeko baliagarria.
Horrengatik guztiagatik, harpidetza-eskaerak 700 baino gehiago izan badira ere, harpidedunen kopurua ez da bostehunera iristen. "Gure iragazkiak ezartzen ditugu seriotasuna eta, batez ere, zerbitzu egoki bat bermatzeko; eta baieztapen prozesu bat pasa behar izaten dute", dio Arandiak.
Euskaldun guztientzat irekia den gunea bada ere, erabiltzaileen artean gehienak gipuzkoarrak dira. Ostean bizkaitarrak eta Arabako, Nafarroako eta Zuberoako herritarrak dira nagusiki. Erabiltzaile gehienek 30 eta 35 urte inguru dituzte, "Adin honetako pertsona ugarik nahiko bizitza bakartia eramaten du, izan ere, lagunen gehiengoak euren bikoteak izaten dituzte eta lagun artean ateratzeko ohitura galdu egiten da", azaldu du zerbitzuaren sortzaileak. Ondorioz, asko dira harreman bila dabiltzan pertsonak eta lotsa alde batetara utziz, bide eta tresna hau erabiltzera animatzen dira.
Deigarria da, era berean, emakumezko bakoitzeko bi gizonezkok ematen dutela izena. Harremanetarako beste guneekin alderatuz, ordea, orekatuagoa da sexu ezberdineko pertsonen kantitatea, izan ere, gizonezkoen kopurua emakumezkoena baino hiru edo lau aldiz handiagoa izaten da zerbitzu hauetan.
Arrakasta honen arrazoietako bat pertsona askok duten harreman beharra eta nahia da, zerbitzuaren bultzatzaileen iritziz. Izena ematen duten pertsonak harreman baten bila dabiltza, gehienak harreman sentimental iraunkor bat. Badira ordea, sexu-harreman hutsa nahi dutenak ere, eta argi esaten ez badute ere, berehala igartzen da bakoitzak zer nahi duen.
"Oro har, harreman sexualaren bila dabiltzanek ez dute euren burua deskribatzeko denbora gehiegi galtzen, izan ere, ez dute inor sakonki ezagutzeko gogorik". Hainbeste erabiltzaile izatearen beste kausetako bat harremanetarako modu honen erraztasuna da. Erabiltzaileak ez dio beldurrik ezezkoari eta posta elektroniko bat idatziz gero, erantzunik jaso ezean, horrek ez dio estimu pertsonalari minik eragingo.
Azkenik, eta nabaria bada ere, beste harpidedunak ere harreman baten bila dabiltzala badakite harpidedun guztiek; eta horrek, noski, izugarri errazten du elkar ezagutzeko prozesua.
Gune hauen arrakasta, oro har, gero eta handiagoa da eta euskaldunen artean lotsa eta izaera itxia gainditzeko modu egokia da. Hala ere, hizkuntza guztietan existitzen dira harremanetarako guneak; Kaixomaitia.com-eko sortzaileak azaltzen duenez , "gaztelerazko web guneetan 10 milioi harpide daude eta Internetera konexioa duten hiru pertsonetatik batek izen ematen du harremanetarako gune batean".
Datu nagusiak
- Harpidedun kopurua: Kaixomaitia.com harremanetarako web guneak 470 harpidedun ditu egun.
- Bisitari kopurua: Azken hamar hileetan 35.000 bisitari izan ditu guneak.
- Harpidedunaren profila: Harpidedun gehienek 30 eta 35 urte bitarte dituzte, eta harreman serio baten bila dabiltza.
- Harpidedunen jatorri geografia: Euskal hiztun guztiek eman dezakete izena, baina harpidedun gehienak gipuzkoarrak dira.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.