Berrargitalpen eta bilduma sasoia
Apostu berrien falta eta beteranoen itzulera sumatzen dira katalogoan
Analisiaren egileak originala izateko ahaleginak eginda ere, iazkoaren antzeko ondorioak aterako ditu aurtengo disko ekoizpenari erreparatuz gero, eta bereziki Durangon aurkeztuko diren musika-nobedadeei. Edizio honetan 79 disko berri (2007an baino 29 gehiago) jasotzen ditu zerrenda ofizialak, baina beste behin proposamen berrien falta eta originaltasun gutxi nabari dira. Musika euskalduna nolabaiteko loaldian dago, berrargitalpenei, berremasterizatzeei eta bildumei emana.
Arrisku gutxi sumatzen nobedadeen zerrendan; paradoxikikoi, Mikel Laboaren Lekeitiokoak hartzen du barne, 1988ko lan bikoitza alegia. Eta Eguberri giroko bildumak, haurrentzakoak edo reggae ukitukoak, besteak beste Gabonak, gabon, Handitzen handitzen eta Irun lion zion in du; amortizatzen errazak diren produktuak. Are nabariagoa da Gazte.The Singles lanaren kasua, 10.000 kopia saldu baititu hilabeteko epean Mikel Erentxunek eta Amaia Monterok abestutako Lau Teilatu abestiaren bertsioa erakargarri hartuta. Kopuru hori gaindituko du, ziur asko, Ken Zazpiren berriak, gehien saltzen duen taldea hain zuzen ere.
Merkatuak ez du oraindik garai berriei egokitzeko bidea aurkitu
Eszena herrikoiaren beteranoak ere aipatu behar, horien artean Juan Carlos Irizar, Jabier Muguruza, Oskorri, Txirri, Mirri eta Txiribiton, Antton Valverde, Gontzal Mendibil eta aipatutako Laboa, nostalgiaren merkatuko erakusle. Esparru berean tokia du aurten Martxoak 31 talde durangarraren berrelkartzeak. Petti kantautorea ere itzuli da. Nabarmentzeko modukoa da Mikel Urdangarinek autoedizioaren bidea aukeratu duela eta badirudi nobedadeen kopurua puzteko interesa badagoela, bertan ageri baita Nomadak TX, Oreka TX txalapartari bikoteak iaz plazaratutako diskoa.
Non daude benetako berriak? Badago lekurik Durangoko erakusmahaietan proposamen eta izen berrientzat? FasTFatum-ek, Governors-ek (Fjord-en errautsetatik sortuak) Bihotz Bakartien Kluba (musikaren eta poesiaren fusioa) Enasek eta Etxek, adibidez, estreinaldiko lan bana aurkeztuko dute, baina nabarmen gutxitu da apostuen kopurua. Are gehiago, lan berri batzuk autoedizioak dira, edo diskoetxeek banaketa besterik ematen ez dieten grabazioak. Ez dira bustitzen. Are gehiago, diskoetxe tradizionalak bigarren maila batean daude eta lan berri gehienak (merkaturako potentzial eskasekoak gehienetan) hainbat kultur elkartek sustatutakoak dira.
Salmenta txikiak eta ziurgabetasuna finkaturik daude, oraindik garai berriei egokitzeko bidea aurkitu ez duen merkatuan; digitala sumatzen da etorkizun hori, Interneten eta abestiak banatzeko bestelako kanalen mende. Baina aski zabaldutako intuizioa besterik ez da.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Bruselas propondrá una nueva regulación sobre alquileres turísticos para frenar la especulación
La Mesa del Turismo exige que las mutuas revisen las bajas laborales superiores a quince días
Feijóo admite que la mayoría absoluta es casi inalcanzable en Extremadura y que el PP dependerá de Vox
Telefónica propone una rebaja del 20% en su oferta final del ERE en tres filiales
Lo más visto
- La UCO precipitó la detención del expresidente de la SEPI porque se percató de que lo seguían cuando iba a una cita con Leire Díez
- La jueza de la dana declina citar a Sánchez porque no consta que estuviera informado “en tiempo real” por Mazón como Feijóo
- Un trabajador de Acciona asegura que fue el exdirector de Construcción quien le sugirió colaborar con Servinabar, la empresa a la que la UCO vincula con Cerdán
- La UE eleva la presión sobre Venezuela al prorrogar las sanciones al círculo de Maduro en plena escalada de Estados Unidos
- Eurovisión 2026 cierra la lista de sus países participantes, la cifra más baja desde 2004




























































