_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Menturaz

"Nola gure Jaungoikoa baita hain on, bihotz bera, miserikordios, pazienziatsu eta ethorkor, erraiten duzu: anhitzi iguriki dio eta igurikitzen dio zahartu hutsezko ponturaiño, naturalezak berak, bere ahala egin arteiño, beraz eztut oraiño zer lehiaturik, zeren benturaz, hala eginen du enekin ere. Benturaz diozu. Eta eztakizu, benturak benturaren iokoak, eta tornuak dituela?" (Axular, Gero, 1643).

"Tokatzen zaizunean, gertatzen zaizu", esaten dugu hemendik, edota "zeure zenbakia ateratzen denean, tokatzen zaizu", diote iparamerikarrek. Woody Allen-ek txukunago zioen: "Tenis-pistako sarearen alde batera edo bestera erortzen dena pilota bada ere, mentura da leku batera edo bestera bultzatzen duena."

Lagun batek duela gutxi esaten zidan pila bat damutzen zela bere seme-alabekin denbora gehiago pasatu ez izanaz haiek txikiagoak zirenean. Tamalez, zaharregi zen lezio hori ikasi zuenerako. Hala laburtzen zizkidan beranduegi jabetutako irakaspenaren atalak: bizitza disfrutatzeko dela, beharrezkoa baino lan gehiago egitea alferrikako dela, eta, batez ere, seme-alabak hazten ikusi behar direla.

Halabeharrarena kontu luzea da, leiho eta ate asko itxi ditzakeen maratila. Menturaren erabilera oso lagungarria da hainbat hutsune ezkutatzeko: hainbat egoera ekonomiko tamalgarri justifikatzeko, herritarren segurtasunean inbertitu beharreko guztia aurretik ezin dela jakin esateko, aurreikusitako baliabideak eskasak edo desegokiak suertatzen direnerako... Bai, halabeharra erabiltzea aitzakia ezin hobea gertatzen da hainbat arduragabekeria isilean gordetzeko, gobernarien osperako dirutza eskerga arinkeriaz gastatzen denean, esaterako, azpiegituretan, heziketan edo osasunean inbertitu beharrean.

Estatu Batuetan, adibidez, ezinbestearen ideia kalbinista oso hedatua dago eta arrakastaren ideia zabaltzeko eta errealitate ekonomikoa ez aldatzeko ikaragarrizko tresna bilakatzen da. Gauzak ezin dira aldatu, datozen bezala hartu behar dira, egokitzea baino ez dagokigu, eta antzeko leloak behin eta berriro iragartzen dira. Bestalde, gogor saiatzen denak arrakasta lor dezakeela hamaika aldiz errepikatzen da, kapitalismo bortitzaren onerako, jakina.

Baina patua hor dago. Zeu ere, irakurle, horren fruitu zara, eta ongi etorria orrialde honetara. Hemen zaude, zorionak, beraz. Iritsi zaren lekura ailegatzea ez da erraza izan. Badakit. Ziurrenik, gainera, zeuk uste duzun baino zailagoa izan da zauden honetara heltzea.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Hasteko, ba al dakizu zenbat trilioi atomo ibiltari bildu behar izan ziren zeuk osatzen duzun forma konplexua eraikitzeko, orain zarena izateko? Esanezina, egiazki.

Gainera, zeuk osatzen duzun forma orain arte ez da inoiz burutua izan, lehenengoa zara, eta zaila ere inoiz berriro errepikatzea.

Bestalde, hurrengo urteetan atomo horiek -hala espero dugu- elkarlanean arituko dira, imajinatzen ezin dituzun lan kooperatiboak bideratzen, kexatu gabe, zeure egitura mantentzen jo eta ke, helburu bakar batekin: zu zeu izaten jarraitzea, alegia.

Zergatik horrela aritu ziren, eta jarduten duten, atomo horiek enigma bat izaten jarraituko du guretzat. Hobe horrela, zeren, hainbeste denbora eta lan dedikatzen dizuten atomo horiei bost axola baitzaie zure existentzia, eta ez dakite zeu hor zaudela ere. Ziurrenik beraien existentziaren berririk ere ez dute. Baina, arrazoi ezkuturen batengatik, zeure bizitzako garai osoan "zeure" atomoek bultzada bortitz bati jarraituko diote leialki, azken arnasa eman arte: zeu zarena izaten segi dezazun.

Axular, Pedro Agerre Azpilkuetarekin hasi naiz, Geroko pasarte batekin, eta arrazoi zuen Sarako erretoreak Gero, bi partetan partitua eta berezian esaten zuenean "Lehenbizikoan emaiten da aditzera, zenbat kalte egiten duen, luzamendutan ibiltzeak, egitekoen geroko utzteak". Azken finean, oraina baino ez dugu, biharko egunean, arrazoi ezezagunengatik, zure atomoek bukatutzat emango zaituztelako.

Eta, orduan, guztia bukatuko da zuretzat.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_