_
_
_
_
Gaiak

Egile gazteek eta itzulpenek euskarazko eleberri gabezia beteko dute udazkenean

Argitaletxeek 60tik gora izenburu kaleratuko dituzte, ia erdiak haur eta gazteei eskainiak

Beñat Etxepareren garaiko Garazitik hasi eta fabriketako keak ilundutako Manchester hiriraino; poesia barnerakoitik Bilboko gauean gertatutako istorioetaraino. Horrelako eszenatoki eta giroak aurkituko dituzte irakurleek, beste hamaikatxo kontakizunen artean, udazken honetan plazaratzekoak diren euskarazko liburuetan. Urte askotako bibliografiari izenburu berriak gehituko dizkieten idazle kontsakratuekin batera -Anjel Lertxundi, Joxemari Iturralde, Gerardo Markuleta eta Edorta Jimenez-, badira estraineko lanak aurkeztuko dituzten zenbait autore gazte. Hutsune bakarra, agian, eleberrietan dago, argitaletxeek ez baitute espero adinako nobedade aurkeztuko atal horretan.

"Egoera ez da oso ona; eleberri gutxi dabil irakurleen eskaera asetzeko, eta lehentasuna haurren literaturak hartu du, hori baita merkatu ziurra", dio Ereineko editore Iñaki Esnaolak.

"Eleberri gutxi dabil eskaera asetzeko, haur literaturak hartu baitu lehentasuna"
Más información
Sektorearen euskarria

Susako Gorka Arreseren iritziz, berriz, horrelako joera-aldaketak "ziklikoak" dira, "idazleak nobelak idazten nekatzen direnean, neurri txikiago batera" egiten baitute jauzi. "Nobela errege dela jakinik, editoreek ezin dute nobelarik enkargatu, baina ez gaude kexatzeko moduan, oso argitaletxe gutxi desagertu baita azken urteotan", azaldu du.

Gogoan izan behar da urte bukaerako salmentek urteko ekoizpenaren zatirik handiena bereganatzen dutela, udaberriko kanpainarekin batera.

Aurtengo urte amaieran, eleberrietan Joxemari Iturralderen lan berria izan daiteke nobedade nagusietako bat. Idazle tolosarrak Hyde Parkeko hizlaria jarri dio izenburutzat Euliak ez dira argazkietan ateratzen (2000, Erein) plazaratu ondoren aurkeztuko duen lehen narrazio luzeari. "Gure izarra izango da", laburbildu du poza ezkutatu ezinik Pello Elzaburu Pamiela argitaletxeko arduradunak.

Horrekin batera, Anjel Lertxundi azken ukituak ematen ari zaio beste nobela bati, eta lan horren emaitza Durangoko Azokarako prest izatea espero dute Alberdaniako buruek.

Paddy Rekalde bilbotarrak, berriz, bigarren eleberria kaleratuko du urrian zehar, Ragga ragga dator gaua izenburuarekin. Bilbon girotutako lana izango da, Bilbo dub kronikak bezala, eta "poema haien oihartzuna nobela honetan ere antzeman daitezke", liburua kaleratuko duen Susa argitaletxeko arduradunen arabera. Aparteko aipamena merezi du etxe berarekin Edorta Jimenezek kaleratuko duen kronika-liburua. 2001ean argia ikusi zuen Europako mugetan barrena lanean jorratutako esparrura itzuli da, beraz, Mundakan (Bizkaia) jaiotako idazlea, munduan barrena egindako bidaietan topo egindako pertsonaien berri emateko. "Oso bidaia pertsonala da, bidaien kontaketa egiten baita", aurreratu du Gorka Arresek.

Horrez gain, Arantxa Iturbe idazle eta kazetariak hainbat adineko emakumeren testigantzez osaturiko "literatur-erreportaia" kaleratuko du Kontu-jaten (Alberdania) izenburupean.

Kontakizun historikoari heldu diote aurkezpenik behar ez duen eskarmentu handiko idazle batek eta lehenbiziko lana aurkeztuko duen gazte batek. Lehena Aingeru Epaltza da. Lelo orokortzat Mailuaren odola izango duen XVI. mendeko Nafarroan kokaturiko trilogia baten lehen zatia bukatu berri du, eta datozen asteetan aurkezteko asmoa du Elkarrek. Beste muturrean, Beñat Etxepare protagonista izango duen eleberria osatu du iazko Joseba Jaka bekaren irabazle Joxan Oizek Susarentzat. Merkatuan sartuko diren egile gazteetako bat izango da, Irati Jimenez bizkaitarrarekin batera. Honek ezinezko amodio baten kontaketa egin du Augustin Zubikarai saria irabazi zuen Bat, bi, Manchester eleberri laburrean.

Poesiaren atalean, urriak dira iragarritako titulu berriak, aurreko urteetan bezalaxe. Alberdaniak, baina, eutsi egin dio genero horren aldeko apostuari, itzal handiko luma baten bermeaz, Gerardo Markuletarenaz hain zuzen. Ezjakintasunak du izenburu lan berriak. Batak ez du bestea kentzen argitaratu eta hiru urtera kaleratuko da, eta azken hau baino "tonu alaiagoa" duela iragarri dute.

Pio Barojaren urtean, ezin aipatu gabe utzi idazle donostiarraren lanen bi itzulpen: Zalakain abenturazalea eta Jakintzaren arbola. Alberdaniak kaleratuko ditu Literatura Unibertsala bilduman, Nagib Mahfuzen Mirarien kobazuloa eta Isaak Babelen Zalditeria gorria eleberriekin batera. Horrez gain, Alberdaniak gaztelaniara itzuli gabe dauden bi izenburu dakartza: Peaceful soldadua eta Txoria, Michael Morpurgo ingelesarena bata eta Oh Jung-Hi korearrarena bestea.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_