_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Paisaiaren mintzoa

Toponimoen ortografia eguneratzeko lana 2007ko abendurako amaitu nahi du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak urtebeteko epea ezarri du toponimia eguneratzeko. Bizkaia eta Arabako toki-izenak Euskaltzaindiak plazaratutako irizpideetara egokitu ondoren, abenduaren amaieran, Gipuzkoako toponimia berraztertzeko proiektua esleituko da. Hortik aurrera, adituek 12 hilabete izango dituzte lurralde historiko horretako toki-izenak berrikusi eta ortografia egokian finkatzeko.

"Lan hauek guztiek inguruko herrien maila berean kokatuko gaituzte toponimiaren normalizazioari dagokionez, eta eredugarriak izango dira eremu murritzeko beste hizkuntza-komunitate batzuentzat", iragarri du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak.

Hiru dira, nagusiki, proiektu honetan lanean diharduten erakundeak: Eusko Jaurlaritza, Deustuko Unibertsitateko Deiker institutua eta Euskaltzaindiko Onomastika Batzordea. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Deikerren esku utzi du toki-izenen bilketa eta sailkatze lana, eta Euskaltzaindia toponimo bakoitzaren ortografia egokiari buruzko irizpideak emateaz arduratu da.

Normalizazioaren dagokionez Euskadi "inguruko herrien maila berean" jartzea du helburu
Toki izenek "lurraldean bizi izan diren kulturen testigantza sakona" ematen dute, Baztarrikaren arabera
Más información
Ondorio praktikoak

Duela 20 urte, Deikerrek Euskadiko toki-izen guztiak biltzeari ekin zion Jaurlaritzaren enkarguz, herriz herri egindako grabazio eta inkesten bitartez. "Orduan egindako landa-lan erraldoiak asko erraztu du toponimiaren eguneratze prozesu hau", ziurtatu du Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Estandarizazio arduradun Araceli Diaz de Lezanak.

Material horiekin batera, adituek mapa eta agiri historikoen testigantza idatziak erabili ohi dituzte lana aurrera ateratzeko, baita etimologia ere kasu jakin batzuetan. "Euskara galdu den eskualdeetan, etimologia lagungarri suerta daiteke erdaraz itxuragabetuta ebakitzen diren euskal toponimoen jatorrizko moldea zehazteko, baina salbuespen horrez gain, guk ez dugu gomendatzen etimologiaz baliatzea toponimia finkatzerakoan", azaldu du Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeko idazkari Mikel Gorrotxategik.

Toponimia normalizatu eta normatibizatzeko lehen ahalegina 1993an amaitu zen. Adituek 119.104 toponimoren ortografia zehaztu zuten orduan. Herrialdeka, %41,79 Bizkaiko toki-izenak ziren, %30,88 Gipuzkoakoak eta %27,33 Arabakoak, Trebiñuko Konderrikoak barne. Toki-izenen aberastasun "ikaragarri" horrek "gure lurraldean bizi edo elkarrekin harremanetan izan diren kultura, tradizio eta erlijioen testigantza sakona" eskaintzen digu, Baztarrikaren esanetan.

Urtebete barru amaituko den toponimiaren eguneratze prozesua 2003an hasi zen, Euskaltzaindiak toki-izenak normalizatzeko plazaratu zituen arau berrien haritik. Aurrekoan bezalaxe, Deikerrek eta Euskaltzaindiak hartu zuten bere gain lan horren ardura, Eusko Jaurlaritzarekin batera.

Hala ere, "elkarlana" izan da, Baztarrikaren iduriko, toponimiaren berrikusketa honen ezaugarri nagusia. "Toponimia zaindu eta babestu beharreko ondarea den aldetik, oso garrantzitsua da administrazioen arteko koordinazioa eta lankidetza bultzatzea", argudiatu du.

Horixe da, gainera, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2005-2009 epealdirako egitasmoan zehaztuta dauzkan helburuetako bat, "toponimia eta kartografia lantzen edo erabiltzen dituzten euskal erakundeekin (Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamenduarekin, Foru Aldundiekin, udalekin, Euskaltzaindiarekin) nahiz bestelakoekin (Instituto Geográfico Nacionalarekin) lankidetza sustatzea eta indartzea", alegia.

Erakunde hauentzat eta toponimoak ortografia egokian erabili nahi dituzten hiritar guzti-guztiontzat, proiektuaren bultzatzaileek www.euskara.euskadi.net helbidean eseki zituzten 2000 urtean toki-izenen zerrenda osoa biltzen duen datu-base erraldoia.

"Bizkaiko toponimo berrikusi guztiak datu-basean integratuta daude dagoeneko, eta orain gauza bera egiten ari gara Araban berraztertu diren toki-izenekin", adierazi du Diaz de Lezanak.

Euskaltzaindiaren izenean, Gorrotxategik begi onez ikusi du orain arteko jardunaren emaitza. "Oso lan ona egiten ari da, baina etorkizunari begira, tokian tokiko ikerketa txikiagoak bultzatu beharko lirateke toki-izenen zerrenda osatu eta borobiltzeko", esan du.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_