Antzinako balezaleen modura
'Apaizac obeto 2006' espedizioa Ternuarako bidea egiten ari da XVI. mendeko ontzi batean
Terranova aldeko itsasoetan barrena nabigatu, olatu erraldoien aurka egin, ekaitz eta haize bortitzen gordintasuna pairatu, itsaslasterrak menperatu, ontziaren norabideari eutsi, hots, mundu zaharra eta berria ezkondu Euskal Herriko bale-arrantzaleen iragana gertutik ezagututa. Asmo horri helduta, Albaola Elkarteak Apaizac obeto 2006 espedizioa abiarazi zuen hilaren 5ean, Oarsoaldea Eskualdearen Garapenerako Elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kanadako Red Bay Heritage-ren babespean.
Abentura bitxi honi sei marinelek eta patroi batek ekin diote. Tripulazioko lau marinel -Jon Maia, Ane Miren Miralles, Markos Sistiaga eta Iker Leizaola- eta Xabier Agote espedizioburua euskaldunak dira, eta gainerako biak Ternuako Mi'kamaq tribuko indigenak.
Marinelak garai hartako jantziak eta elikagaiak erabiliko dituzte bidaia osoan
Espedizioaren izenak euskal bale-arrantzaleen garaiko pasadizo bat dakarkigu gogora, Atlantikoaz bestaldeko indigenez "Apaizak hobeto" esaldiaz erantzuten baitzieten euskaldunei hara heldu eta zer moduz zeuden galdetzen zietenean.
Aparteko erronka honetan murgiltzeko, XVI. mendeko bale-arrantzontzi baten erreplika sortu dute, Beothuk izenekoa. Zortzi metroko luzeera eta bi metroko zabalera duen haritzezko ontzi xumea da, kubierta eta kabinarik ez duena.
Bidaiari ekin aurretik, tripulazioak sei arraun eta bi belen laguntzaz nabigatzera ohitu behar izan du, halakoxea baitzen XVI. mendeko euskal bale-arrantzontzietan erabiltzen zen propultsio sistema bakarra.
Horrez gain, garai hartako janzkerak eta elikagaiak erabiliko dituzte ozeanoa zeharkatzeko. Jantziak Kanadan ehortzitako euskal balezaleen hilobietan aurkitu ziren arropen arabera egin dira. Janariari dagokionez, garai hartan kontsumitzen ziren produktuez elikatuko dira: ogia, ilarrak eta babak.
Apaizac obeto 2006 espedizioak 1.000 itsas milia egin beharko ditu Atlantikoan barna, eta uztailaren 15rako finkatu dute arribatzeko data. Kanada aldean ere, Quebec-eko kostaldea, Saguenay ibaiko bokalea, Gaspe penintsula, Eduardo Printzearen uhartea, Cape Breton, Port-aux-Basques eta Red Bay bisitatuko dituzte, besteak beste.
Itsas bidaia honetan hartuko diren irudiez baliatuta, ordu beteko dokumentala osatuko du Irusoin ekoiztetxeak Oliver Der Zee-ren zuzendaritzapean.
Bien bitartean, Beothuk bale-arrantzontzian arraunari eman eta eman diharduen Jon Maia bertsolari, musikari eta idazleak eguneroko kronikak esekiko ditu Albaola Elkartearen webgunean (www.albaola.com). Kronika horiek guztiak liburu batean bilduta argitaratuko dira Durangoko Azokarako.
Antzinako bale-arrantzaleen gomuta berreskuratzea helburu duen espedizio honen arribatze egunean, berealdiko jaia antolatuko da Ternua aldean, Karidadeko Benta, Ugarte txalapartariak, Miel, Gema eta Anton trikitilariak eta Maialen Lujanbio eta Jon Maia bertsolariak tartean direla, bai eta Mik'maq, Innu, Inuit eta Montagnais etnietako musikariak ere.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.