_
_
_
_
Entrevista:SEBASTIAN GARTZIA TRUJILLO | Idazlea | GAIAK

"Autoestimurik ez baldin badugu, gureak egin du"

Hogeita zazpi urte zituela ekin zion Sebastian Gartzia Trujillok (Barakaldo, 1944). euskara ikasteari. Egun euskaltzain urgazlea da, eta duela aste batzuk, azken Mikel Zarate saria lortu duen Herri maitea, herri dorpea saio mardula argitaratu diote.

Galdera. Bitoriano Gandiaga abiapuntutzat hartuta, ia mila orrialdeko saio entziklopedikoa osatu duzu.

Erantzuna. Berez, liburu hau ez zen sortu liburu izateko helburuaz. Lagun batzuen artean, zenbait idazleren lana aztertzea erabaki genuen, eta niri Bitoriano Gandiagaren Hiru gizon bakarka liburua tokatu zitzaidan. Proiektuak porrot egin zuen, baina ni lanean hasita nengoen ordurako, eta lan hartatik sortu zen, hain zuzen ere, Herri maitea, herri dorpea.

"Prailea izanda ere, Gandiagak euskaraz egitea ahoan musu bat ematea bezalakoa zela esan zuen; horixe da euskaldun askoren esperientzia"
"Une kritiko batean gaude, eta horretaz konturatzen ez baldin bagara, gerta daiteke hilzorian egon eta irri eta parra ibiltzea"

G. Zergatik Herri maitea, herri dorpea izenburua?

E. 80ko hamarkadako kantu baten esaldia da, Bitoriano Gandiagaren tesia ezin hobeto islatzen duena.

G. Zeintzuk dira euskaldunon dorpetasunak?

E. Esate baterako, borroka armatuan galdu ditugun indarrak euskal kulturan jarri izan bagenitu, gure egoera askoz ere hobea izango litzateke maila guztietan. Horra hor lehenengo dorpetasuna: zergatik eman diogu horren protagonismo handia politikari eta ez kulturari? Beste dorpetasun bat: zergatik botatzen diegu besteei gure egoeraren errua eta ez dugu onartzen dagokigun erantzukizuna?

G. Zenbait gauzatan aurrera egin dugula dirudi, ezta?

E. Zuk uste al duzu Euskal Herriko jendea kontzientea dela zein den euskararen egoera? Nik ezetz uste dut. Etorkizunak erronka handiak dakarzkigu: globalizazioa eta inmigrazioa, kasu. Berez gauza onak izan daitezkeen arren, horrelako fenomenoen indarra handiegia da oso ahul dagoen hizkuntza batentzat.

G. Eta kexuka ibili beharrean, ez litzaiguke mesedegarriagoa izango normaltasunez jardutea?

E. Dudarik gabe, baina oso gogorra da arriskuan dagoen pertsona bati bere egoeraz larregi arduratzen dela esatea. Nire ustez, are kezkatuago egon beharko genuke, eta gero kezka hori ondo bideratu noski, behar diren baliabideak jarriz egoera honetatik ateratzeko.

G. Pesimista ikusten zaitut euskararen etorkizunaz...

E. Ni ez naiz ez optimista ez pesimista, euskararen aldeko langilea baizik. Bitoriano Gandiagak zioenez, ez daukagu astirik optimista edo pesimista izateko. Une kritiko batean gaude, eta aintzat hartu behar dugu herri eta kultura maitagarria garela, baina krisian eta arriskuan gaudela. Horretaz konturatzen ez baldin bagara, gerta daiteke hilzorian egon eta irri eta parra ibiltzea. Ezezko alternatiba ziurra da, baina bestea lortzea geure esku egon daiteke, horretarako lan egiten baldin badugu. Hauxe da Gandiagaren beste mezu bat.

G. Lortu al dugu inoiz euskara tristura astun horretatik ateratzea?

E. Bitoriano Gandiagak zioenez, euskaldunok txakolina bezalakoak gara. Askotan entzun dugu txakolina bigarren mailako ardoa dela, Bordele edo Errioxako ardoa baino kaskarragoa. Txakolina Bibliatik ateratako sinboloa da, aukeratuen zeinua alegia, baina nire ustez, aukeratua izatearena autoestimuaren ildotik ulertu behar da. Euskaldunok autoestimurik ez badugu, gureak egin du.

G. Liburuaren azalean cromlecha eta Arantzazuko apostuluen irudia uztartu dituzu. Zergatik?

E. Hiru gizon bakarka ezinbestekoa da Oteizaren obra ulertzeko, eta seguraski Gandiagak zerbait hartu zuen Oteizarengandik idatzi zuenean, bien arteko harremanak eta eraginak oso estuak izan zirelako. Oteizaren apostuluei buruz idatzi zuenean, Gandiagak cromlecha hartu zuen abiapuntutzat. Eta horixe da euskaldunok egin beharko genukeena: cromlechetik tradizioa luzatu abangoardiaraino.

G. Zerk egiten du berezi Gandiagaren Hiru gizon bakarka?

E. Gandiagari berari esan nion behin: "Zuk ez pentsa zure libururik onena Elorri denik, Hiru gizon bakarka baizik". "Ez, mesedez, oso liburu tristea da", erantzun zidan. Eta egia da, Hiru gizon bakarka oso liburu gogorra da, baina izugarrizko indarra duena, eta izugarrizko jatortasuna alde askotatik. Bitoriano Gandiaga izan zen, esate baterako, euskal mitologiari interpretazio etiko eta erlijiosoa eman zion lehenengoa. Hiru gizon bakarka liburu tristea da, bai, baina lehen atalean bertan poztasunerako ekintzak proposatzen dituena: "edan dezagun", "txispa gaitezen"... Prailea izan arren, Gandiagak euskaraz egitea ahoan musu bat ematea bezalakoa dela esan zuen. Halakoxea da, nire ustez, euskaldun askoren esperientzia.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_