Elkarbizitzaren birusa
Elebitasunak gizarte-kohesioan duen garrantzia aldarrikatzeko kanpaina abiatu du Jaurlaritzak
Zerk bultza ditzake laborategian aritzera ohitutako zientzialari serio batzuk jendaurrean alegiazko aurkikuntza miresgarri bezain fikziozko baten berri ematera? Kasu honetan euskararen aldeko aldarria zabaltzeko gogoa izan dute arrazoi bakarra erronka horri heltzeko Pedro Miguel Etxenike fisikariak, Adelaia Umaran mikrobiologoak eta Juan Ignacio Pérez biologo eta EHUko errektoreak.
Emaitza egunotan ikus daiteke jada, egunkari eta hedabide nagusietan. Euskararen aldeko jarrera sustatuz, elkarbizitza hobetzen duen Ukan izeneko birusa du ardatz Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatutako kanpainak.
Gizarteko hainbat alorretako pertsonaia ezagunek bat egin dute kanpainarekin, tartean Karlos Argiñano, Martin Berasategi eta Luis Aduriz sukaldariek; Toti Martínez de Lezea idazleak, Afrika eta Fermin Muguruza musikariek, eta Ludger Mees EHUko Euskara errektoreordeak. Guztiek ezaugarri komuna dute: euskara ez da beraien ama-hizkuntza eta, hortaz, ikasi behar izan dute. Beraz, birusak jotakoen artean daude.
Birusaren ustezko aurkitzaileek, aipatutako zientzialariek, aurpegia jarri diote kanpainaren hasierari, aurkikuntzaren berria herritarrei zabaltzeko ardura bere gain hartuz.
"Lotsati samarra naizenez, arriskutsua iruditu zitzaidan hasieran, tarte estua baitago bikaintasunaren eta irrigarriaren artean", aitortu du Etxenikek. "Hala ere, helburuak ahalegina merezi zuela pentsatu nuen".
"Kanpaina desberdina da, atsegina; eta nire ustez, euskarak elkarbizitzarekin bat hartuta joan behar du, euskara euskaldunon berezko hizkuntza baita. Guk galduz gero, guztiek galduko dute betiko", argudiatu du.
Kanpainarekin bat egiteko arrazoiak azaltzeko orduan, garai batean Antonio Tovar filologo eta linguistarekin izan zuen solasaldia ekarri du gogora zientzialariak. Tovarrek, "euskararekin maiteminduta zegoen espainiar abertzaleak", Euskadin bakea lortzeko hizkuntza-politika egokia garatzea ezinbestekoa zela esan omen zion.
Adelaida Umaranen iritziz, Euskadin zenbait aldiz elkarrekin komunikatzeko zailtasunak dituzten bi komunitate bizi dira. "Hala ere, ez da benetako elkarbizitza", iritzi dio: "leku berean bizi dira, baina pixka bat isolatuta".
"Hemen bi hizkuntza daude nagusiki, eta gero eta jende gehiago datorkigu, hizkuntza gehiago dakartzala. Bi komunitate horien artean behar besteko komunikaziorik lortu ezik, nekez hartuko ditugu kanpotik datozen hizkuntza berri horiek", esan du.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.