Argiaren aintzira
1947an, Itsaso Hileko ipar-mendebaldeko ertzetan, artzain beduino batzuek galdutako ahuntz bat bilatzen ari zirela, haitzulo baten barnealdean begiratu zuten. Bertan, horma-hobi batean pitxer batzuk ezkutatuak zeudela ikusi zuten. Pitxerrak arakatu eta barruan pergaminoak zituztela ohartu ziren: garai modernoko eskuizkribu-aurkikuntza handienaren aurrean zeuden. Jesusen garaian eta aurretik idatziak, dokumentu horiek orain arte aurkitutako zaharrenak ditugu. Pergamino horiek lehenengo mendean bizi ziren juduen mentalitatea ezagutzeko aukera ematen zuten, haien ikuspuntura eta psikologiara hurbilduz
Itsaso Hileko pergaminoak idatzi zituztenak esenioen erlijioso-komunitateko kideak ziren. Esenioek sekta judua ziren, hasideo mugimenduaren garaitik zetorrena, menperaldi saleuzidarren denboraldikoa (K.a. 197-142), saduzeoen eta fariseoen garaikidea, horien abertzaletasuna eta zurikeria salatzen bazuten ere. Esenio hitzak jatorri arameoa du, errukiorrak, hasideoei, esateko erabiltzen zen hitzetik datorrena. Beraien erreferentziak, behintzat, Plinio Zaharra. Flavio Josefus edo Filon bezalako autoreetan aurki daitezke.
Sektakide hauek aurkikuntza egindako haitzuloen gainean zegoen lautadan bizi ziren, Jeriko eta En-Gedi artean, diziplina zorrotzeko bizitza zeramaten, eta "zuzentasun-maisu" modura ezagutzen den apaiz entzutetsu batek gidatzen zituen. Askotan espekulatu izan da Jesus bera edo San Joan Bataiatzailea ez ote ziren esenioak izango, edo, gutxienez, esenioekin harremana izan zutela, esaten eta praktikatzen zutenaren antzekotasunagatik. Alde horretatik, kristautasunaren sorrera ere esenioekin lotuta ikusi izan da, edo Ernest Renan pentsalari ospetsuak esan zuen modura, "kristautasuna, neurri handi batean, esenismo garailea izan zen".
Monje esenioek ez zuten ondasun pribaturik eta pobrezia osoko bizitza zeramaten, lurra landu, datilak uztatu eta erleak zaintzeari lotuz. Lihozko arropa zuria janzten zuten, ezkongabeak ziren eta ez zuten oliorik ematen larruazalean. Gehienak, gainera, haitzuloetan, kanpadendetan edo etxola xumeetan bizi ziren, eraikinak komunitate-janarietarako, kulturako, erritu-bainuetarako eta ikasketarako uzten zituzten bitartean. Arkeologoek identifikatu duten eraikin hauetako bat scriptoriuma zen, esenioek idazki juduak arretaz kopiatzen zituzten tokia.
Arimaren hilezkortasunean, berpizkundean, Jaungoikoaren onespena jasotzen zutenen betiereko bizitzan, edo gaiztoen infernuko zigorrean sinesten zuten. Aingeruen existentzia egiazkotzat zuten, eta hauetako bat, Satan, aingeru eroria, Jainkoaren etsai bihurtu zela zioten. Esenioentzat, gizakiek ez zuten meriturik beraien burua justutzat edukitzeko, eta gizakien bekatuak Jaungoikoaren maitasunagatik barka zitezkeen soilik. Izpiritu Santuari esker konbertituek Jainkoaren hitza uler zezaketen, eta Eskrituretan Haren mezuak interpretatu.
Herriak iragarpenerako eta sendaketarako dohainak aitortzen zizkien esenioei, eta beraien idazkietan esku-ezarpenaren bidezko sendaketak eta landareen eta harrien ahalmenak azaltzen dira. Giza botereek beti zapaltzen dutela uste zuten eta, horregatik, ez zuten gerretan parte hartzen. Itxaropen esenioa mesianikoa da erabat: garai mesianikoaren zain zeuden, eta K.a. II. mendeko beraien testuetan mesias apaizaz eta mesias erregeaz mintzo dira.
Kristautasunaren bidea esenioek prestatu zuten. Hala dio haien testu batek, Ebanjelioetan esaten den ildo beretik: "Jainkoak errukiorrak begiratuko ditu eta justuei deituko die; atxilotuak askatuko ditu, itsuei ikusmena emanez eta makurtuak zuzenduz. Bere urrikalmenduarekin epaituko du, kolpatuak sendatuz eta hildakoak berpiztuz; apalei berri onak iragarriko dizkie, behartsuak asez, kanporatuak gidatuz eta gosetiak aberastuz".
Horra hor mezu esenio bat: "Egiaren jatorria Argiaren Aintziran dago eta gaiztakeriarena Iluntasunaren Iturrian. Zuzentasunean jarduten duten oro Argi-Printzearen eremuan dago eta argi-bidetik dabil; gaiztakerian ari den oro, ostera, Iluntasuneko Aingeruaren eremuan dago eta bide ilunetik dabil".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.