_
_
_
_
Gaiak

Hizkuntzen arteko topagunea

Itzul Baita erakundeak itzulpengintza arloko ekimenak sustatuko ditu EIZIEren babesaz

Euskal Herria bezalako gizarte elebidun batean itzulpengintza zaindu beharreko esparru bihurtu da. Arlo honetako beharrei erantzuteko asmoz, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) Itzul Baita izeneko egitasmoa onartu zuen joan den otsaileko batzar nagusian.

Etorkizunean euskal itzulpengintzaren erreferentzia zentroa izateko bokazioaz jaio da Itzul Baita. Hala ere, Bego Montorio EIZIEko kide eta proiektuaren arduradunaren esanetan, haien asmoa "itzulpengintzaren inguruko ekimenak diseinatu, sustatu, kudeatu eta gizarteratzeko erakundea izatea da".

Montoriok dioenez, Itzul Baita "EIZIEren aspaldidaniko lan eta gogoeten emaitza" da, egunez egun errealitate bihurtuz joan dena. Zentroa EIZIEren babespean sortuko da, baina etorkizunera begira, erakunde autonomoa izango da.

Nazioartean dauden itzulpengintza zentroak hartu dituzte oinarritzat egitasmoa diseinatzeko garaian
"Gure helburua ez da inoren lana ordezkatzea, elkargune bat sortu eta zubiak ezartzea baizik"

Proiektua mamitzeko, nazioarteko ildo beretsuko esperientziak hartu dituzte eredutzat, hala nola, Europako itzultzaileen etxeak (RECIT sarea) edo Herbeheretako eta Finlandiako itzulpengintza erakundeak.

Luze gabe, proiektuaren arduraduna kontratatzeko prozesua osatuko da, eta aurrerantzean, berari egokituko zaio egitasmoaren garapena, EIZIEren jarraipen-batzorde baten laguntza eta kontrolpean.

Proiektua abian jarri eta erakunde publiko nahiz pribatuekin ezer negoziatzen hasi aurretik, "lehenik eta behin Itzul Baita eguneroko lanean probatuko dugu, baliagarria eta bideragarria den ala ez egiaztatzeko", azaldu du Montoriok.

Ildo horretatik, erakunde bihurtuta ere, Itzul Baitak ez luke azpiegitura handirik beharko aurrera egiteko, "helburua ez baita haztea, erakunde eta eragileekin batera gero eta proiektu gehiago abiaraztea baino", zehaztu du EIZIEko kideak.

Alde birtualak aparteko garrantzia izango du Itzul Baitan. Hori dela eta, webgune bat sortuko da, eta Itzul Baitan sustatutako proiektu guztiek nolabaiteko osagarri birtuala izango dute.

Itzultzaileen zerbitzurako sortzen ari den erakunde berri honek honako bost lan esparruren inguruan antolatuko ditu bere zeregin guztiak: literatura, katalogazioa, biltegiak, ikus-entzunezkoak eta informazio-gizartea. Nolanahi ere, osotasuna izango da egitasmo honen ezaugarrietako bat, euskal gizarte eleaniztunean egiten diren itzulpen mota ugariei erantzunez.

Osotasun horrek, norabide bikoitzeko esangura ere hartuko du, itzulpena guretik kanpora eta kanpotik gurera egiten delako. Ildo honetan, Itzul Baita ezinbesteko erreferentzia bihur liteke "Euskal Herrirako nahiz mundurako".

Zeharkakotasuna Itzul Baitaren beste bereizgarrietako bat izango da, kultura, industria edo telekomunikazioak bezalako alorretako erakunde, administrazio eta eragileekin batera lan egingo duelako.

Erakunde berriaren hirugarren ezaugarria malgutasuna izango da. Malgutasun hori egunez eguneko jardunari eta eraketa prozesuari berari ere aplikatuko zaio, Itzul Baitak lanean definituko baitu bere burua, behar duen denbora hartuta, alegia.

Itzulpengintzaren euskal etxea ez da oztopo izango ildo horretan sor daitezkeen beste lan eta proiektuentzat, horien guztien osagarria baizik. Arduradunaren hitzetan "argi dago ez dela inoren lana ordezkatzeko sortu, elkargunea izateko baizik, abian diren proiektuak uztartu eta osatzeko eta zubiak ezartzeko helburuarekin".

Itzulpengintza bera eta bere inguruko gogoetak gizarteari helarazi nahi dizkion heinean, antena lana ere egingo du proiektuak; "antena lana bai kanpora zabaltzeko bai kanpoan dagoena jasotzeko ere", esan du Montoriok.

Udazkeneko jarduerak

Itzul Baita da, zalantzarik gabe, EIZIE elkarteak gaur egun esku artean darabilen proiekturik garrantzitsuena. Baina egitasmo handios hau gauzatzeko aurrerapauso guztiak ematen dituen bitartean, EIZIEk lanean jarraitzen du bazkideei eta itzultzaile guztiei lana erraztuko dieten jarduerak antolatzen.

Hurrengo hilabeteei begira, esate baterako, itzultzaileen elkarteak bi ekimen berri jarriko ditu abian. Lehendabizikoa, Itzultzaileak idazlea lagun izenekoa, urriaren 24tik 27ra bitartean egingo da Irunen. Lau egun iraungo duen mintegi honetan, atzerriko hizkuntza desberdinetan lan egiten duten itzultzaileek jardungo dute ipuin bera itzultzen, zeinek bere hizkuntzara. Horretarako, jatorrizko testuaren idazlearen laguntza izango dute; kasu honetan, Harkaitz Canorena.

Mintegi hau antolatzerakoan, EIZIEk ondoko bi xede hauek erabili ditu gogoan: alde batetik, beste hizkuntzetarako itzulpenak lantzea euskara abiapuntutzat hartuta, eta bestetik, euskal literatura atzerrian ezagutzera eman eta sustatzea, hizkuntza desberdinetako itzultzaileen arteko harremanak indartuz.

Itzultzaileak idazlea lagun ekimen honek hirugarren edizioa ospatuko du aurten, aurreko bi urteotan Tarazonan eta Elgetan antolatutako edizioen ostean.

Pello Lizarralde eta Jokin Muñoz idazleak izan ziren euskal itzultzaileen ordezkari mintegiaren aurreko edizio horietan.

Horrez gain, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak ikus-entzunezkoen itzulpen prozesuari errepasoa egingo dion egun bateko topaketa antolatuko du datozen hilabeteotan. Itzultzaileei zuzendutako topaketa hau udazkenean egingo da, baina oraindik ez da finkatu data zehatza.

Hala ere, EIZIEko arduradunek segurtzat jo dute Euskal Telebistarako bikoizketa eta azpidazketa lanak egiten dituzten produkzio-etxe desberdinetako arduradunen parte hartzea.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_