_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Aresti gogoan

Idazle bilbotarraren oroimena berreskuratzeko bildu dira hainbat idazle Ean

1973an Gabriel Arestik Bilbo utzi zuen eta Ea (Bizkaia) herria aukeratu zuen, azkenik bizia kenduko zion gaitzari aurre egiteko itxaropenarekin. Herri horretan idatzi zituen azken bi lanak. Eta geroztik lotura estua izan da herriaren eta idazlearen artean.

Hiru hamarkada geroago, Gabriel Arestiren Etxea literatura-jardunaldiak antolatzen hasi ziren Herriari Emon Arnasa elkartea eta Larrabetzuko (Bizkaia) Bihotz Bakartien Kluba. Ekimenak hirugarren edizioa bete du asteburu honetan, Harri eta herri eta Harrizko herri hau sortu zituen idazlearen oroimena berreskuratzeko urteroko bilgunea finkatuz.

Jardunaldiotan narratzaileak, poetak eta musikariak biltzen dira Arestiren inguruan hausnarketa egin eta haren literaturaz gozatzeko. Aurten, gainera, Luca Papini poeta eta dramaturgo italiarra eta Cristina Ubax Ali Farah poeta italiar-somaliarra gonbidatu dituzte, Erromako Associazione Culturale Euskararen (ACE) laguntzarekin. Italian euskara eta euskal kultura ezagutzera emateko lanean diharduen elkarte hau euskara-italiera hiztegia prestatzen ari da, beste hainbat proiekturen artean. "Hango idazleak hona ekartzeko interesa azaldu ziguten", azaldu du Alex Mendizabal elkarteko arduradunak, "eta interesgarria iruditu zitzaigun zubi hau sortzea".

Idazleak lotura handia izan zuen herriarekin, bertan idatzi baitzituen azken lanak

Ekitaldiak larunbatean hasi ziren, Zergatik itzuli zituen Arestik Nazin Hikmet eta Bocaccio? izenburuko hitzaldiarekin, Ralf Streck idazle alemanaren eta Edorta Jimenez euskaldunaren eskutik. Izan ere, Arestik hainbat idazleren lanak itzuli zituen, tartean Shakespearerenak, Brechtenak, Blas de Oterorenak, Juan Ramon Jimenezenak eta Baudelairerenak. Lan horrekin ordura arte euskarazko literaturan zegoen hutsunea betetzeko berebiziko ekarpena egin zuen. Egile italiarraren kasuan, gainera, orduko moldeak hautsi zituen irakurle euskaldunei literaturari buruzko ikuspegi berria eskaintzeko, Gotzon Barandiaran Bihotz Bakartien Klubeko kideak nabarmendu duenez. "Bocacciok erotismoaren inguruan egindako lana euskaratu zuen. Eta kontuan hartu behar da garai hartan Aresti nolako giroan ibiltzen zen, Euskaltzaindian, eliz-gizonez inguratua", azaldu du. Idazleak arlo horretan egindako ekarpena izan zuten berbagai, besteak beste, Ean bildutakoek.

Aurreko urteetan bezalaxe, musikatutako poema-emanaldia egin dute Eako portuan. Aipatutako poeta italiarrekin batera, Leire Bilbao, Miren Agur Meabe, XabierMendigurren, Edu Zelaieta, Angel Erro eta Sonia Gonzalez aritu dira bertan. "Gazteok hasiera batean ahaztu samar genuen (Aresti)", arrazoitu du Bilbaok, "gure erreferentziak beste batzuk zirelako: Atxaga,Sarrionandia, Izagirre... Aurreko belaunaldikoa izaki, batez ere bere figuraren garrantziaz ohartzeko ahalegina izan da".

Jardunaldietan parte hartu duten egileek Arestik idazle-belaunaldi berriengan izan duen eraginaz jardun zuten. "Arestik balore asko eman dizkigu, batez ere poesia narratiboa eta zuzenagoa egiteko garaian; lehen poesia lirikoagoa zen eta berak erreferentzia batzuk hautsi zituen", erantsi du Ezkatak poema-liburuaren egileak. Horrez gain, euskal poesia munduan zabaltzeko bideak ere izan zituzten hizpide, Fito Rodriguez eta Pako Aristi idazleek zuzendutako solasaldian. Euskal poesia munduratzen izenburupean. Horren harira Bilbaok adierazi zuenez, "orain hasi dira bidea jorratzen; poesiaren gakoa hori da: minoritarioa baina aldi berean unibertsala. Horrek ematen digu bidea kanpora irteteko".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_