_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Zoriona

Gauza gutxi ditugu kontsolagarri, gauza gutxi ditugulako mingarri. Hori, gehienetan, egia da; baina gehienetan ez da onartzen, gizakiaren ahulezia eta ezereza onartzea litzatekeelako. Ez gara garena, uste duguna baizik, eta uste horretan langintza gogor sendoa egiten du oroimenak, esaterako. Legamia balitz bezala irudimena altxatzen du horrek; gauza guztien neurriak eta inguruak, goiak eta beheak, azalak eta azpiak itxuraldatzen ditu, ezezagunak, edo beste era batez ezagunak, bihurturik.

Zoriontsu izan nahi dugu, baina ez dakigu, arrazoimenak esanda, zer den zoriona; baina badakigu, arrazoimenak eta bihotzak esanda, zoritxarra zer den. Gauza berak ez gaitu denok zoriontsu bihurtzen, gauza berak ere ez gaituen bezala denok zorigabetzen. Mailak daude eta horretan norbera da eta izan ohi da bere buruaren epaile edo neurtzaile. Zoriona, neurri handi batez, oroimenaren asmakizuna da.

Gizakiaren eta aberearen artean dagoen alderik handiena oroimenaren erabilera da. Abereak ez du hitz egiten, ez baitu oroitzeko ahalmenik. Ahantzi huts da, ahantziaren ahantzi. Gizakia, ordea, oroimen huts da, denboran eta espazioan barrena zabaltzen den oroimen. Iraganaren, orainaren edo geroaren oroimen. Oroimenaren eremutik kanpo, ahantzia bizi den tokian, ezer ez dago, heriotza izan ezik. Oroimena paisaia bezala narrazio da. Oroimenak idazten du, pintatzen du edo zizelkatzen du egiaren gainean. Oroitzen dena oro oroimenean fikzio huts da bilakatzen. Gizakia literatura da, iraganean oroitzapen gisa da zabaltzen; orainean iraupen-nahi gisa, eta geroan itxaropen gisa. Ez dago gerorik itxaropenik gabe; ez dago orainik iraupen-nahirik gabe, ez dago iraganik oroitzapenik gabe.

Gauza gutxi behar ditugu oroimenaren makina abian ipintzeko: giro eta haize zakar hau, zuhaitzen malura, egunaren distira iluntzen eta arretzen hasia, piztu berri den suaren kearen usaina, doinu bat etengabe burmuinetako bazterrak txikitu nahian. Musika dugu, batez ere, ezagutu ez dugun, baina ezagututa bezala bizi dugun, iraganera eramaten gaituena. Nahikoa zaigu doinuaren hastapenak entzutea, une batez bederen, denboran ez dagoen denbora guregana etor dadin, eta horrekin batera milaka sentipen eta gogoeta arrapalada zoroan hurbil daitezen. Ezin jakin egiazkoak ote diren, oroimena eta egia ez baitira oso adiskide izaten. Baina oroimenaren jolas inozo eta kaltegabe horrek, behar bada, sekula izan ez dugun zoriona ekartzen digu orainera. Izan ere, zoriona berez ez da ezer, oroitzapena baizik. Iraganeko kontua. Izan ez zen arren, izan zen bezala bizi duguna, alegia izan ez bezala bizi duguna. Gure zorionttoa, gauza txikiek osatzen baitute. Zoritxarra ere handitu eta hanpatu egiten da, gure txikitasuna nabarmendu nahian, gure ezintasuna berdindu nahian, gure gutasuna orekatu nahian.

Zoriona oroimenean da, eta oroimenak berak esaten digu behin zoriontsu izan ginen bezala izan gaitezkeela berriro, ez geroan, ez orainean, oroimenaren denborarik ez duen denbora horretan baizik, oroimenaren irudimenak gidatutako fantasian eta ipuinean. Gezurra maite dugu, lasaigarri zaigunean, droga latz eta gogorra balitz bezala. Baina ez da berez gezurretarako grina dugulako, egiaren aztarnarik ez dugulako baizik. Egiak ihes egin digu, eskuetatik isuriz, odola bezala tantaka.

Hala ere, ez dugu etsitzen. Ezin etsi, izaerarekin bat baitator ez etsitzea. Zorionaren bila gabiltza, zer den ez badakigu ere, zer izan zen badakigulako, edo badakigula sinetsi nahi dugulako.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_